Departamenduaren Baionako egoitzan euskararen aldeko tindaketa egin zuten EHEko kideak libre dira

  • "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 30ean - 08:57
Euskal Herrian Euskaraz taldeko militanteak Baionako Departamenduaren egoitzan ekintza egiten ari. Euskal Herrian Euskaraz
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Atxiloaldi luzea izan dute larunbat goizean Pirinio Atlantikoetako departamenduaren egoitzako paretan euskararen aldeko tindaketa egin zuten lau ekintzaileek. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezu koloretsua tindatu zuten Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko lau kidek; berehala bertaratu zen Frantziako polizia, eta lau lagunak atxilotu zituzten. 48 orduz Baionako komisariako zeldetan egon dira.

Hiru kide askatu dituzte lehenik, Baionako prokuradoreak Euskal Irratiei azaldu dienez, Hego Euskal Herrikoak dira eta polizia judizialeko ofizialaren aitzinetik pasa ondotik utzi dituzte aske. Otsailean epaiketa izanen dute Baionan. Laugarren kidea Gorka Torre da, eta azken hilabeteetan antzeko ekintzengatik izan dituen kondenak direla-eta, prokuradorearen aitzinetik pasa da gaur goizean. Horren ondotik askatu dute, kontrol judizialpean. Lau ekintzaileak 2026ko otsailaren 5ean epaituko dituzte.

Departamendua euskararen aurka ari dela salatu zuten larunbatean egin tindaketaren bidez, EEPren aurrekontuan bere ekarpena handitzeari uko egin diolako erakundeak, bertzeak bertze. Horrez gain, EHEk jakinarazi du euskararen alde egiteagatik, ez dutela errepresiorik onartuko, eta euskaldunek jasaten duten zapalkuntzari aurre egiten segituko dutela. Hala, Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 6an urtero Durangon egiten duen manifestaldira bertaratzeko deia ere egin zuten ekintzaren bidez.


Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.