Nagorno Karabakheko kazetariak diosku: “Nora begira egon zarete?”

  • Harrituta begiratzen diogu Kaukasoko puzzle konplikatuan gertatzen ari den exodo berriari. Nagorno Karabakheko armeniar ia guztiek –120.000 lagun– ihes egin dute Azerbaijanen azken erasoaren ostean. Hustuketa etniko bat. Baina, duela bederatzi hilabete Armeniarekin zuten zilborreste bakarra, Natxingo pasabidea itxi eta hango herritarrak ezer gabe irautera kondenatu bitartean, nora begira egon gara?

Milaka armeniarrek ihes egin dute Nagorno Karabakhetik Latxingo pasabidean barrena auto-ilara luzeak osatuta. Bederatzi hilabeteko blokeoaren ostean, asko osasun egoera larrian iritsi dira Armeniako Goris hirira. Argazkia: Descrifrando la guerra
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

24 orduko bonbardaketa nahikoa izan da irailaren 19an Azerbaijan boteretsuak Nagorno Karabakh –Artsakheko Errepublika ere deitua– mapatik borratzeko. 2020ko 44 eguneko gerra odoltsuan hasitako lana errematatu du Ilham Aliyeven gobernu azerbaijandarrak Baku hiriburutik. Urtarrilaren 1etik herrialdea ez da existituko, ez politikoki, ezta biztanleriari dagokionez ere, kasik ez baita armeniar bakar bat ere geratzen Europako azkenaldiko exodo handienaren ostean: 100.000 lagun baino gehiagok utzi dute euren etxea, Armeniarantz doan auto-karabana amaigabean.

Azerbaijandarren erasotik egun batzuetara, BBC irrati-telebista kate publiko britainiarrak zioen "armeniar etniako kazetari bat autoen buxaduraz informatzen" ari zela mugan. Albistearekin batera datorren bideoan klikatuz gero Siranush Sargsyan ageri zaigu errepide ertzean, Stepanakerteko –Nagorno Karabakheko hiriburua– blogari ezkertiar independentea: "Ikusten duzuen bezala oraindik harrapatuta gaude bidean. Exodo hau jasanezina da, ez soilik psikologikoki, baizik eta jende asko bere bizitzan hirugarren aldiz bilakatuko delako errefuxiatu. Jada 16 ordu daramagu errepide honetan, eta ez dut uste 24 ordutan mugara iritsiko garenik. Jende bat ondoezak jota dago edo konortea galtzen ari da, gaixotasunak dituzte eta ez dago sendagilerik. Zenbaitek atzera egin behar izan dute euren senideak artatzeko".

Azerbaijan eta Armeniaren arteko gatazkak sorturiko ebakiduraren barrutik hitz egiten digu Sargsyanek. Baina hobe genuke gainerako kazetariok bere SOS deia duela bederatzi hilabete entzun izan bagenu, Nagorno Karabakheko blokeoa hasi zenean, eta ez orain.

"Ikusten duzuen bezala oraindik harrapatuta gaude bidean. Exodo hau jasanezina da, ez soilik psikologikoki, baizik eta jende asko bere bizitzan hirugarren aldiz bilakatuko delako errefuxiatu"

2022ko abenduaren 12an militar azerbaijandarrek –ingurumenaren aldeko aktibistez mozorrotuta– Latxingo pasabidea itxi zuten, Karabakh Armeniarekin lotzen duen errepide bakarra. Bertatik egunero 400 tona elikagai eta material garraiatzen zen, eta ondorioz milaka armeniar hilabete luzetan oinarrizko beharrizanik gabe utzita (gasolioa, gasa, esnea, botikak, konpresak...) triskantza handia eragin du blokeoak.

ARGIAn aspaldiko lagun eta kolaboratzaile dugun Karlos Zurutuzak ezin hobeki laburbildu du herrialde menditsu horretan gertatzen ari zenari munduak egin dion ezikusia: "Nagorno Karabakh, edo zergatik kazetaritzak ez duen ezertarako balio berandu iristen denean", izenburua jarri dio Jot Down aldizkariko artikulu bati. Alegia, tokiko kazetariek eta armeniar diasporak etengabe jo zutela hedabide nagusietako atea, baina alferrik, eta pasa den abuztuan NBEk Azerbaijan ohartarazi zuenerako eragiten ari zen krisi humanitarioaz, berandu zen.

