Erromatar legioaren “hozkailua”

  • Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.

Hozkailu gisa erabiltzen zen egituraren arrastoak. Argazkia: Krzysztof Narloch
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Danubio bailaran (egungo Hungarian) K.o. I. mendean eraikitako erromatar kanpamentua da Novae, Inperioaren muga zaintzen zuen Legio I Italica-rentzako egina.

Varsoviako unibertsitateko arkeologoek putzu bat eta zeramikazko eta berunezko hoditeria aurkitu berri dituzte bertan, ur horniketarako Inperio osoan erabili ohi zirenen antzekoak.

Baina hodien bideari jarraituz, ezohiko aurkikuntza bat ere egin dute: zeramikazko ontzi edo kutxa moduko bat, hodiak alde luzetik zeharkatzen duena. Barruan murko, kaiku eta animalia hezurren arrastoak aurkitu dituzte eta adituek uste dute Antzinaroko “hozkailu” moduko bat dela.


ASTEKARIA
2023ko urriaren 15
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.