Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

  • Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako herri-lursail batean, NA-7059 errepidearen ondoan. 90 urtez ixilpean gorde dute euren begiez ikusitakoa "beldur" zirelako.


2025eko abuztuaren 4an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Domingo Zabalza Anduezak bertatik bertara ikusi ahal izan zuen txikitan begitandutakoa egia zela eta haren testigantzak ahalbidetu duela Aranzadi Zientzia Elkartearen lana gorpu horiek berreskuratu ahal izateko. Memoria eta Bizikidetza Kontseilari Ana Ollok esan du, inoiz gertatu behar ez ziren erailketa eta lurperatze izkutuei argia ematen zaiela orain. 

Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Plana indarrean egon den hamar urteetan (2015-2025), dagoeneko 160 gorpu berreskuratu dira 35 hobitik aterata, eta beste 121 prospekzio ere egin dira, baina horietan ez dira exhumaziorik egin. Lanek datozen asteetan jarraituko dute aurtengo urtarrilean onartutako planari jarraiki.


1936ko gerra kanalean gehiago
2025eko abenduaren 30
Imanol Mitxelena Iragorri. Euskaldun jaio Anberesen
"Ez zait interesatzen paperean zer nazionalitate jartzen duen, ni euskalduna naiz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.