Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua

  • Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.

     

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 15ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Larunbatean irailaren 13an, administrazio kontseilua biltzekoa zen egunean beraz, EKEk mobilizaziora deitu zituen kultur eragileak Uztaritzera. Berrehun bat elkarte laguntzen dituen instituzioa sustengatzeko 300 bat pertsonak, ohorezko bide baten bitartez harrera egin zieten, administrazio kontseilura hurbiltzen zirenei, musikari, dantzari eta bertso artean. Hala ere ordezkaritza baten eskasa agertu da, Frantziar estatutik jakinarazi dutelako ez zutela parte hartuko azkenean bilkuran, mobilizazioak zirela jakin dutelarik. Beste administrazio kontseilu bat egin beharko dute beraz parte hartzaile guziekin.

Katixa Dolhare EKEko lehendakaria, administrazio kontseiluan kultur eragile kolegioko kide diren Marie Andrée Ouret eta Juhane Dascon eta Antton Kurutxarri Euskal Elkargoko hizkuntza politikarako lehendakariordearekin hitz egin dugu.


Irakurri gehiago: Euskara Euskara Ipar EH-n
Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.