Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko bideaz eta hezkuntza sistemaren kriptonitez. “Gurasoei galdetuko nieke nolako eskola amesten duten euren seme-alabentzat”.
“Eskolak bidegurutze inportante batean gaude eta erabakiak hartu behar dira, aldatzeko baino gehiago, hobetzeko, zeren aldaketa guztiak ez dira onak. Geratu eta hausnartu egin behar dugu, eta eskola bakoitzak ikusi behar du zer nahi duen, nora jo nahi duen, eskola guztiek ez dutelako zertan bide berdina hartu”, adierazi du Koldo Rabadan irakasleak, Superbotereak. 10 urrats eskola eraldatze bidean liburuaren egileak.
Liburua aurkezteko, ARGIAk mahai-ingurua antolatu du Larraulgo eskolan, non bestela, eta aukeratutako aretoa haurrez, gurasoz, irakaslez, herritarrez bete da, (hezkuntza) komunitate bizi baten adierazle. Larraulgo haurrek hasi dute ekitaldia, abesten eta gitarra, teklatua eta perkusioa jotzen. Segidan, solasaldiari ekin diote mahaikideek, Gorka Peñagarikano ARGIAko kazetariak gidatuta.
“Eraldaketa, berrikuntza… modan jarri diren hitzak dira, denak ari gara eraldatzen… baina nola? Zein aurrelanketa egin da? Egin al da aurrelanketarik? Beharretatik ari gara eraldatzen ala eraldatu behar delako?”, zirikatu du Irati Manzisidorrek (Euskadiko Eskola Txikien koordinatzaileak): ongi etorria da aldaketa, “baina hausnarketaren ondorio izan dadila”.
"Eraldaketa, berrikuntza… modan daude, denak ari gara eraldatzen, baina beharretatik ari gara eraldatzen ala eraldatu behar delako?"
Aldaketa horrek barrutik etorri behar duela gehitu du Maitane Telletxeak (Zizurkilgo Mendigain eskolako zuzendariak), “klaustroak beharra sentitu duelako, eta ez lege berriak hala dioelako”.
Hezkuntza gizartea eraldatzeko gai dela pentsatzea pentsamendu magikoa dela dio Yayo Herrerok, gogoratu du Nora Salbotxek (Amaiurko eskolako maistrak), eta aldiz, hezkuntzak mundua aldatzeko erramintak ematen dizkigula dio Marina Garcesek. Zein ekarpen egin nahi dio eskolak herriari, Euskal Herriari, zaintzari, naturari, gure arteko harremanei…? “Horretaz guztiaz gogoetatu dezagun”, dio Salbotxek, eta jar dezagun utopia helburu. “Gurasoei eurei galdetuko nieke, anonimoki, nolako eskola amesten duten euren seme-alabentzat”, adierazi du Rabadanek. Hausnartu, formatu, teorizatu, amestu eta probatu: teilatutik hasi etxea, gero errealitateak jaitsiko gaitu-eta, “baina gutxienez saia gaitezen”; bat etorri dira mahaikideak. “Zoragarria da proiektua teilatutik hasteko prest dagoen lantaldea izatea”, onartu du Salbotxek.
Eskolaren nortasuna, iparra, baloreak eta printzipioak zehazteko, lehenik gelditzea eta denbora hartzea komeni da, estresak eta presak bizi gaituen garaiotan. “Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”, Manzisidorren hitzetan. Larraulgo eskolan halaxe egin zuten, geratu eta zer nahi zuten, nora jo nahi zuten eztabaidatu, “eta adostu genuen haur bakoitzak bere lekua aurkitu behar zuela eskolan, baita irakasleen kasuan ere, leku askotan ez haurrek ez irakasleek ez dutelako beren lekua topatzen, klaustro ugari ikusten dituzu nekatuta eta ezkor; guk denontzako eskola nahi genuela erabaki genuen”, azaldu du Rabadanek.
"Leku askotan ez haurrek ez irakasleek ez dute beren lekua topatzen, klaustro ugari ikusten dituzu nekatuta eta ezkor"
Klaustroetan ikusten den zama eta nekea izan daiteke maiz eskolari eskatzen zaiolako dena soluzionatu behar duela, eta omnipotentziatik inpotentziara urrats bat dago, gehitu du Ainhoa Azpirozek (Hik Hasiko koordinatzaileak). “Itota gaude, kanpoko proiektuak gurera ekarri nahian, baina klaustroari berari gehiago begiratuko bagenio, denei gehiago entzungo bagenie, gauza politak egingo genituzke, irakasle bakoitzak badu bere dohaina”, iritzi dio Telletxeak. Zentzu horretan, irakasleak ahalduntzeaz mintzatu da Manzisidor: “Irakasleok bagara nor, gure profesioaz filosofatzeko, pedagogiaz eztabaidatzeko”.
