Gerra inperialistari gerra


2025eko maiatzaren 07an - 15:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra dagoela baieztatu dute. Beraien esanetan, mehatxu hori Errusia da. Errealitateak, ordea, beste gauza bat diosku. Europaren militarizazioranzko joera da burgesiak bere mozkinei ezin eutsi eta merkatu kapitalistan lehiakortasuna galtzearen ondorio zuzena. Izan ere, kapitalismoa kapital metaketarako bide edo aukerarik gabe geratu da, eta horrek aurreikusten zen krisi kapitalistaren mehatxua handitu egin du. Hori horrela, ez dira gutxi aipatutako krisiaren berehalakotasuna adierazten duten zantzuak: soldata errealaren jaitsiera, hainbat enpresaren itxiera, ongizate estatuaren gainbehera...

Irudikatu nahi dutenaren kontrara, gerra ez da bat-batean edo kasualitatez sortzen den egoera bat. Gerra ordena kapitalista eta kapital metaketa ahalbidetu duen egiturazko biolentzia sistematikoa da. Horrela, kapitalak forma ez kapitalista ororen kontrako anikilazio gerra bat eraman du aurrera, ekoizpen modu kapitalista mundu mailan hedatzeko helburuz. Halaber, burgesiak “bakea” erabili izan du, gerraren ausentzia izendatzeko edo gerra egiteko justifikazio gisa. Burgesentzat, ordea, “bakeak” ez du gatazka eza suposatzen, biolentziaren eta armen bitarteko hegemoniaren inposizioa baizik. Hau da, kapitalismoan “bakeak” beste tresna batzuen bitarteko gerraren jarraipena esan nahi du, eta gizarte kapitalistaren ordena mantentzea suposatzen du.

Beraz, historiako momentu ezberdinetan egin bezala, burgesiak armagintza eta, horren ondorioz, gerra erabili nahi ditu azkartzen ari den krisi kapitalistari aurre egiteko. Hori gutxi balitz, burgesiak, egunerokotasunean egiten duen moduan bere irabaziei eutsi ahal izateko, langileon odola isuriko du, eta horiek gerrara bidali.

Historiako momentu ezberdinetan egin bezala, burgesiak armagintza eta, horren ondorioz, gerra erabili nahi ditu azkartzen ari den krisi kapitalistari aurre egiteko

Oraingo honetan, Europar Batasunaren defentsaren izenpean eraman nahi gaituzte gerrara. Prozesu honi, hasiera batean, “berrarmatze plana” deitu diote, inolako lotsarik gabe. “Segurtasuna” izateko edo “disuasio funtzioa” egiteko beharrezkoa dela sinetsarazi nahi izan dute, kulturalki mehatxu bat dagoela irensteko eta gerraren beharrezkotasuna defendatzeko helburuarekin.

Estrategia horren baitan, Euskal Herria nazionalki eta sozialki zapalduta mantentzen dituzten espainiar eta frantziar estatuak zein euskal burgesia ez dira atzean geratu. Espainiar estatuaren kasuan, inoizko gobernu progresistena omen denak, kongresuan bozkatu gabe, defentsara 10.471 milioi euro gehiago bideratuko dituela jakinarazi du, azken hau EBk eta NATOk eskatutako % 2ko BPGren gastura iristeko. Aipatzekoa da,  kontrako ahotsak altxatu arren, gobernu hori eratzea ahalbidetu duten alderdi politiko guztiek erabaki horrekiko erantzukizun politikoa dutela.

Horretaz gain, frantziar estatuak bere programa nuklearra handitzeko eta Europa mailara hedatzeko helburua dauka, gizartean militarizazioa begi onez ikusarazten eta biziraupenerako material teorikoa lantzen ari den bitartean.

Bestalde, euskal burgesia armagintzaren trenera igotzen ari da, eta hamaika enpresa hasi dira merkatu horretan murgiltzeko bideak aztertzen edo zuzenean ekoizten. Horiei aurretiaz armagintzan diharduten beste hamaika enpresa gehitu behar zaizkie. Eta hori guztia gutxi balitz, euskal burgesiaren eta honen lobbyen bitartez, armen ekoizpena (gerra) merkatuan lehiatzeko aukera baten moduan aurkezten ari dira, egoera normalizatuta.

Ataka honen aurrean aurkitzen dugu geure burua Euskal Herriko langileok. Nahiz eta duela 39 urte Euskal Herriak NATOri ezezkoa eman, oraindik ere bere erabaki politikoen ondorioak jasaten ari gara. Egoera horren aurrean, argi eduki behar dugu gerra honek ez duela inolaz ere Euskal Herriko langileon interesik ordezkatzen. Izatekotan, gu geu izango gara lubakietan gorputzak jarriko ditugunak eta gerra zelaiak odolez beteko ditugunak, egunerokotasunean zapaltzen gaituzten horiek beraien poltsikoak betetzen jarraitzen duten bitartean.

Beraz, Euskal Herritik gerra inperialista egiteko armagintzaren kontrako borroka hauspotzea dagokigu eta, era berean, gerra honek interes inperialistei erantzuten diola salatzea. Horrez gain, egoera honek sortzen dituen kontraesan eta ezinegonak baliatu behar ditugu, Euskal Herriko askapen nazional eta sozialaren aldeko proiektu politikoa indartzeko. Izan ere, soilik Euskal Herriko Langileok geure kabuz egina den eta geure interesetara dagoen askapen borroka da egin behar duguna. Gerra inperialistari amaiera jarriko dion borroka. Euskal Herria nazionalki eta sozialki zapaltzen dutenei aurre egingo dien borroka. Etorkizuneko Euskal estatu independente eta sozialistaren aldeko borroka, etorkizuneko zapalkuntzarik gabeko Euskal Herri askea eraikitzea ahalbidetu behar diguna.

Kai Karasatorre Martinez, ASKE antolakundearen bozeramailea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Eguneraketa berriak daude