Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

  • Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025eko otsailaren 7an - 07:00
Donostia bonbardatu zuten 1936ko abuztuaren bukaeran. UCLA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Los Angelesko Unibertsitateak (UCLA) argitaratu gabeko hainbat bideo ikusgai jarri ditu bere webgunean. Tartean dira Espainiako 36ko gerrako ikus-entzunezko esanguratsu batzuk, eta Donostia ageri da horietako batzuetan. Baita ere, Gipuzkoako beste herri batzuetako eta Hego zein Ipar Euskal Herriko bideoak ere.

William Randolph Hearst prentsako magnatearenak dira filmazio zaharrak, eta UCLAri eman zizkion. Unibertsitateak, berriz, The Packard Humanities institutuaren esku utzi ditu. Hearst albiste agentziaren irudi horiek garbitu eta zaharberritu egin dituzte, eta, beraz, ohikoa ez den kalitatearekin ikusten dira.

Bideoetako batean, AEBetako enbaxadore Claude G. Bowers ageri da —1936ko abuztuaren 3an—. Kredituen arabera, Donostian adierazpen bat grabatu zuen 36ko gerraren hasieran, eta bideoan dio Espainiako estatubatuar guztiak salbu egon arte lan egingo duela. Beste filmazio batean, Donostiako bonbardaketa bat ageri da —1936ko abuztuaren 31n—. Zehazki, Urgull mendia ikusten den bideo zati bat ikus daiteke.


1936ko gerra kanalean gehiago
2025eko abenduaren 30
Imanol Mitxelena Iragorri. Euskaldun jaio Anberesen
"Ez zait interesatzen paperean zer nazionalitate jartzen duen, ni euskalduna naiz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.