Adan eta COVID-19a

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaixotu zen Adan pandemiaren bigarren neguan, eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz, negarrari eman zion Magdalenak –eta urtezaharreko kotiloia galduko zuten guztiek– eman bezala, eta Evagana zuzenduz “positibo naiz” esan zion oihuka, “konfinatu beharko gara, maite; Kainek kutsatu nau, seguru, sintomak zeuzkan”.

“Eskerrak txertatuta gauden” pentsatu zuen Evak, eta ez zen batere harritu hitz haiekin, positibo, konfinatu, kutsatu, sintoma, eta zaharrak iruditu zitzaizkion, hizkuntza ezagun batekoak, eta ezpain artean ibili zituen maiz, positibo, konfinatu, kutsatu, sintoma, harik eta ulertzen ez zituela iruditu zitzaion unerarte. Ordurako sendatua zegoen Adan, eta poz-pozik zebilen.

Pandemiaren bigarren neguko lehen gertaera hark segida luzea izan zuen, eta lehengoez gain, positibo, konfinatu, kutsatu, sintoma, Adan zein Evak hitz dagoeneko zaharrak erabili behar izan zituzten, pcr, aztarnari, intzidentzia, bideodei eta beste hamaika, autotest, negazi, flurona, osasungintza publiko; hiztegia hazten zenarekin batera, zimurtuz joan zitzaien azala.

Zahartu zen erabat Adan, sentitu zuen hurbil heriotzaren ordua, eta Evarekin elkarrizketa sakon bat izateko gogoa sortu zitzaion; “Eva”, esan zion, “ez zen ezbehar bat izan pandemia gertatzea; oinazeak oinaze, minak min, gure Abelen zoritxarra halako zoritxar –Kainek hil baitzuen, noski, txertoen inguruko desadostasunengatik–, bizi izan duguna izan da, zentzurik nobleenean esanda, bizitza”.

Adanen hilobi atarian malko arruntak ixuri ziren, gatz eta urezkoak, lurrera erortzerakoan hiazinto edo arrosa alerik eman ez zutenak, eta Kain izan zen, paradoxaz, negarrez bortitzen puskatu zena; gero Evak irribarre xamurrez gogoratu zuen Adanen lehen COVID-19a eta halaxe, lasai, etxera joan, eskuak ondo garbitu, metro eta erdiko distantziara eseri, eta salda beroa hartu zuten, eta txokolatea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Palestinar herriaren ahotsa entzuteaz

Joan den astean sinatu zuten su-eten akordioa entitate sionistak eta palestinar erresistentziak. Israelek akordioa betetzen badu, palestinar herriak arnasa pixka bat hartu ahalko du azken bi urte hauetako ofentsiba kriminalaren ondoren: Israelgo armadak Gazatik atera beharko du,... [+]


Gaur geure eguna baita

Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]


2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Eguneraketa berriak daude