Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

  • Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 16an - 07:00
Euskal Konfederazioaren mobilizazioa 'Euskarari trufarik ez!' lelopean Baionan egin zen udan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berria da Ttitto Betbeder. Bere lehen elkarrizketa eskaini du Euskal Irratietako Goiz Berri saioan, eta bere xedeen berri eman du: harremanak hobetu euskalgintzako eragileekin, aholku batzordea berrabiaraziz; diruztatzaileen arteko blokeo egoera konpontzen entseatu; eta 2023an EEPk egin zuen prospektiba ikerketa ipar-orratz gisara baliatu, hizkuntz politikan lehentasunak finkatuz.

Fase berri batean sartzean gara, eta euskalgintzaren oharrak ulertzen ditut. EEPn badugu lo dagoen tresna bat, Aholku Batzordea. Biziarazi behar dugu, etengabeko kontzertazio batekin, euskararen alde lanean ari diren eragile guztien artean

Betbederrek ongi ezagutzen ditu Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragileak, hainbat elkartetan parte hartu izan baitu, Euskal Irratiak, errate baterako. Horregatik, funtsezkoa dela deritzo zubi lana egitea. "Fase berri batean sartzen gara, eta euskalgintzaren oharrak ulertzen ditut. EEPn badugu lo dagoen tresna bat, Aholku Batzordea. Biziarazi behar dugu, etengabeko kontzertazio batekin, euskararen alde lanean ari diren eragile guztien artean", erran du Euskal Irratietan Ttitto Betbederrek.

Azken urteetan Frantziako SNRL irrati libreen sindikatuko idazkari nagusia izan da baxenabartarra.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
Eguneraketa berriak daude