Gurea bere egiten duen Paris horri...

Duela 40 urte plazaraturiko Maiatz literatura aldizkariaren lehen alea esku artean, epilogoko “euskarak hil behar zuela, beste mintzaira zibilizatuei bide egiteko, Unamunok hala zeukan, dohakabeak. Guk ez dugu euskara beste mintzaira baten compost nahi” pasarteak eraman ninduen bi gertakizunetara. Bata, Frantziaren ordezkari Pirinio Atlantikoetako prefetak Euskararen
Eguna kari, Euskaraldiaren logoa erabiliz “Prefetak euskararen hiztun orori besta ona desiratzen die. Frantziaren ondarearen osagai garrantzitsu den euskara sostengatzen du Estatuak, Euskararen Erakunde Publikoaren bitartez” zekarren txioa. Bestea, Frantziako Kultura ministerioak bere ondare immaterialeko kultur ondasunen zerrendan bertsolaritza sartu izana. Paris, Bordale, Paue: ez gara zuen lurrustel. Gurea ustelarazi nahian zabiltzate, zabor gaituzue amets; baina liberté, égalité, fraternité eta “aniztasunaren” defendatzaile figura ontzeko erabili ohi gaituzue, gurea zuena eginez. Zerrendan sartzeko eskaera luzatu zitzaion Frantziako Kultura ministerioari. Galdea eginik erantzuna jaso dugu. Badeke sesitu ez dudan arrazoi bat; konfiantza egiten diet udazken eder, aberats eta euskaldun hau eskaini diguten bertsogintzako eragileei –esker onak besterik ez ditut Nafarroa Arenan pasatako egunaren biharamunean–. Baina ezer galdetu gabe, abenduaren 3an “besta on” bat desiratzea? Zeinek eta Frantziak? Ez, Paris, gurea ez da besta bat; ofizialtasunik gabe trabaz traba aitzina egitea latza da, eta errua zurea da. Euskaraldiaren irudia erabiltzeak ez zituen hautsak harrotu, euskalgintzak ez zion iharduki (ez behintzat publikoki). Ekimen horrek norbanakoan jartzen du arreta, gure hizkuntza ohituretan eragin beharra daukagulako. Arrazoi. Baina euskara politikoa da, norbanakoa politikoa da, eta ekuazio horretan osagai politikoa faltan da: ofizialtasun eza eta pairatu beharreko diglosia da euskaldunaren lur linguistikoa Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan. Ohiturak indibidualak dira, baina inguruneak eragin handia dauka horietan. Orekaren bidean, osagai politikoa eta sistemikoa gehiturik, lur hori irauli nahia uztartu beharra diogu ariketa soziolinguistikoari. Bestela compost gisa baliatuko gaitu Parisek, urtean behin txio madarikatu baten bidez laudatuz gurea.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %60 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


2024-06-26 | ARGIA
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasi ahal izango da, Frantziako Gobernuak hala onartuta

Aspaldiko aldarrikapena onartu du Frantziako Gobernuak: laborantza lizeo pribatuetan formakuntza elebidunak eskaini ahal izango dira, “esperimentazio pedagogiko” gisa, alegia frantsesez bakarrik ez, euskaraz ere irakatsi ahalko da. Donapaleun eta Hazparnen baliatuko... [+]


2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


2024-06-06 | Euskal Irratiak
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen

Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.


Eguneraketa berriak daude