Irailak 29, izendatzen zaitugu Euskal Komiki Eguna

  • Euskarazko komikigintza ikusgarri egitea helburu, hainbat komikizale eta komikigilek Euskal Komiki Eguna sortu dute. Lehen edizioa eta ondoren etorriko direnak irailaren 29an izango dira, Olariagak Zakilixut pertsonaiaren lehen zinta argitaratu zuen urteurrenarekin bat.


2025eko irailaren 25ean - 07:30
Olariagak 1977an 'Ipurbeltz'-erako egindako ilustrazioa ari dira baliatzen logo moduan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1977ko irailaren 29an aurkeztu zuen Olariagak Zakilixut –Egin egunkariaren lehendabiziko zenbakian–, geroztik milaka zinta izan dituena eta 48 urteren ondoren argitaratzen jarraitzen dena –Berria-n–. "Orduan, 1970-80ko hamarkadetan, izan zuten hasiera euskarazko komikigintzaren ekimen garrantzitsu askok (Ipurbeltz, Habeko Mik, Napartheid...), gero beste batzuetan jarraipena izan dutenak (Xabiroi, H28, Tupust!...) eta gaur egungo euskarazko komikien oparotasun garaiotara ekarri gaituztenak", dio Euskal Komiki Egunaren antolatzaileek prentsara bidalitako oharrak.

Zakilixut oso gazte bat, 'Egin'-en 1. zenbakian

Eguna iragartzeko logo edo kartel gisa, Erein argitaletxeak urte luzez atera zuen Ipurbeltz aldizkariaren lehenengo zenbakiaren "azal mitikoa" ari dira baliatzen, hura ere 1977an Olariagak egina.

Ekimen parte-hartzailea

Egun horretan egingo diren jarduera edota ekitaldiak ez dira modu zentralizatuan antolatu edo koordinatuak izango, sustatzaileen hitzetan. Norbanako komikizale zein komikigile, elkarte, argitaletxe, liburu denda, liburutegi, erakunde eta komunikabide oro dago gonbidatuta ekarpenak egitera, bakoitza bere modura. Hala, sortzaile eta irakurleek sare sozialetan marrazki, argazki eta bideoak partekatu ditzakete (haien "komiki kuttunen" ingurukoak, adibidez); iruzkin eta iritziak plazaratu; #EuskalKomikiEguna eta #komikiaeuskaraz etiketak erabili... Bestalde, denda eta argitaletxeei dei egin diete euskarazko komikien promozio bereziak (beherapenak...) eskaintzea, leku nabarmenetan bistaratzea eta aurkezpenak antolatzea, besteren artean. Komunikabideei, egunaren berri emateko; ikastetxe eta liburutegiei komiki-tailerrak, irakurketa-saioak edota solasaldiak antolatzeko; eta erakundeei herri mailako ekimenak bultzatzeko, adibidez.

Euskarazko komikigintza, "une oso onean"

Bai argitaratzen diren komiki-kopuruari dagokionez,bai horien kalitateari dagokionez, euskarazko komikigintza une oso onean dagoela diote Euskal Komiki Egunaren sustatzaileek: Bi datu eman dituzte, esandakoa berretsi aldera. Batetik, Xabiroi aldizkarian eta hainbat komunikabidetan aritzen diren zintagileak ahaztu gabe, azken urteotan 50 komiki album argitaratu dira urtero euskaraz. Bestetik, urte bakoitzean argitaratutako komikien heren batean euskal egile bat behintzat aritu da gidoian, marrazkigintza edo koloreztatzean.

Itzulpenetan oinarritutako gainontzeko euskarazko komikien artean Japoniako manga eta komiki frantziar-belgikarra da nagusi, baina badira beste jatorrietako komikiak ere: espainiar estatua, AEB, Britainia Handia, Alemania, Txile, Katalunia, Argentina, Italia, Portugal, Galizia... Bestalde, ia 30 itzultzaile aritu dira komikiak euskaratzen, zeintzuen artean emakumeak diren nagusi (bostetik lau); eta ia 20 argitaletxek argitaratu dute komikiren bat euskaraz. Kopuru aldetik nabarmentzen dira: Ikastolen Elkartea/Xabiroi, Harriet Ediciones, Astiberri, Txalaparta, Elkar, Ikaselkar, Hachette taldea, Nabarralde, Udalbiltza, Herrima, Erroak, Zortziko, Farmazia Beltza, Bang, Mintzoa, Denon Artean... Gainera, autoedizioak ere komiki asko ekarri ditu euskarara. Komikipedia-n aurki daitezke azken hamarkadetan urtez urte euskaraz argitaratu diren komikien zerrendak.

"Baina oraindik ere jendartearen parte handi batek ez du ohiturarik komikiak irakurtzeko, edo ez dauka euskarazko komikietan dagoen aberastasun handiaren berri", diote. "Ekimen honen bidez gure aletxoa jarri nahi dugu euskarazko komikigintza hedatzen laguntzeko, horrela euskal komikiari lagunduz eta jendeari komikiak gure hizkuntzan irakurtzearen plazera ezagutaraziz".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: "Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada"

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


Paula Estevez
"Irudia alboratuta geratu da beti Euskal Herrian"

Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]


2024-12-04 | Aitor Aspuru Saez
Craig Thompson
"Trumpen hautaketak eragin zuen trauma kolektiboaz badago osagai bat komikian"

Craig Thompson kultuzko eleberri grafikoen egile estatubatuarra Europan izan da bere azken lana aurkezten, Raíces de ginseng (Astiberri, 2024). Bilbon bi aurkezpen egin ditu eta artista atsegina, hurbila eta azkarra dela erakutsi du –euskaraz “mila... [+]


‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


2023-12-15 | ARGIA
'Ño' komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


2023-08-30 | Jon Torner Zabala
Benetan identifikatutako egoerak

Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri

----------------------------------------------------

Hamaika ipuin irakurri dizkiegu  etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]


Ankerra izan behar

Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023

 

2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.