Ziurtasunik gabeko bidea izan ohi da bizitza. Ez dago seguru dakigun ezer, dakigunik existitzen bada. Jaio garen bezala, hil, denok hilko gara. Baina ebidentzia horri bizkarra emanez bizi gara Mendebaldeko kulturetan. Ahozko literaturak izan ohi dira heriotzari, hileta ospakizunei, hildakoei, hil ondorengo zainketei buruzko informazioa jaso duten literatur esparruak. Horren adibide dira guri idatziz iritsi zaizkigun hainbat kulturatako testu edo liburuak: tibetarren bizitzaren eta heriotzaren liburua, Egiptoko Hildakoen liburua eta beste. Milurteko jakinduria biltzen da liburuotan, gizakiak batak besteari ahoz eta ekintzaz egindako transmisio baten testigu. Nahastu egiten dira hauetan interdependenteak egiten gaituzten zaintzaren adibideak, norbaiten azken momentuak laguntzearen magia, hilzorian dagoenaren galderak eta zalantzak, azken bidaia sakratua izateko aukera edota bizitzak sortzen dituen hausnarketak. Hauetan heriotza transformazioarekin eta alkimiarekin alderatzen da, ziklikotasunarekin.
Elisabeth Kluber Rossek medikuntza ikasi zuen eta beste medikuak ez bezala, osatzen laguntzearen beharraz gain, hiltzen laguntzearen beharra ere ikusi zuen. Zainketa aringarrien gaur egungo formaren eraikuntzan ekarpen garrantzitsuak egin zituen eta bere lanean behatu eta ikasitakoarekin On Death & Dying liburua argitaratu zuen 1969an. Arrakasta handia izan zuenez, heriotza aztertzen eta horri buruz idazten aritu zen hortik aurrera. Horrez gain, paziente zein senideei heriotzara laguntzeko lanetan segitu zuen, gaiari buruzko begirada zabaldu eta aldarazita.
Hori gogoan, hurrengo liburua aurkeztu nahi nuke: ama galtzen duen alabaren kontakizun autobiografikoa da. Endekapenezko gaixotasun bat duelako heriotza hautatzen duen emakume baten hiltze prozesua kontatzen digu Isabel de Naveranek Ritual de duelo liburuan. Dolu egoerak sentsibilitatea aldarazten digu; ordura arte ohartu gabeko detaileetan pausatzen dugu begirada, bestela begiratuko ez genituzkeen gauzak ikusten ditugu, amets argiak izatera bultzatzen gaitu... Dolua den espazio emozional horretatik idazten du autoreak, tonu sentsible eta errespetuzko batekin, hunkigarria den prozesu bat hitzekin josiz. Kasu honetan eguneroko zaintzak, kontraesanak eta errutinak ametsekin tartekatzen dira arrazoiari zein inkontzienteari lekua emanda. Heriotza prozesuan familiako kide bakoitzak hartzen duen paperaz mintzo da liburua eta akonpainamendua nola egiten duten irakurtzeko (eta irudikatzeko) pribilegioa du irakurleak. Edertasuna dario testuari. Argi leun eta beroak biltzen du irakurketa. Maitasunak biltzen du hilda baina ordu batzuez oraindik beraien artean izango den pertsonak. Humanoa da oso.
Sinistu gura ez / norbera be hiltzeko dela, / ezin onartu, ba, norbera hiltzeko zela hemen / - eta galerna gorria-. Irakurri duzuen hori Itsaso kontra bat poema liburuaren zati bat da. Autoreak hil aurreko hilabeteetan idatzia eta hil ostean argitaratua. Azken orduak sortutako zalantzak eta galderek hartzen dituzte lerrook. Beldurrek. Horrela jarraitzen du poemak: Norberaren ordua / iristen denean, / orduan... / beldur bat. / Zein beldur?/ igual hemen geratzen diren maitte-maittiei / sufriarazi beharrarena. Liburu gordina da, irudiz betea, sarri oldartuta den itsaso baten indarra duena, itsaso kontra bat dena bere horretan. Heriotzari buruz ari den liburu bizia.
Bestalde, Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina-n, hildakoa haur jaio berri bat da eta ahots narratiboa bere bikia den ahizparena da: Eta, hala, hurrengo urteko martxo hasieran, ibaiak gaindi egin zuenean, ahizpa bikiarekin batera jaio nintzen ni. Bikiak, berdin-berdinak, ispiluaren ispilu, ahoaren aho eta sudurraren sudur, eskuen esku eta zilborraren zilbor, bata bestearen atzetik, baina heriotza bizitzaren atzetik doan bezala agertu nintzen ni lehenengo, bizirik, eta ahizpa gero, hilda. Batzuen alaba eta bestearen ahizparen heriotza goiztiarrak eragiten duen hutsuneaz, minaz eta doluaz ari da liburua. Bizitza eta heriotzaren mugak malgutzen ditu protagonistaren barne mundua, irudimena eta fantasia erabiltzen ditu ahizparen falta osatzeko eta absentzia presentziaz betetzeko. Idoia Asurmendik aulki-jokoa abestian kantatzen duen bezala: Ta zenbat okupatu dezakeen ez dagoen zerbaitek...