Eskola txikietan esperimentatzea eta eraldatzea errazagoa omen, batzuen ustetan, baina sormena erabiliz bakoitzak bere modua bilatu behar duela diote solaskideek, eta eskola txikien artean ere, bati balio dionak ez duela bestean zertan funtzionatu. “Modan dago denentzat eredu bat hartzea, baina kopia txarrak ez du funtzionatzen”, gogoratu du Manzisidorrek. “Mintegien ostean galdetu ohi didate, ‘zenbat ikasle dituzu eskolan?’, ikasle gutxiago izateak mezuari pisua kenduko balio bezala –aipatu du Rabadanek–, baina haurrak, erritmoak, denborak errespetatzeko esan badugu, hiri handietako eskola handietan ez al dira haurrak, erritmoak, denborak errespetatu behar? Beste kontu bat da eskola bakoitzak bere modua bilatu behar duela hori egiteko, eta horregatik liburua ez da instrukzio liburu bat, zirikatu eta eztabaida bultzatu nahi duen liburua baizik”.
Curriculumak ere ezin du aitzakia izan, bide berriak aurkitzeko, ezta ere pentsatzea mailan gora egin ahala ezinezko bihurtzen dela eraldaketa. “Zirrikituak eta arrakalak bilatzea dagokigu”, Salbotxen arabera. Eta lagungarri, sarea eta elkarlana, batez ere gertuko ikastetxeekin, elkarrekin hazten segitzeko, irlak izan ordez elkar babestu eta aberasteko. “Eskolak ardura asko ditu eta berak bakarrik ezin du; berdin familiek. Eskola proiektuari herri proiektua deitu beharko genioke, denok hartu behar dugulako heziketaren ardura gure gain”, azpimarratu du Manzisidorrek.
"Elkartu eta ‘puf’, ‘topera nabil’, ‘ez naiz iristen’ bada dinamika, ez du askorik laguntzen, ilusioz heldu behar zaio proiektuari"
Kriptonitak eta soluzioak
Presa, itolarria eta denbora falta. Horra ametsen etsai eta kriptonita nagusietakoa. “Eskola da martxan doan transatlantikoa, ezin du gelditu, egunerokoan jarraitu behar du, eta horrek asko zailtzen du pentsatzen jartzea”, nabarmendu du Azpirozek. “Elkartu eta ‘puf’, ‘topera nabil’, ‘ez naiz iristen’ bada dinamika, ez du askorik laguntzen, ilusioz heldu behar zaio proiektuari; taldean terapia pixka bat egin dezakegu, baina mantsoago joango bagina eta lasai eztabaidatzeko tartea hartuko bagenu, ongi goazela sentitu dezakegu”, dio Rabadanek. Denbora falta dugula? “Betelana di-da egin, ez galdu horretan denborarik, eta benetan garrantzitsua den horretan zentratu”.
Beste kriptonita bat: irakasleen behin-behinekotasun handia. Nola atxiki irakasle berriak proiektura, batetik bestera badabiltza? Eskola proiektua herri proiektua baldin bada, Manzisidorrek aipatzen zuen moduan, baldin bada komunitate osoarena, errazago batuko da etorri berria, sentituko duelako proiektuak komunitate osoaren babesa duela, Rabadanen hitzetan.
Oztopoak oztopo eta kriptonitak kriptonita, bidea egin daitekeelako. Larraulgo eskolako goiko solairuko jendez betetako areto epelean, behintzat, hala sentitu dugu bertan bildu garenok.
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.
Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".
Batzuentzat, erakargarria, motibagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa; besteentzat, nahasgarria, konplexua, zentzu pedagogiko argirik gabeko jolasa. Matematika ikasteko Euskal Herriko gero eta ikastetxe gehiagotan sartzen ari den Innovamat metodologiak iritzi kontrajarriak,... [+]
Oso orokortuta dagoen praktika apurtu duten kasu bakan batzuen berri izan du ARGIAk: 3 urteko ikasgeletako irakasleek eurek erabakita, aurten ez dute egokitzapenik egin gela horietan. Non da egokitzapena borondatezkoa, zer dio legeak eta zer adituek? "Beti eman behar da... [+]
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]
Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]