Euskal Herriko hiriburuak urrez eta gaueko argiz apaintzen dira Eguberriak hurbiltzen arau. Dendak karriketara luzatzen dira. Txurroak, gaztaina erreak eta plastikozko mila girgila saltzen dituzte, garaiak moltsak aise irekitzera deitzen gaituelarik, bereziki haurrekin edo arrahaurrekin goxoki ibiltzen garenean. Bat-batean, energia eta espazio publiko hondamendi hau ikustean sortzen zaizkigun pentsamendu xangrinak baztertzen ditugu eta xarmak funtzionatzen du: irri zozo batek urratzen digu begitartea.
Are gehiago (bizitzaren) errota handiarekin lurretik berrogei metroko goratasunean aurkitzen garenean... Bertigoa gaindituz, Aturri eta Errobi sutan mirets ditzakegu, katedraleko puntak zohar eta jauzi egiteko tentazioari uko egiten diogu. Inguruak distiratzen du, beherean autoak txiki-txikiak eta jendeak inurri neurrikoak dira. Halako “omnipotentzia” sentsazio batek habitatzen gaitu: ihesean gabiltza, sinesgarritasun izpirik ez duen eguneroko gure giza-abere izaera ahanzten dugu han goian, nor garen jakitera heldu gabe, ordea!
Eta ortzi-mugan ilargi erdiaren begi keinu konplizea...
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.