Uriz Pi ahizpak, hezitzaile eta ekintzaile

  • Badoztain (Nafarroa), 1883ko martxoaren 15a. Josefa Uriz Pi jaio zen, Pepita izenez ezaguna. Handik 10 urtera, 1893ko urtarrilaren 24an, Elisa ahizpa jaio zen. Biek hezkuntzako ikasketak egin zituzten eta, Pepita lehenago eta Elisa ondoren, Katalunian aritu ziren irakasle lanetan. Biek elkarrekin egingo zuten handik aurrerako bidea, Kataluniatik Frantziara eta Frantziatik Altzairuzko Oihalaz beste aldera.
     

Pepita eta Elisa Uriz Pi ahizpa nafarrak aitzindari izan ziren hezkuntzan, feminismoaren eta haurren eskubideen aldeko lanean eta faxismoaren aurkako borrokan (arg.: Olga Garcia Domínguez funtsa)

Uriz Pi ahizpek hezkuntzan eta beste hainbat alorretan egindako lana, azken urteetan, pixkanaka ari da jasotzen merezitako aitortza: Sarrigureneko eskola publikoak Uriz Pi Ahizpak du izena, Manuel Martorell idazle eta kazetariak ahizpen ibilbidea jasotzen duen Pioneras (Txalaparta, 2018) liburua argitaratu du, Salomó Marqués eta Mari Carmen Agullórekin; eta aurtengo neguan biei buruzko erakusketa egon da ikusgai Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hezkuntza fakultatean.

Hezkuntzan egin zuten lana da bereziki ezaguna, haien metodo berritzaileek hautsak harrotu zituztelako. Gaur egun ohikoak diren jarduerak abiarazi zituzten: liburuen iruzkinak, mendi ibilaldiak, txango kulturalak, hitzaldiak… 1921ean Pepitak pedagogia irakasle postua lortu zuen Lleidako Emakumeen Magisteritza Eskolan eta ikasleei proposatu zizkien irakurketak (Margarita Nelken, Ramon Turró i Darder, Pedro Dorado…) Familia Buruen Elkarte Nazionalaren berehalako erantzuna eragin zuten: Uriz Pi eskolatik kaleratzea eskatu zuten, “Estatuaren Erlijioaren eta moral kristauaren aurkako dotrinak sustatzeagatik (…) eta ikasleen lotsa erasotzeagatik, hitz gordinez eta arbelean egindako marrazkiez azalduz sifilisaren nondik norakoak, ugalketa funtzioa edota emakumeak bere gorputza komeni bezala erabiltzeko duen eskubidea”. Lleidako gotzainak Pepita salatu zuen, unibertsitateak diziplina-espedientea zabaldu zion, eta eskandalua estatuko prentsara iritsi zen. Ondorioz, garaiko hainbat intelektualek, hala nola, Santiago Ramón y Cajal, Miguel Unamuno, Ramón Menéndez Pidal eta Antonio Machadok manifestua idatzi zuten Uriz Pi babesteko. Azkenean, bere aurkako prozesua gelditzea eta hezkuntza ministroak dimititzea lortu zuten.

Feminismoan eta haurren eskubideen arloan ere lan handia egin zuten. Elisa Emakumeen Nazioarteko Federazio Demokratikoko idazkaritzako kide izan zen, baita egun urtero ospatzen den Haurren Nazioarteko Egunaren bultzatzaile ere.

Militantzia politikoan Pepita hasi zen, besteak beste, CNTrekin kolaboratuz. Gero bi ahizpek PSUCen militatu zuten eta 1936ko Gerran frankisten aurka jarduteagatik erbesteratu ziren 1939an. Frantzian kontzentrazio esparruetan sartutako irakasleei laguntzen aritu ziren, baita Erresistentzian ere. Gestapok beren taldea atzematean ozta-ozta lortu zuten ihes egitea. Gerra amaitzean, Frantziako Gobernuak ez zien eskertu nazien kontra egindako lana eta 1951n estatutik egotzi zituen. Ekialdeko Berlinen eman zituzten azken urteak; Pepita Uriz Pi 1958an hil zen, eta Elisa, aldiz, 1979an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: pedagogiak
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-02-18 | Hiruki Larroxa
Zigorraren kultura eta pedagogia feministak

Gaur egungo hezkuntza-sisteman, eskola-paradigma birplanteatu behar dugu. Zigor-neurrietan oinarritutako ikuspegi tradizionala baztertu, eta denbora luzean ikasleen ordena eta diziplina mantentzeko tresna gisa erabilitako praktika batzuen eraginkortasuna eta etika zalantzan... [+]


Hiru ikastetxeren arteko trantsizio plana garatu dute Irunen, instituturako jauzian ikasleen beldurrak arintzeko

Lehen Hezkuntzatik DBHra igarotzeak ikasleengan hainbat beldur eta ezinegon sortzea oso ohikoa da, presio eta espektatiba ugari elkar gurutzatzen dira, zer esanik ez ikastetxe batetik besterako aldaketa baldin badago. “Zubiak eraikiz” programaren bidez, hiru... [+]


Etxeko errefortzua kontuan hartu gabe emango bagenu klasea?

"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]


Eguneraketa berriak daude