Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Consonni, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------
Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei lotuta segitu du Sarriugartek. Besteak beste itzulpen lan interesgarri eta bikainak irakurri ahal izan ditugu (Luisa Carnésen Hamahiru ipuin, Alison Bechdelen Fun home edo Assata Shakurren Autobiografia bat, batzuk esatearren).
Beste zerbait eskaini nahi izan digu oraingoan idazleak eta horrela izendatu du liburu forman irakurri dezakegun hirugarren lana: beste zerbait. Azpiatal desberdinak dituen zortzi atal nagusitan banaturik dago testua. Txatalez osatuta dago, independenteki irakurri eta xehetasunez aztertu daitezkeenak. Bakoitzak bere tonua, bere estiloa, bere espazioa eta denbora ditu. Ezaugarri honek estualdian jartzen du kritikaria, irakaslea... testuak izendatu eta definitzen ditugunontzat konplexuago bilakatzen baitu lana. Eta aldi berean ezaugarri hori berori da liburuaren indargunea: hibridoa da, askotarikoa, ez bitarra eta Sarriugartek esan bezala, mutantea. Aldakorra, bizia eta indartsua. Autosoziobiografia izendapena ere gustatu zait, Audre Lorden Biomitografia-ren ildotik joan daitekeena.
Gloria Anzalduaren Borderlands liburua etorri zait gogora: idazlearen identitate borderline-a (ertzekoa eta askotarikoa) testuaren forman islatzea hautatu zuen Anzalduak. Horregatik aurkituko dugu konbentzionala ez den eran jasoa. Erraz definitzetik urruti poemek, saiakerak, bere bizitzari buruzko pasarteek osatuko dute corpusa. Politikoki zein estetikoki mestizoa da liburua, hizkuntza desberdinak nahasten dituena.
Sarriugarteren kasuan, protagonista lehenengo pertsonan ari zaigu ia liburu osoan zehar. Ertzean dagoen eta identitate aberatsa duen protagonistaren ahotsa tonu, hizkera eta tipografia desberdinez eraikita eta adierazita dago: amorru eta ironiazko tonuek markatzen dute gizarte heteroarautuari protagonistak egiten dion salaketa. Deialdia deitzen diren ataletan ere egiten du kritika hori: kasu honetan idatzi behar duenaren eta idatzi nahiko lukeenaren arteko talka zirrimarratuta agertzen diren zatiek erakusten digute. Probokatzailea da. Itxaropen eta alaitasun tonuak ere badaude: adiskidetasunaz, maitasunaz eta komunitateaz hitz egiten duenean bereziki. Harrotasuna bere ahotsa aurkitu eta plazer handiena ematen dion hori egitera bueltatu denaren ahotsean dago (“kaixo berriro, karis”. 125.orr) Politikoki zein estetikoki mutantea da liburua, hizkuntza desberdinak nahasten dituena.
Irentsi egin dut liburua. Protagonistarekin batera haserretu naiz eta barre egin dut. Idazlearen beste lanekin gertatu den bezala bibliografia oparoa utzi digu irakurtzen jarraitzeko. Pieza bakoitza bere lekuan ezarrita dago baina: puzzle osoa eta borobila da Sarriugarteren azkena.
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]