4.000 urteko ontziaren azala

  • 2018an Arkeologiako Alemaniar Institutuko ikerlariek 7 metro luze zen ontzi baten arrastoak aurkitu zituzten Mesopotamiako Uruk hiriko aztarnategian lanean ari zirela.

(Argazkia: Deutsches Archäologisches Institut)
(Argazkia: Deutsches Archäologisches Institut)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zehazki, bere garaian ontzia inpermeabilizatzeko erabili zuten betun geruza mehea besterik ez zuten aurkitu. Berriki, geruza ahula buztinez eta igeltsuz babestu, laborategira eraman eta 3D eredu bat egin dute.

Gainera, betunari esker ontzia 4.000 urtetan datatu dute eta zer materialez egina zegoen jakin ahal izan dute, geruzaren barrualdean kanaberek, egurrak eta palma hostoek utzitako aztarnak gorde baitira.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!