Lurraren munstroa etxera

  • Mesoamerikako zibilizazioen ikonografia ezagutzeko pieza baliotsu bat itzuli dute AEBetatik Mexikora.

Argazkia: Mexikoko kultura idazkaritza
Argazkia: Mexikoko kultura idazkaritza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espoliatutako ondarea tantaka-tantaka ari da jatorrira itzultzen. Berriki Partenoiko marmol batzuk Atenasera itzuli direla jaso genuen atal honetan bertan, eta orain estatubatuarrek "lurraren munstroa" irudikatzen duen erliebea itzuliko dute Mexikora.

Arduradun mexikarrek “pieza olmeka bilatuena” dela diote, Mesoamerikako zibilizazio aitzindariaren ikonografia aztertzeko funtsezkoa.

Espoliazioaren xehetasunak ezezagunak diren arren, pieza AEBetan azaldu zen 1960ko hamarkadaren amaieran. Orain, sekula lapurtu behar ez zutena itzultzea erabaki dute behintzat.


Eguneraketa berriak daude