Assisi, ikasleekin batera eguna eskolan ematen duen txakurra

  • Assisi txakurrak egunero egiten die harrera eskolako ikasle guztiei, egokitzen laguntzen die txikienei, ingeleseko proiektuan hartzen du parte eta haur nagusienak arduratzen dira hura zaindu eta paseatzeaz. Proiektu pedagogikoaren parte da, Kataluniako Sabadellgo ikastetxean.

Assisi paseatu eta zaintzeaz, jaten emateaz, orrazteaz, albaitarira laguntzeaz… ikasleak eurak ere arduratzen dira.

2024ko ekainaren 05an - 06:01

Golden Retriever arrazako txakurra goizeko 8etarako eskola atarian egoten da, DBHko ikasleak agurtzeko, eta goizeko 9etan egiten die harrera Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei. Zortzi urte daramatza Sabadellgo frantziskanoen eskolan, 500 bat ikasle eta 40 irakasle ingururekin. Bat gehiago da ikastetxean eta zoratuta ditu ikasleak: ohitura dago gainerakoen besarkadak jasotzera, txakurra ikasgelan ezustez sartzen denetan, haurrak idazkaritza-gelara bisita egitera gerturatzen zaizkionean edota atseden orduan harekin jolasten dutenean. Udako oporretan, ikasleen eskutitz pila bat jasotzen dituela dio ikastetxeko zuzendariak.

Hainbat zeregin ditu Assisik: 3 urteko gelako umeen egokitzapen garaian esaterako, gakoa da txakurra; eta Ingeleseko ikasgaian, txakurra paseoan ateratzen dute ikasleek, ingelesez hitz egiten duten bitartean. Assisi paseatu eta zaintzeaz, jaten emateaz, orrazteaz, albaitarira laguntzeaz… ikasleak eurak ere arduratzen dira. Aurten, lehenengo aldiz, ikasturte amaierako bidaiara joango da DBH4ko gazteekin batera, Mallorcara.

Ikasleak motibatzea batetik, eta animaliak errespetatzen, zaintzen eta maitatzen ikastea bestetik, horiek ditu helburu nagusi proiektuak

Eskolako apaizetxean egiten du lo eta ikastetxeko aurrekontuan daude sartuta txakurraren gastuak, proiektu pedagogikoaren barruan dagoela ulertzen baitu hezkuntza komunitateak.

Ikasleak motibatzea batetik, eta animaliak errespetatzen, zaintzen eta maitatzen ikastea bestetik, horiek ditu helburu nagusi proiektuak.

Lehenengo argazkian, Assisi jaioberri, ikastetxeko bat gehiago bihurtu zuten segituan. Gainerakoetan, gaur egungo irudiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
“Bilboko eskola-inguru asko kutsaduraz eta zarataz betetako eremuak dira”

Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]


Ikastetxeek erizain bat izateko eskaera Jaurlaritzara iritsi da

Istripu eta larrialdiei erantzutea eta gaitz kronikoak dituzten ikasleak artatzea lirateke, besteak beste, erizainak eskolan lituzkeen funtzioak, gaur egun gehienbat irakasleen bizkar geratzen dena. Eskoletan erizain batek egon behar duela aldarrikatzen urteak daramatza SATSE... [+]


Ikastolaren aldeko hautagaia gailendu da Beskoitzeko hauteskundeen lehen itzulian

Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]


Eguneraketa berriak daude