Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.
Ez dakigu bere jatorrizko izena, ezta noiz eta non jaio zen ere. Historialari musulman batzuek zioten beduinoa, greziarra edo turkiarra zela, eta jatorri armeniarra ere aipatu zuen bateren batek. 1230eko hamarkadan As-Salih Egiptoko sultanaren semeak esklabo gisa erosi zuela dakigu eta bere haremean sartu zuela.
Al-Kalim sultana 1237an hil zenean, As-Salihek ez zuen boterea berehala lortuko. Anaia zaharraren eta osabaren esku zeuden, hurrenez hurren, Egipto eta Damasko, eta As-Salihi desertu zati bat besterik ez zion utzi. Senideen aurka altxatu zen orduan As-Salih eta 1240an garaipena lortu eta Kairon sultan titulua eskuratu zuen. Ordurako Shajar Al-Durr haremeko kuttuna zen, eta urte berean seme bat izan eta ezkondu egin ziren. Baina Shajar sultan berriaren bigarren emaztea zen, seme zaharragoak bazituen eta, beraz, Shajarren semeak aukera gutxi izango zituen sultan izateko. Eta amak, jakina, are gutxiago.
Boterea lortuta ere, arerio asko zeuzkan sultanak kanpoan nahiz barruan, eta egonkortasunaren izenean, mertzenario mamelukoak kontratatu zituen. Tentsioa areagotzea eragingo zuen horrek eta, besteak beste, aitak kristauekin lortutako bakea haustea eragin zuen. Hala, Luis IX.a Frantziakoak beste gurutzada bat, zazpigarrena, antolatzea erabaki zuen. Helburua ez zen Lur Santua izango; Niloren delta konkistatuko zuten lehenik, aurrerago azken jomugara iristeko estrategia gisa.
Isilean, aginduak eta dokumentuak senar hilaren izenean sinatuz, kristauen aurkako kontraerasoa antolatu zuen mamelukoekin batera Shajar Al-Durrek, baita ederki egin ere
1249an, gurutzatuak Egiptoko kostaldera iritsi zirenean, As-Salih Damaskon zegoen, siriarren altxamendua itzaltzeko ahaleginetan. Sultana gaixorik zegoen gainera eta Kairora bidean hil zen tuberkulosiak jota. Baina gertuko gutxi batzuek soilik zekiten gertatutakoa eta Shajar emazteak heriotzaren berri inori ez ematea erabaki zuen. Egiptoarrak ezegonkortzea eta kristauak indartzea saihestu nahi zuen.
Isilean, aginduak eta dokumentuak senar hilaren izenean sinatuz, kristauen aurkako kontraerasoa antolatu zuen mamelukoekin batera, baita ederki egin ere. Al Mansurah hirian lehenik eta Fariskurreko guduan gero, Shajarrek gurutzatuak mendean hartu zituen guztiz, eta Luis IX.a bera preso hartu zuen. Orduan bai, sultanaren heriotzaren berri eman zuen eta, aurreikusi bezala, Turanshah, As-Salihen lehen emaztearen semea, izendatu zuten sultan. Gutxi iraun zuen boterean: mamelukoak ez zeuden gustura Turanshahen lehen erabakiekin –mamelukoei karguak kendu zizkien, lagunei emateko– eta gainera Shajarren gobernatzeko gaitasunaz jabetuta zeuden ordurako. Turanshah 1250ean bertan hil zuten, eta Shajar Al-Durr sultan izendatu.
Luis IX.a askatu zuen erreskate handi baten truke eta Egipto oparotasunaren bidean jartzen hasi zen. Baina, kontrol politikoa eta ekonomikoa eskutan, agintaritza erlijiosoaren oniritzirik ez zuen lortu. Bagdadeko kalifak atzera bota zuen emakumearen izendapena, eta sultangoak hiru hilabete besterik ez zion iraun, teorian behintzat. Shajar mamelukoen komandante Aybak-ekin ezkondu zen, senarrak hartu zuen sultan titulua eta, praktikan, emazteak gobernatu zuen beste zazpi urtez.
Shajar Aybaken bigarren emaztea zen. Berriro ere, haren seme zaharrena izango zen oinordekoa, ez Shajarrekin izango zuena. Horregatik, Shajarrek eskatu zion lehen emaztearekin dibortziatzeko, eskubide guztiak gal zitzan. Aybakek ez zion jaramonik egin, eta Shajarrek senarra ezkutuan hil zezaten agindu zuen. Umm Ali lehen emazteak konspirazioa deskubritu zuenean, bere bizitza eta semearena arriskuan ikusita, bere aldeko zerbitzariak bildu zituen. Shajar Al-Durren gelara joan ziren eta kolpeka hil zuten. Diotenez, esklabo eta sultan izandako emakumearen gorpua dorre batetik jaurti zuten eta lurrean botata utzi zuten hiru egunez, gizakien eta beste animalia sarraskijale batzuen mende. Baina, azkenean, oraindik zutik dagoen mausoleo eder batean ehortzi zuten, Ibn-Tulungo meskitatik gertu. Barruan, Konstantinoplatik propio ekarritako artistek egindako mosaiko bat dago, nakarrez apaindutako zuhaitz bat, Shajar Al-Durr izenak “perlazko zuhaitza” esan nahi baitu.
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]
Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]
Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]
Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]