Hooverren mende eutsiezina

  • AEB, 1922ko azaroaren 24a. Hoover Konpromisoa sinatu eta Colorado ibaiaren ibilguan, Arizona eta Nevada estatuen mugan, presa bat eraikitzeko batzordea sortu zen. Hoover presaren obra faraonikoa 1936an amaitu zuten eta XX. mendean zabaldu zen ura kudeatzeko eredu baten hasiera izan zen.

(Argazkia: Travel Nevada)

Urtero, AEBetako Mendi Harritsuetako elurrak urtzen zirenean, Colorado ibaiak gainezka egiten zuen, inguruko laboreak arriskuan jarriz. Uholdeak saihesteaz gain, presa batek eremu idorretan sail ureztatuak zabaltzeko aukera emango zuen, Los Angeles nahiz Hego Kaliforniako beste komunitate batzuk urez hornituko zituen, elektrizitatea sortuko zuen…Ideia horrekin sinatu zen 1922an Hoover konpromisoa deiturikoa, presa egiteko.

Boulder izena jarri zioten hasieran presari, baina negoziaketetan Herbert Hoover merkataritza idazkaria izan zen gobernuko ordezkaria –gerora AEBetako presidente izango zena– eta, azkenean, hitzarmenari bezala, presari ere Hoover esan zioten.

Coolidge presidenteak sei urte geroago, 1928an, onartu zuen legez proiektua, baina eraikitzeko lanak abiarazteko baimen ofiziala 1930ean lortu zen, Hoover presidente zela, aurreko urtean eztanda egin zuen krisialdiari ez ikusiarena eginez, edo, nolabait, Depresio Handia aitzakiatzat hartuta, horrelako obrek egoera arinduko zutela argudiatuz. Hala, 1933an beste proiektu hidrauliko erraldoi bat abiarazi zuten eta Tennessee Haraneko Agintaritza sortu, izen bereko ibaiaren urak ustiatzeko.

Boccalettiren ustez, uraren historia ez da teknologikoa, politikoa baizik, XX. mendean hedatu den ereduak oinarri teknologikoa izan arren

Hoover presaren obra faraonikoa 1936an amaitu zuten, 3,33 milioi m³ hormigoi eta 49 milioi dolar (egungo 900 milioi gutxi gorabehera) erabili ondoren.

Baina agian “faraoniko” adjektiboa ez da egokiena Hoover presaz hitz egiteko; egiptoarrek Nilo ibaiaren gorabeherak aprobetxatzen zituzten arren, egungo uraren kudeaketa politikek antzinako Erroman dute jatorria. Horixe dio Giulio Boccaletti ikerlariak Water. A Biography (Ura. Biografia bat) liburuan, uraren kudeaketaren historia biltzen duen lanean.

Boccalettiren ustez, uraren historia ez da teknologikoa, politikoa baizik, XX. mendean hedatu den ereduak oinarri teknologikoa izan arren. Eredu hori, ingeniaritza proiektu handietan oinarritua, AEBetan sortu zen, Hoover eta Tennessee medio, eta mundu osoan hedatu. “Mende hidraulikoa” esaten die Boccalettik azken ehun urteei.

Paradigma hori agortzear dagoela uste du eta etorkizuneko eredua Txinatik etor daitekeela. Ikerlariak dio ura kudeatzeko sistema inkognita bat dela oraindik, baina garbi dauka Hoover presak duela 100 urte irekitako bidea ez dela jasangarria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Frantziako Estatuaren gobernantzaren mugak begi-bistan Mayotte uharteetan

Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Indiako Ozeanoko Mayotte irlan biderkatuz doaz kolera kasuak. Uraren kudeaketa kaskarra izan ohi da eritasun horren zabalpenaren arrazoietan eta, hain justu, uraren krisi gogorrari aurre egin nahian dabiltza bertako herritarrak. Bigarren... [+]


1936ko biktimak eta kolpistak berdintzeko UPNren saiakera atzera bota du Nafarroako Parlamentuak

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintza eta Euskarako Batzordeak atzera bota du UPNk aurkeztutako mozioa, 1936ko Gerran Errepublikaren kontrolpean zeuden lurraldeetan izandako biktimak Oroibidea memoriaren datu-basean sartzea eskatzen zuena. Mozioak PP eta Voxen babesa jaso du,... [+]


Eguneraketa berriak daude