2018an Arkeologiako Alemaniar Institutuko ikerlariek 7 metro luze zen ontzi baten arrastoak aurkitu zituzten Mesopotamiako Uruk hiriko aztarnategian lanean ari zirela.
Zehazki, bere garaian ontzia inpermeabilizatzeko erabili zuten betun geruza mehea besterik ez zuten aurkitu. Berriki, geruza ahula buztinez eta igeltsuz babestu, laborategira eraman eta 3D eredu bat egin dute.
Gainera, betunari esker ontzia 4.000 urtetan datatu dute eta zer materialez egina zegoen jakin ahal izan dute, geruzaren barrualdean kanaberek, egurrak eta palma hostoek utzitako aztarnak gorde baitira.