Bizitza eta berau jasotzeko historiaren praktika ez dira marra zuzenak. Agian denbora asko igaro beharko da egun bizitzen gabiltzana ondo ulertzeko. Gaur, gure inguruan ditugun haur gehienek ez dute ezagutu pantaila gabeko mundurik. Aldi berean, leku berean denok pantailak baditugu ere, bakoitzaren errealitatea oso ezberdina da, irakurri eta idazten jakin barik pantaila-erabiltzailea izan baitzaitezke. Egun, pantailaren ideia telebistaren ideiatik urrun dago: paper adimentsua da pantaila, lokatz adimentsua, musika tresna adimentsua.
Pantaila interfazetzat duten tresna adimentsuek erabilera errazteko helburua dute. Guk egin beharreko lana murrizteko diseinatuta daude eta errealitate berri honetara azkar moldatzen ari gara gizakiok. Baina denbora espazio berean beti bizi izan dira behar oso ezberdinak dituzten pertsonak: bakardadean daudenak, gaitasun digital gutxi dutenak, muga fisiko zein kognitiboak dituztenak... Kasu hauetan, pantaila barik gailuen gorpuzkera berriak etxeetara sartzen hasi dira, hala nola bozgorailu forma duten laguntzaile birtualak. Non soinua (ahotsa) den aginduen sarrera bide nagusia eta egitekoaren irteera modu oso ezberdinetan eman daitekeen: argiak piztu, soinua, tenperatura kontrolatzea... Weneedtotalk.ai saiakeran, Julia Schneider eta Lena Kadriye ikertzaileek gai horien inguruan gogoetatu dute, komiki formatuan. Nagusien kasuan, bada gauza bat arreta ematen didana: gizaki bezala, badirudi helburu bat zahartzaroan ahalik eta modu autonomoenean bizitzea dela, eta horretan adimen artifiziala lagungarria izan daiteke askoren ustez, etxe domotizatuen bidez eta objektu ezberdinetan gorpuztutako laguntzaile birtualen bidez. Badut sentsazioa, ordea, egun egiten ditugun hainbeste gauzetan bezala, horrelako gailuak nagusien etxeetan zabaltzen badira, gure arreta nagusietan jarri beharrean nagusien laguntzaile birtualetan jarriko dugula, euretaz arduratzeko modua gailua martxan mantentzea bihurtuko dela. Apur bat gehiago urrunduko gara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]