Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

  • Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela elikagai eskasiagatik urtarriletik maiatzera bitartean. 


2025eko uztailaren 16an - 12:34
Azken eguneraketa: 2025-07-17 11:41
Hainbat lagun ilara egiten janaria eta edaria eskuratzeko, Jartumen. UNICEF
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mundua beste alde batera begira dagoen bitartean, 2023ko apirilean Sudanen hasi zen gerrak odola isurtzen jarraitzen du: giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde batek ohar batean salatu du RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarrak 300 zibil hil dituela asteburuan Ipar Kordofan estatuan. Oharraren arabera, larunbatean eta igandean herrialde mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten RSFkoek, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetzera behartu ostean etxeei su emanda.

Gizadiaren aurkako krimenak egitea egotzi die giza eskubideen aldeko taldeak RSFkoei, Sudango zenbait eremuren kontrola hartzerakoan indarkeria erabiltzeagatik. Abdel Fattah Al-Burhan jenerala buru den Sudango armadarekin piztutako gatazkan, talde paramilitarrak kontrolpean du herrialdeko mendebaldea –Ipar Kordofan barne–, eta eremu horretan bi aldeen arteko borrokak areagotu egin dira azken asteetan.

Hondamenditik gertu

Gatazka hasi zenetik, eguneroko ogia bihurtu den muturreko biolentzian murgilduta dago herrialdea. NBE Nazio Batuen Erakundearen esanetan, mundu osoko krisi humanitariorik "larriena" bizitzen ari dira Sudanen: erakunde berak argitaratutako datuen arabera, ia biztanleriaren erdiak –26 milioi pertsona– jasaten du elikagai eskasia, eta gatazka piztu zenetik gutxienez 13 milioi lagunek alde egin behar izan dute euren bizilekuetatik.

Esaterako, RSFk ia osorik kontrolpean duen eremuetako bat Darfur da, bost estatuk osatzen duten eskualdea. Horietako bat Ipar Darfur da, eta UNICEFek joan den astean jakinarazi zuen estatu horretako 40.000 ume artatu zituztela elikagai eskasiagatik urtarriletik maiatzera bitartean. NBEren erakunde horrek Sudanen duen ordezkariak, Sheldon Yettsek, ohartarazi zuen egoerak "okerrera" egin dezakeela neurriak ez hartuz gero: "Haurren bizitzak honen menpe daude: munduak beste alde batera begiratuko duen edo ez".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Ez dago ebidentziarik autismoa parazetamolarekin erlazionatzeko

Trumpen gobernuak haurdunei parazetamola ez hartzea gomendatu nahi die, autismoa eragiten duelakoan. Gobernuaren adierazpenak larritasuna eragin du populazioaren artean, eta kezka handia piztu du zientzilarien artean, aholkua ofiziala bihurtzen bada, ebidentzia zientifikoaren... [+]


Haur eta gazteekin genozidioa lantzea, ikastetxe gero eta gehiagoren hautua

Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]


2025-09-23 | Editoriala
Begi bistakoa zena, ofiziala da orain

"Israelgo segurtasun indarrek zibilak hil zituzten, tartean, bandera zuri inprobisatuak zituzten haurrak. Frankotiratzaileek buruan egin zieten tiro umeei, baita haur jaioberriei ere”. 


Ondare historikoen suntsiketa planifikatua, Israelen izana justifikatzeko

Monumentu historikoak, aztarnategi arkeologikoak, artxiboak, liburuak, artefaktuak... Gazako ondarea bonben pean galtzen ari da. 5.000 urtetako iraganaren aztarnak betirako galduak. Hori ez da "gerra-istripu" bat edo genozidioaren "albo-kaltea". Aspaldian... [+]


2025-09-23 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Horrenbeste balio ote du Bagramek?

Inork ezingo du uka Bagram aire-basearen estrategikotasuna. Ez soilik Afganistanerako. Bada, horrexegatik-edo, orain, Donald Trump delako batek berreskuratu egin nahi du Bagram aire-basea Estatu Batuentzat.


2025-09-23 | Jon Torner Zabala
Israel futbol txapelketetatik kanporatu ala ez bozkatuko du UEFAk

UEFA Europako futbol erakunde nagusiak Israelgo selekzioa eta klubak hark antolatzen dituen txapelketetatik kanporatu ala ez erabakitzeko bozketa egingo du, hainbat hedabidek publikatu duenez, nahiz eta jakinarazpen ofizialik ez dagoen.


2025-09-23 | Gedar
Ikasle-greba urriaren 2an, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko"

IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna. 


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


Palestinako banderak herriko etxetan agerian eman dira, prefetaren debekuari muzin eginez

Baigorri, Urruna, Maule, Ozaze, Izura, Lexantzü edo Itsasuko herriko etxeetan Palestinako bandera agerian eman dute, palestinar populuari sustengu gisara. Aste hondarrean prefetak Palestinako bandera kendu arazi zuen Maulen.


2025-09-22 | ARGIA
Zinemaren munduak Donostiako asteazkeneko manifestazioa babestu du Gazako genozidioaren aurka

Palestinari elkartasuna adierazten dieten hainbat batzordek, Zinemaldia baliatuta, manifestazioa deitua dute irailaren 24rako Donostian. Zinema munduko 350etik gora artista eta industria-langilek manifestazioa babestu dute eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera... [+]


Gasteizen egin den nazioarteko txakur txapelketan Israelek parte hartu duela salatu dute

Sharon Ronen israeldarrak FCI-IGP 33. munduko txakur txapelketan parte hartu duela jakinarazi du Palestinarekin Elkartasuna eragileak. Gasteizko Udalari “sionismoaren konplize” izatea leporatu dio.


Eskuin muturra gaitzetsi eta gaeliko inklusibo bat aldarrikatu dute 25.000 manifestarik Dublinen

Irlandako hiriburuan milaka lagun bildu dira irlandera sustatzeko ekintzak eta finantzazioa eskatzeko. Hizkuntza gutxiagotua aldarrikatzeko mezuez gain, eskuin muturraren aurkako adierazpenak egin dituzte eta gaeliko inklusibo baten alde egin dute.


2025-09-22 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasora: Palestinaren aldeko martxak Hendaian amaitu du itsas ondoko ibilbidea

Martxa irailaren 10ean hasi zen Tuteran eta hamar egunetan zehar Nafarroa zeharkatu du Gazan genozidioaren amaiera eskatzeko eta Israeli zigorrak ezartzea eskatzeko.


Genozidioa, joko-arau guztiak lehertu diren garaian

Keinuak, keinuak eta keinuak. Bukatzen ari den mundu baten azken dardarizoen tankera izan dezaketen keinuak. 

Nazio Batuen Erakundeak “genozidio” hitza erabili zuen palestinarren aurkako sarraskia definitzeko. Kanta aleluia: erdi ebatzita geratu da azken bi... [+]


2025-09-22 | Jon Torner Zabala
Frantziak ere onartuko du Palestinako Estatua, Erresuma Batuak edota Kanadak asteburuan egin bezala

Erresuma Batua, Kanada, Australia eta Portugalek asteburuan onartu dute ofizialki Palestinako Estatua, eta gauza bera egingo du astelehenean Frantziako presidente Emmanuel Macronek, abiatzear den NBEren 80. Batzar Nagusian.


Eguneraketa berriak daude