2001etik 2019ra Kongoko Errepublika Demokratikoan agindu zuen Joseph Kabilak, eta orain "traizioa" eta "gerra krimenak" egotzi dizkiote M23 gerrilla errebeldearen adar politikoa antolatzeagatik, eta atxilotzeko agindu dute. Laurent-Desiré Kabila presidente izandakoaren semea da, eta oraindik eragin politiko handia du herrialdean.
Joseph Kabila urtez luzez Kongoko Errepublika Demokratikoko (KED) presidente izandakoa heriotza zigorrera kondenatu du hango Auzitegi Militar Gorenak eta berehala atxilotzeko agindu du.
Kabila 2001. urtean jarri zen agintean, Kongoko Bigarren Gerran hildako bere aita Laurent-Desiré Kabilaren kargua hartuta, eta 2019ra arte izan zen herrialdeko presidente, 2005ean bere neurrira egindako Konstituzioa onartu eta irregulartasunengatik zalantzan jarritako bi hauteskunde irabazi ostean. Bere agintaldian, herrialdeko natur baliabide ugarien ustiapen eskubideak nahieran saldu zizkien atzerriko enpresei bere probetxurako, kobaltoarekin gertatu bezala.
2019an Kabilak ezin izan zuen legez hauteskundeetara berriz aurkeztu, eta Étienne Tshisekedik hartu zion erreleboa, egun presidente izaten jarraitzen duenak. Hasiera batean Tshisekedik Kabilaren lorratzari jarraituko ziola uste izan bazen ere, laster aldendu ziren biak.
Herrialdeko gatazka "konpontzera" itzulia
2022an, mugaldeko Kivu eskualdean, Ruanda eta Ugandako tutsien babesa duen M23 gerrillak erasoa jo zuen. Testuinguru horretan Kabilak 2023an ihes egin zuen KEDetik Hegoafrikara, senatari bezala immunitatea izan arren, atxilotzeko arriskuan zela ikusita. KEDeko justiziak M23 mugimenduaren adar politikoa antolatzea leporatu zion presidente ohiari eta urte hasieran bere kontrako prozesu judiziala hasi zuen, fiskalaren eskariz Senatuak immunitatea kendu ondoren.
Maiatzean, Kabilak sare sozialetan zabaldutako bideo batean ukatu egin zituen bere kontrako salaketak eta iragarri zuen KEDera itzuliko zela herrialdeko gatazka "konpontzera". Baina ekialdeko Goma hirian berragertu zen, M23 gerrillak urtarriletik kontrolpean duen hirian. Orain, auzitegi militarrak heriotza zigorra ezarri dio, baina lehenik atxilotu egin beharko lukete.
Ruandako genozidiotik datorren eta 30 urte baino gehiago iraun duen Kongoko gatazkak milioika hildako eragin ditu jadanik, gaur egun barne mailan gutxienez zazpi milioi pertsona daude desplazaturik eta sarraskiek jarraitzen dute. Kinshasako gobernuaren, Ruandakoaren eta M23 mugimenduaren arteko negoziazioek ez dute aurrera egin oraingoz, eta hirugarren gerra bat etxe atarian dute kongoarrek.
Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak. Gazako kostaldetik 70 itsas miliara daude.
19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik.
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest daudela adierazi du Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez.
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira... [+]
Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]
Goizeko 2:30ean eta 5:10ean alarma piztu dute Gazara bidean doan Global Sumud Flotillak ontzietan, Israelgo armada hurbiltzen ari zela eta. Asteartetik asteazkenerako gauean "arrisku eremuan" sartu da Global Sumud Flotilla, Gazako kostaldetik hurbil, eta edozein unetan... [+]
PAN, Europar Batasuna, Erresuma Batua, Turkia, Qatar, Egipto, Jordania... denek goraipatu dute AEBen eta Israelen Gazarako plana, eta “bi estatuen irtenbidea” ahalbidetzen duela ziurtatu. Baina, batetik, hogei puntuko planak ez du Palestinako Estatuaren sorrera... [+]
Deigarria egiten da zein oihartzun lausoa izan duen gure artean duela bi aste Saudi Arabian egin eta jakinarazi zaigun tratuak: edozein erasoren aurka baliabide guztiekin elkar defendatzeko ituna sinatu zuten Saudi Arabiak eta Pakistanek.
Deialdiak eta asanbladak sare sozialen bidez eginda, protesta jendetsuak ari dira izaten Marokon, hala nola Rabat hiriburuan eta Casablanca eta Tanger hirietan. "Egiturazko erreformak" eskatzen dizkiote gobernuari.