Baliabide fosilak altxor energetikoa izan dira. Naturak pazientziaz aplikaturiko indarren ondorioz, milioika urteetan landare eta mikro-organismoek eguzkitik jasotako energia ikatza, petrolio eta gas formatuetan kondentsatu eta metatu ziren. Garraiatzeko errazak, moldakorrak, dentsitate energetiko altukoak, finean merkeak. Eskala ulertze aldera, gasolio litro bakarrak zaldi batek hamairu orduko lan-jardun jarraituan garatu dezaken potentzia bera du (edo pertsona heldu osasuntsu batek 100 orduko jardunean). Hori horrela, gure zibilizazioa erraldoi energetiko hauen gainean eraiki dugu, eta egun munduko energiaren %85 fosila da.
Gehiago esango nuke; fosilen erabilpen masiboak energia eta lurraldearen arteko lotura hautsi zuen. Baliabide fosilak sistema energetikoaren jaun eta jabe bihurtu aurretik, gure arbasoek ongi ulertzen zuten behar energetikoak asetzeko lurraldearen zati nagusi bat horretara bideratu behar zela. Izan sukaldatu edo beroa lortzeko biomasa, animali-trakzioa elikatzeko landa eta soroak, aleak xehetzeko errotak edo siderurgia ahalbidetzeko ikazkintza begetala eta ur jauziak, lurraldea erabilpen energetikoei lotua zegoen. Gaur ez. Gaur egun mundu zabaletik datoz erregai fosilak (erabiltzen dugun energiaren lau bosten), eta iruditzen zaigu energia lortzea eta lurraldearen erabilpena ez daudela loturik. Aldi baterako fikzioa da.
Aldi baterako diot, erregai fosilek bertute asko badituzte ere, badirelako bi arrazoi nagusi hauek bertan behera uztera behartzen gaituztenak. Alde batean, izaera finitua. Komenigarria da guk fosilak abandonatzea beraiek gu utzi aurretik. Beste aldean, larrialdi klimatikoa. Fosilak erretzen ditugunean askatzen dugun karbonoa da, luzez, kaos klimatikoaren erantzule nagusia eta, erabat ez badugu tronpatu nahi, ezinbestekoa da baliabide fosilen aroa ahalik eta azkarren gainditzea, energia berriztagarriak hedatuz.
Argi egonik fosilek eskaini diguten energia kopuru erraldoia ezingo dugula berriztagarriekin eskuratu eta orain arteko xahuketak amaitu behar duela (ikerketa onenen arabera, erdia lortzen badugu, konforme), Euskal Herrian bizi garen hiru milioi pertsonek bizitza duin bat izateko ditugun behar energetikoak asetzea ez da łan makala izango. Eta, derrigor, lurraldearen beste funtsezko erabilpenekin uztartzea eskatuko du, elikaduratik hasita. Hori bai, kontutan hartzen badugu eskala txikian eta guztion gusturako instalazioekin gehienez ere erabiltzen dugun energiaren %10-15 lortu daitekela, nago ni ez zaigula komeni lurraldea marra gorriz betetzea blokeo-egoera batera iritsi nahi ez badugu. Egin behar ez dena argitzeaz gain, egin beharrekoa diseinatzea dagokigu. Eztabaida delikatua izango da, baina atzerapenik gabe eman beharrekoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]