Ikusi bezala, gaiak askorako ematen du, eta asko dira hain zuzen ere heriotzaz mintzo diren liburuak. Hautaketa pertsonala egin dut hemen, lagin bat besterik ez da. Beste liburu batzuk izan zitezkeen arren, aipaturikoak dira hautaturikoak.
Haur eta gazte literaturari erreparatuz, Mariasun Landaren Aitonaren txalupan, Tim Bowley eta Natalie Pudaloven Jakes eta herio, Idoia Garzes eta Belatzen Kukuaren kantua, Uxue Alberdiren Hili edo Astrid Lindgrenen Lehoi Bihotzdun anaiak dira gaia lantzen dutenetako batzuk. Metafora ederrez beteak zenbait, galdera existentzialista eta filosofikoz beteta hainbat, abenturazko liburua tartean... Heriotzari leku, modu eta begirada desberdinetatik heldu ahalko diogu proposamen hauen bitartez. Tonu aldetik ere aniztasuna eta aberastasuna aurkituko ditugu: hunkigarriak dira batzuk, hausnartzera gonbidatzen gaituzte besteek, eta umorea ere aurkituko dugu. Irakurle bakoitzak bere gustu, aukera eta momentuaren arabera aukera dezan.
Arimen gaua, Gaba Baltza, Domu Santu eguna, Halloween edo Shamain egunaren bueltan ari gara. Udazkeneko ekinozioa eta neguko solstizioaren artekoa da urriaren 31tik azaroaren 1erako gaua. Egunak mozten hasiak dira eta iluntasuna lekua hartzen hasia da. Negua gertu da. Hartza loak hartu du. Arbolak, basoak haizeak biluztu ditu. Isiltasuna nagusitu da. Hegaldatu dira txoriak leku epelagoen bila.
Hildakoen arimek ere jatorrizko etxeetarako bidea hartu dute. Baina ikusiko ote dituzte plastikozko kalabazak? Jakingo al dute gure hildakoek Halloween dela beraiek itzultzeko eguna? Ulertuko dute ezer gure haurrek “ziria ala saria” esaten dutenean? Itzalitako kalabazen berpiztea liburuan primeran jaso eta azaltzen digute Josu Ozaitak eta Jaime Altunak egun horrek Euskal Herrian zein beste kulturetan izan duten garapen eta tradizioa; eta Oier Araolaza antropologoak Barren aldizkarirako egin zioten elkarrizketa batean kontatzen du Euskal Herrian husten zirela kalabazak, jartzen zitzaizkiela kandelak, izara eta trapuekin mozorrotzen zirela haurrak eta eske errondak egiten zituztela sagar, gaztaina eta abar eskatuz. Gure tradiziotik gertuago dagoen hitzezko formula ederra proposatzen du: Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri. Benetako kalabazen faltan aurki dezaten gure hilek ere beren etxerako bidea.
Elorriagaren 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima', Mitxelenaren 'Aitona Floren' eta Rosenderen 'Traba' saritu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. Sari banaketa azaroaren 26an egingo da.
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Consonni, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------
Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]
Zeruko Argian eta Anaitasuna-n idatzi zituen zinema kritikak Joseba Sarrionandiak 1977 eta 1980 urteen artean, 20 urte inguru zituela. Horien bilduma eginda, Pamiela argitaletxeak argitaratu du liburua, Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980). Josu Martinezek egin ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Euskarazko komikigintza ikusgarri egitea helburu, hainbat komikizale eta komikigilek Euskal Komiki Eguna sortu dute. Lehen edizioa eta ondoren etorriko direnak irailaren 29an izango dira, Olariagak Zakilixut pertsonaiaren lehen zinta argitaratu zuen urteurrenarekin bat.
Palestina, Gerra Gazan eta Gazako oin-oharrak
Joe Sacco
Itzulpena: Julen Gabiria
Astiberri, 2023-2025
---------------------------------------------------
Duela bi urte Palestina erreferentziazko kazetaritza-komikia euskaraz plazaratu zuen Astiberrik, Gerra Gaza-n 32... [+]
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Idatzi duen eleberriko pertsonaia mirestera heldu da Juan Luis Larraza Lakuntza (Etxarri Aranatz, 1950), eta, beharbada, mitifikatu ere egin du. Han eta hemen, eta, oroz gain, Nafarroako Artxibategiko agirietan Luis L(e)izarraga kapitainari buruzko datu bakanak bildu, Pello... [+]
Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025
Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
Amonarena zen etxean bizi da Irati Zubia duela urte batzuk, lagunekin. Donostiako atari zaharren usaina dauka atariak. Zaintza existitzen ez den mundu batean izan nahiko luke zaintzaile eta eskarmenturik ez zaio falta: irribarre zabalaz hartu nau etxean Aste Nagusi betean, sofa... [+]