EHEk Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du

  • Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.

Artikulu hau lizentziari esker ekarri dugu.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 29an - 07:05
Azken eguneraketa: 15:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak berriz ere bere arrengurak eta kexua plazaratu ditu buruilaren 27an Baionan.  Taldeko lau militantek Pirinio Atlantikoetako Baionako eraikinean “Euskaraz bizi nahi dugu” erranaldia margotu dute. Frantziako poliziak atxiki ditu goizean berean. Nahi izan dute salatu euskararen alde ari diren egiturek finantzamendu beharretan direla.

Euskararen Erakunde Publikoari (EEP) begira lehenik, EHEkoek salatzen dute aitzinkondu berria %65 emendatzea aitzinikusia zela baina Departamenduko agintariek Parisen presio egin dutela halako emendatzerik ez izateko eta erdietsi dute, EEPren aitzinkondua %10 baizik ez igaitea.

Bestalde, EHEk gaitzesten du ere Estatu frantsesak agintariek, Euskal Kultur Erakundearen diru laguntzak %15 murriztuko direla, diru laguntza hauek 2005etik honat ez dutelarik emendatzerik izan. Murrizketa horrek erakundea bera arriskuan ezartzen du.

"Frantses Estatuko agintariak euskararekiko beti bezala itxurakerian ari direla eta euskaldunak bigarren mailako herritar gisa tratatzen gaituztela erakusten digu guzi horrek"

Abenduaren 6an, Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak Durangon eginen du manifestaldi haundia, eta euskaltzale independentista guziak parte hartzera gomitatzen ditu.

Departamenduak ezin du EEPren finantzamendua emendatu

Ekintzaren bezperan, buruilaren 26an, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako buruak hitza hartu zuen bere aitzinkonduaren egoera txarra azaltzeko. Eta argi utzi zuen, EEPren finantzamenduan duen partea ez zuela ttipituko departamenduak, gehituz aldiz ezin zuela emendatu.


Irakurri gehiago: Euskara Euskara Ipar EH-n
Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.