Abenduaren 3an ARGIAn jai egingo dugu, Euskararen Egunarekin bat eginda

  • Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, ARGIAn jai egingo dugu eta gure webguneak ez du ohiko martxa izango. ARGIAko lantaldeak gure balioekin bat egiten duen lan-egutegia onartu zuen 2013an. Hala, urriaren 12ko eta abenduaren 6ko ospakizun espainiarretan jai egin beharrean, lan egiten dugu eta abenduaren 3an eta norberak nahi duen beste egun batean jai egiten dugu.


2025eko abenduaren 2an - 15:59
Azken eguneraketa: 17:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskararen eta herri burujabeago baten aldeko pausoak emateko hautua egin dugu. Izan ere, euskara ardatz duen proiektua da ARGIArena, eta gure hizkuntzak jasan dituen (eta jasaten dituen) zapalkuntzez sarritan idatzi dugu. Euskararen inguruan argitaratu ditugun eduki guztiak kontsulatu nahi izanez gero, Euskararen gure kanalean sar zaitezke.

Komunitatea da proiektu honen sostengu nagusia, kazetaritza independenteak jendearen babesa behar duelako ezinbestean. Zuk ere parte izan nahi baduzu, babestu kazetaritza independentea eta egin zaitez ARGIAkoa.


Eguneraketa berriak daude