Bartzelonako gotzain nafarraren heriotzaz agintari frankistek emandako errelatoa hankaz gora jarri du behin betiko Josep Maria Rafols historialariak La increible història del bisbe Irurita (Irurita gotzainaren historia harrigarria) liburuan.
Montcada i Reixac (Bartzelona), 1936ko abenduaren 3a. Manuel Irurita Almandotz apaiz nafarra, Lleidako eta Bartzelonako gotzain izana, hilerrian fusilatu zuten anarkistek, agintari frankistek zabaldu zuten bertsio ofizialaren arabera. 1950ean Iruritaren beatifikazio prozesua abiatu zen, 1980ko hamarkadan bultzada handia izan zuena, eta azkenik, 2002an dokumentazioa Vatikanora bideratu zuten. Baina orduan, mende aldaketarekin bat, Larraintzarreko apaizaren heriotzaren bertsio ofiziala zalantzan jartzen zuten ahotsak ugaltzen hasi ziren.
1936ko uztailean, Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, herritarrek egoitza episkopala eraso zuten, eta gotzain integrista, ultrakontserbadore eta antikatalanistak ihes egin zuen eta ezkutatu egin zen. Baina handik hilabete batzuetara miliziano errepublikarrek atxilotu eta Montcadan hil zuten, besteak beste, Marcos Goñi ilobarekin batera, kontakizun frankistaren arabera. Bartzelonako katedralean dauden gotzainaren ustezko arrastoei DNAren froga egingo zieten aurrerago eta Iruritarenak edo haren senitarteko batenak zirela baieztatu zuen emaitzak; baina ilobarenak ere izan zitezkeen eta arrastoen hortz-haginak aztertu zituztenean, ez zetozen bat gotzainaren historia medikuak zioenarekin.
Gainera, Pio XI.aren Vatikanoko artxiboak publikora zabaldu zirenean, hainbat dokumentuk ere bertsio ofiziala gezurtatzen zuten: informazio zerbitzu frankisten arabera, Irurita bizirik zegoen 1937an, eta Vatikanoak uste zuen oraindik ere bizirik zela 1938an. Joan Bada historialariak Nazioarteko Gurutze Gorriko dokumentazioa aurkitu zuen, 1937ko udazkenean bizirik zegoela zioena. Eta hainbat lekukok Bartzelonan ikusi omen zuten 1939ko urtarrilean.
Baina 1936ko abenduan fusilatu ez bazuten, noiz eta nola hil zen Irurita gotzaina? Josep Maria Rafols historialariak misterioa argitu eta La increible història del bisbe Irurita (Base, 2021) liburuan azaldu du. “Topatu nuen dokumentu baten arabera, Bartzelonako polizia buruaren espioi batek, Luis Marti Olivares Rebalsoko markesak Parisen erbesteratutako anarkosindikalisten artean infiltratzea lortu zuen 1939an. Federica Montseny, García Oliver eta CNTko beste buruzagi batzuekin harremanetan, jakin zuen Irurita 1939ko otsailean hil zutela CNTko kideek, La Seu d’Urgelletik Andorrarako bidean”.
Orduan, oraindik bizirik zegoela jakin arren, frankistek zergatik zabaldu zuten bertsio okerra? Errepublikarrek hainbat saiakera egin zituzten gotzainaren truke hainbat preso errepublikar aska zitzaten, “baina ez zuten emaitzarik lortu. Hirutan Franco jeneralak berak geldiarazi zituen saiakerak, Irurita gorrien izugarrikerien martiria izatea komeni zitzaiolako”.
Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
1936ko Gerran milaka haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten faxisten bonbetatik ihes egiteko. Frantzia, Katalunia, Belgika, Erresuma Batua, Sobietar Batasuna eta Amerikako herrialdeetara joandako horien historia jasotzeko zeregin erraldoiari ekin dio Intxorta 1937... [+]
Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]