Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

  • François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein eskuin. Lecorneren iragan politikoak, ingurumen aktibisten kontrako eta ideia kontserbadoreen aldeko bide zabal bat marrazten du.

Sébastien Lecornu, orain arte Defentsa ministro izandakoa, Eskola Politeknikoak egindako ekitaldi militar batean, 2022an. Parisko Eskola Politeknikoa

2025eko irailaren 10ean - 09:54
Azken eguneraketa: 11:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Konfiantza mozioa galduta, François Bayrou Frantziako lehen ministroak dimisioa eman zuen asteartean, aurreikusi bezala. Bi aste lehenago iragarri zuen Bayrouk froga hori egingo zuela Asanblea Nazionalean, aurrekontuak murrizteko –eta horrekin batera pentsioak, lanpostu publikoak, osasungintza...– bere saiakerak uztailean porrot egin ondoren. Begi bistakoa zen ez zuela gaindituko. Bi aste espekulaziorako.

Emmanuel Macron presidenteak hautatu zezakeen PSko norbait ordezko moduan, azken batean Fronte Popularra koalizioan indar nagusiena izan zen alderdi hori 2024ko parlamenturako hauteskundeetan. Baina, horren ordez, berriz ere bere alderdiko kide bat aukeratu du, oso gertukoa, orain arte Defentsa ministro izandako Sébastien Lecornu.

2018an zabor nuklearrak lurperatzeko Cigéo proiektuaren arduraduna zen Lecornu. Hala, Bure herrian zuhaitzetan zintzilik zeuden aktibista antinuklearrak kanporatzeko gogor aritu zen

Oposizioko alderdiak haserre azaldu dira eta ziurtatu dute Macronen agintaldia azkenetan dela, berandu baino lehen deitu beharko dituela hauteskundeak. Frantzia Intsumisoko Luc Melenchonek Macronen dimisioa eskatu du; PSk, berriz, ohar bidez, bat egin du herritarren "haserre sozial legitimoarekin"; eta Ekologia-Berdeak alderdiko Marine Tondelierrek "probokaziotzat" hartu du izendapena. 

Baina zein da Sébastien Lecornu, halako erreakzioa sortzeko? Reporterre aldizkariak bere profila egin du, ikuspuntu sozial-ekologista batetik argiak baino itzal gehiago dituena.

Ekologistak kriminalak, ehiztariak lagunak

Duela 39 urte jaioa Eaubonnen, Paris iparraldean, Lecornuk bere garaian François Fillon babestu zuela dio Reporterre-k –ideia erreakzionarioengatik Le Penen faxistari irabazteko hautagai bakarra izan zen politikaria–. Orain, Macronen "zale fidela" da. 

2022an izendatu zuten Defentsa ministro. Horren aurretik beste hainbat kargu garrantzitsu izan ditu, baina batez ere 2017 eta 2018 artean Trantsizio Ekologikoko estatu idazkari izandako garaiak dituzte askok gogoan.

Zentral nuklearren itxierak eta irekierak gestionatu zituen eta, besteak beste, 2018an zabor nuklearrak lurperatzeko Cigéo proiektuaren arduraduna zen. Hala, Bure herrian zuhaitzetan zintzilik zeuden aktibista antinuklearrak kanporatzeko gogor aritu zen: "Ez ditugu ingurumenaren aldekoak kanporatu, kriminalak kanporatu ditugu", esan zuen.

Antinuklearrak polizien aurrean, Bure herrian, 2018an. Gendinfo

Notre-Dame-des-Landes ZADean ere gogor aritu zen, eta lur jabe guztiak indarrez erregularizatzea agindu zuen: "Badaude zadista ultraezkerrekoak eta biolentoak, inoiz laborari izango ez direnak", ziurtatu zuen Lecornuk.

Gero, Emmanuel Macronek ehiza legea aldatzea eskatu zion. Reporterren esanetan, Lecornuk ehizarako atera beharreko baimenen kostua gutxitu zuen eta "ehiza tradizionala" defenditu zuen 2024an: "Ehiztarientzat mintzakide irekia eta irmoa izango da", iragarri zuen ehizan espezializaturik Chassons.org webguneak.

Orain Macronek beste enkargu bat eman dio, lehen ministro moduan: beste alderdiekin hitz egin dezala aurrekontuetarako akordioak lortzeko. Alegia, San Migeli kandela bat jartzea eta etsaiari beste bat?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Azaroaren 23an izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak

Arabako Foru Aldundiak adierazi du litekeena dela irailaren 21ean irekitzea epea hautagaien zerrendak aurkezteko.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste 11 pertsona ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


Eguneraketa berriak daude