Garbiketa etnikoaren estrategiari jarraiki, erasoa hasi baino egun batzuk lehenago ireki du Latxingo muga Bakuk, herritarrak tropelean irten daitezen herrialdetik: "Uste dut azeriek armeniarrei irteten utzi badiete sudurrak eta belarriak moztu gabe (hori lehenago gertatu da), munduak, berandu bada ere, begiak haien gainean dituelako izan dela –dio Zurutuzak–. Lehenago blokeo horren gainean jarri izan balitu, agian Baku ez zen bonbardatzera ausartuko. Inork ez du begiratzen krimena egiten duzunean. Nahikoa da hiru urte atzera egitea horretaz konturatzeko".

Genozidioaren mehatxupean

Nagorno Karabakheko gatazka 1990eko hamarkadatik dator, Sobietar Batasunaren desegitearen testuinguruan. Lehen gerra hartan –gutxienez 30.000 hildako eragin zituen– armeniarrek garaitu eta lurraldea bereganatu zuten; orduan gertatu zen bi herrien arteko lehen bereizketa handia, lehen exodoa batera eta bestera. Gero 2020ko gerra laburra gertatu zen, baina urte hartako irailean hedabideak okupatuegi zeuden AEBetako hauteskundeekin eta COVID-19aren olatu berriarekin.

Gas erreserbekin lortutako diruaz gizendu den Azerbaijango armada modernoak etengabe  bonbardatu zituen Stepanakert eta inguruak, eta Nagorno Karabakhen bi herenez jabetu zen Baku. Zapaltzea geratzen zen heren bakarra gosez eta hotzez desagerraraztea izan da bere hurrengo jokaldi siniestroa.

Siranush Sargsyanek hainbat hedabide ezagunetan kolaboratu izan du, CNN, OpenDemocracy, edo Newsweek, esaterako, eta azken urtean Nagorno Karabakhen bizi izan duten blokeoaz artikulu eta elkarrizketak irakurri dizkiogu The Armenian Weekly astekarian, Nueva Revolución atarian, edo gertuago, AraInfo Aragoiko egunkari digital librean.

"Antibiotikoak, antipiretikoak, bularreko haurrentzako medikamentuak, elikagaiak, fardelak eta gaixo kronikoentzako botikak falta dira", zioen abenduan blokeoa hasi zenean, farmazialari batekin hitz egin eta gero. Uztaila iristerako nahigabeko abortuen kopurua hainbeste handitu zen, ezen "aurreko urtekoaren hirukoitza dela", ginekologo batek kontatu zionez. Hala ere, bere esanetan blokeoaren alderdi gogorrena psikologikoa izan da: "Gure jendea ohituta dago gabezia materialetara, baina orain batez ere genozidioaren mehatxupean bizi gara".

Beste blokeo batez ere mintzo da kazetaria: 2020ko gerra ostean eta, are gehiago blokeoarekin, nazioarteko kazetariei Nagorno Karabakhera sartzea eragotzi eta sorturiko informazio hutsuneaz. "Hori izan zen ni idazten hasteko arrazoia, hemen gertatzen ari dena kontatzeko".

Beste blokeo batez ere mintzo da kazetaria: 2020ko gerra ostean eta, are gehiago blokeoarekin, nazioarteko kazetariei Nagorno Karabakhera sartzea eragotzi eta sorturiko informazio hutsuneaz

Orain Sargsyank jarraitzen du X sarean armeniarren exodoaren berri egunez egun ematen. Bere azken txioan amona baten irudia zintzilikatu du: "Azerbaijandarren bederatzi hilabeteko gose-setioak iraun bitartean, 90 urteko Aneskhak helburu bakarra izan du: bere semea berriz ikustea. Inbasioaren ostean Gorisera iritsi da, Armeniara, eta urtebetean lehen aldiz besarkatu ahal izan du semea. Gero bere besoetan hil da".

Nagorno Karabakh desagertuta, Kaukasoko joko taulan erortzen hurrengo pieza Armenia izango dela uste du askok. XX. mende hasierako armeniar genozidioari buruzko aipuak ez daude soberan. Nikol Pashinianen gobernuak Errusiarekiko hasitako urruntzeak eta Europako mendebaldeak duen gasarekiko menpekotasunak egoera geopolitikoa aldatu du. Azerbaijanek hori baliatu dezake arreba-anaiatzat duen Turkiarekin hitzez ez ezik –azerbaijandarrak turkiera hiztunak dira– lurrez ere lotzeko. Horretarako Nakhitxevan esklabea banatzen duen Zangezurreko pasabide armeniarra bereganatu dezake. Nora begiratuko dugu oraingoan herritar eta kazetariok?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


2025-07-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
XXI. mendeko arma-lehiaketaren probalekua izan behar al dugu?

Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]


Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Eguneraketa berriak daude