"Terrorismoaren aurkako" operazio militar bat dela esan du Azerbajaingo Defentsa Ministerioak, eta Armeniako arartekoaren arabera jadanik hogeitabost lagun hil dituzte azerbaijandar armadaren bonbek. Nagorno Karabakheko armeniarrek gutxienez bederatzi hilabete daramatzate blokeo egoeran, Armeniarekin pasabide nagusia itxita baitauka Azerbaijango Gobernuak. Bi aldeak su-eten bat hitzartzen ari dira azken orduetan, hainbat iturriren arabera.
Azerbaijango Defentsa Ministerioak sare sozialetan "terrorismoaren kontrako" operazio militar bat iragarri eta gutxira hasi dira misil eta bonba jaurtiketak Nagorno Karabakheko Stepanakert hiriburuan eta beste zenbait herritan. Armeniako arartekoaren arabera gutxienez 25 hildako eragin dituzte bonbardaketek.
Bere komunikatuan, Azerbaijango Gobernuak dio "ordena konstituzionala" berrezartzeko operazioa dela eta armeniar indar armatuek egindako erasoei erantzuna dela.
Ordu batzuk lehenago, pertsonen kontrako mina batzuk lehertuta, lau militar azerbaijandar hil dira Jojavand-en eta Bakúk Armeniako armadari egozten dio eraso hori. Aldiz, Armeniako Gobernuak ukatu egin du erantzukizunik gertaera horretan eta Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari eta Errusiari laguntza eskatu die.
Hainbat iturriren arabera, bi aldeak su-eten bat negoziatzen ari dira azken orduetan Errusia bitartekari dela, eta laster bilera bat egitekoak dira Yevlakhen, Azerbaijango hiriburuan.
Armeniarrak eliminatzea
Nagorno Karabakh-eko Estatu Ministro ohi Artak Beglaryanen arabera, Azerbaijan artilleria astuna erabiltzen ari da herritarren kontrako "eraso masiboan". Ohar bidez azaldu duenez Azerbaijango Gobernuak Nagorno Karabakh herrialde menditsuko "120.000 armeniarrei zortzi hilabeteko blokeoa ezarri ondoren, gose eta eskasia moral eta psikologikora jazarrita, orain apropos eliminatu nahi ditu".
Herrialdeak Armeniarekin duen pasabide bakarra, Latxinekoa, itxita dauka Azerbaijango Gobernuak aspalditik. Gegham Stepanyan Nagorno Karabahkeko giza eskubideen defendatzaileak "genozidio bat" gertu dela ohartarazi du, eta gauza bera egin du herrialdeko Kanpo ministro Sergey Ghazaryanek.
2020an bake akordio baten bidez amaitu zen Armenia eta Azerbaijanen arteko bigarren gudua –lehenengoa 1990ean lehertu zen Sobietar Batasuna desegin ondoren–, baina geroztik tentsioa etengabea izan da bi herrialdeen artean, Nagorno Karabakh erdigunean dela.
Protestak Armeniako hiriburuan
Astearte iluntzean protestak zabaldu dira Armeniako hiriburuan, Erevanen, eta manifestari ugari gobernuaren egoitzan sartzen saiatu dira. Armeniako Gobernuaren jarrerarekin haserre dira armeniar asko, eta Nagorno Karabakheko armeniar kristau-ortodoxoak Azerbaijanen eskuetan abandonatzea egozten diote.
Azken aldian AEBetako armadarekin ariketa militarrak egin eta Washingtonekiko hurbiltasuna erakutsi du Erevanek, aldiz, Errusiarekiko harreman historikoki adeitsuak ez daude bere onenean. "Armeniak onartu du Nagorno Karabakh Azerbaijango parte dela, zer egin behar dugu?", esan zuen duela gutxi Vladimir Putin Errusiako presidenteak.
Gaiari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu Nagorno Karabakhi buruzko gure kanalean.
Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]