Euskararen Kultur Erakundea arriskuan finantzazio murrizketagatik; elkarretaratzea larunbatean

  • Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia), eta arriskuan dago EKE ondorioz. "EKE Lanjerean", deialdiak dioen bezala.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 12an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Frantziako Estatuak EKEri ematen dion diru laguntzak 30.000 euroko murrizketa ukanen du 2025erako. Erabaki hori joan den uztailaren 16an posta elektronikoz jakinarazi zitzaien, eta 2024ko urteari konparatuz, %15eko murrizketa da. EKE sortuz geroztik, duela 35 urte, Estatuak ez zuen orain arte sekula apaldu bere diru-laguntza.

Horren aurrean, zera jakinarazi dute EKE-ko administrazio kontseiluan elkarteen ordezkariek: "Ezin dugu erabaki hori onartu. Jarrera hori defendatu nahi dugu administrazio kontseiluaren ondoko bilkuran. Gomitatzen zaituztegu parte hartzera bilkura hori aitzin iraganen den elkarretaratzean".

Irailaren 13an, larunbatez, goizeko 9:00etan, EKEren egoitza den Uztaritzeko Lota Jauregian da elkarretaratzeko deia.


Irakurri gehiago: Euskara Ipar EH-n Euskara
Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.