Haur meatzariaren zapata

  • Dürrnberg-eko (Austria) Burdin Aroko gatz meatze batean indusketa lanak egiten ari zirela, larruzko zapata bat aurkitu dute.

Argazkia: Deutsches Berghau / Museum Bochum
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2.000 urte inguru ditu, eta egungo 30 neurriko oinetako baten tamaina du; haur baten zapata da, beraz. Material organikoz egina izan arren, meatzeko gatzetan bikain kontserbatu da larruzko pieza eta, horri esker, besteak beste, garai hartan zapatak nola lotzen zituzten jakin ahal izan dute ikerlariek, nahiz eta lokarriak galdu, zuloak garbi ikusten direlako.

Eta, gainera, garai hartan ere haurrek meatzetan lan egiten zutela baieztatu dute.


ASTEKARIA
2023ko irailaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#4
Mikel Garcia Idiakez  |  Manex Moreno Uharte  |  ARGIA
#5
Mikel Garcia Idiakez  |  Bira Produkzioak  |  Manex Moreno Uharte  |  Eneritz Arzallus Alustiza
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.