Erabaki politikoa al da musika euskaraz egitea?

  • Behin eta berriz jarri izan da euskararen eta musikaren arteko harremana fokupean, bien arteko sinergia etengabe sendotu beharko balitz bezala, edo euskarazko abestiek zuzenki zenbait ate itxiko balituzte legez. Eztabaida zaharrei ahots berrietatik erantzuteko asmoz batu ditu Euskara, bestela ez gara zikloak Uxue Iturrate Ningra, Jurgi Ekiza eta Amancay Gaztañaga musikariak Zumaiako Aita Mari aretoan. Erreferenteez, hautu linguistikoez, Euskal Herrian sortzen hasiak diren estilo berriez eta arrakastaz aritu dira luze eta zabal.

Zumaian, mahai-inguruan, ezkerretik eskuinera: Julen Aperribai moderatzailea, Uxue Iturrate 'Ningra', Jurgi Ekiza eta Amancay Gaztañaga. Argazkia: Maddi Altuna Galfarsoro.
Zumaian, mahai-inguruan, ezkerretik eskuinera: Julen Aperribai moderatzailea, Uxue Iturrate 'Ningra', Jurgi Ekiza eta Amancay Gaztañaga. Argazkia: Maddi Altuna Galfarsoro.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

40 lagun inguru bildu dira Larraina euskara elkarteak eta Zumaiako Udalak elkarlanean antolatzen duten zikloaren azken saioaz gozatzera. Lehen begi kolpean elkarren artean zerikusi gutxi duten hiru sortzaileren arteko hizketaldia dela pentsa dezake entzuleak, eta ez da oker arituko, ez tokikotasunak, ezta musika estiloak ere ez baitituzte batzen: arabarra den raperoa, rock abeslari lapurtarra eta indie munduan dabilen gipuzkoarra. Euskararen eta musikaren arteko harremanaz galdetuta, dauzkaten esperientziak oso bestelakoak dira, baita hartutako hautuen arrazoiak ere.

Sortzaile gisa hainbat diziplinatan euskaraz aritzen bada ere, Grises taldeko abeslari bezala gaztelaniaz aritzen da Amancay Gaztañaga zestoarra. Ekuadorren jaioa, gaztelania du ama hizkuntza, eta hizkuntza berean egin zituen biolin ikasketak. Herri euskaldun bateko taldea izan arren, buruan zuten musika motak ez zuen euskarazko ahotsik eta kanpoko erreferenteen bidez hasi ziren lehen akordeak jotzen: “Ingelesez ez genekielako hasi ginen gaztelaniaz sortzen, egin nahi genuen musika hizkuntza horietan egiten zelako”. 18 urte atzera egin beharra dago unea kokatzeko, euskaraz egun adina ekoizpen aniztasun ez zegoen garaira.

Jurgi Ekiza euskararen alde lerrokatu zen, Negu Gorriaken kontzertu baten ondorioz berak ere musikaria izan nahi zuela berretsi zuenean. Willis Drummond taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea euskaraz hazi bazen ere, erabilera ezak eta hezkuntza frantsesez jasotzeak euskararekin zuen harremanetik aldendu zuen, 17 urterekin AEK-n izena eman zuen arte. Musika “euskarara hurbiltzeko” ariketa gisa ulertu zuen bere garaian, eta egun ere hala dela dio, nahiz eta entzule moten arteko aldea geroz eta handiagoa izan, bere iritziz: “Duela 20 urte Negu Gorriaken kontzertuetara euskaraz ez zekien jendea joaten zen. Orain ere gerta daiteke, baina esango nuke egun euskaraz aritzen garenon entzuleak euskaldunak baino ez direla: komunitatearen zatiketa handiagoa dela esango nuke”.

Uxue Iturrate 'Ningra'. Argazkia: Dani Blanco.

Uxue Iturrate da hiruetatik gazteena, baita taula gainean muturra sartzen azkena ere. Ningra ezizenez da ezaguna, eta raperoa da. Julen Aperribai moderatzaileak “rap mundutik eta Gasteiztik datorren” artista gisa aurkeztu badu ere, Ningrak Bitorianokoa dela nabarmendu du, Arabako herri txiki batekoa. Faktore garrantzitsua da, aitortu baitu herrian nahiz ingurukoekin gaztelaniaz aritu arren, militantzia eta hezkuntza euskaraz jaso izanak eragina izan duela bere sortze prozesuan. “Euskaraz sortzen dut, hautu kontzientez”.

Horri tiraka, euskaraz egiteko zergatiaren atzetik tematzen diren kazetariei eta kritikariei egin die erreferentzia moderatzaileak, hautu kontzientea den ala ez galdetuz. Ekizak eta Ningrak argi diote erabaki politikoa dela musika euskaraz egitea, Iparraldeko egoera soziolinguistikoa ikusita, “guk ez badugu egiten, nork egingo du?” argudiori eutsita taularatzen baitira Willis Drummondeko musikariak. Ildo beretik doa Iturrate ere, egun euskaraz egiten den hip-hop ekoizpena eta erreferente eskaria ikusita dio ezinezkoa dela “joera naturalez” hitz egitea, hautu kontzientea baita Euskal Herrian sortzen ari diren estilo berriei euskaratik heltzea. “Euskal Herri euskaldunagoari begira, ederrena hautu naturala izatea litzateke, baina hori ez da egoera”, dio raplariak.

Grises taldeko Amancay Gaztañaga. Argazkia: Juan Carlos Ruiz / Foku.

Gaztelaniaz egiten duten taldeen gainean ere harri bera jarri ohi dela gogorarazi du Gaztañagak eta geroz eta ohikoagoa dela euskal agendan hizkuntza bat baino gehiagotan aritzen diren taldeak aurkitzea. “Gauzak aldatzen ari diren seinalea da. Jendeak naturalki egiten du”. Hala, beste diziplinetan hizkuntzarekin onartzen diren joerak musikan “pentsaezinak” direla dio, antzerki obra bat bi hizkuntzatan estreinatzea, esaterako. Halakoetan ez dagoela hauturik nabarmendu du, eta ez dela zalapartarik sortzen: “Erdaraz sortutako obra bat saritu daiteke euskarazko obra onena bezala eta inor ez da asaldatzen”.

Norentzat sortu

Kanpoko merkatuan oihartzuna edo lekua izateko asmoz jo ohi dute zenbait musikarik euskaraz eta erdaraz abestera; etxeko publikoa ase eta urrunagokoei keinua eginda. Halakoen atzean, lortu nahi den publikoa Euskal Herritik kanpoko entzulea dela dio Ekizak, ez barneko erdal komunitatea. Musika popularra egin nahi duen sortzailearentzat jokabide zilegitzat jotzen du, baina kezka du ez ote dituen gizarteko bi blokeen arteko arrakalak areagotzen, euskaraz dakitenen eta ez dakitenen artekoa. Dena den, ziur da euskara hango nahiz hemengo entzuleentzat “erakargarria” dela, jendeari “berezitasunek” interesa sortzen baitie. “Willis Drummondekin nazioartean egin izan ditudan bira apurrek berretsi didate jendeari gustatzen zaiola euskaraz den musika entzutea, hizkuntza hegemonikoetatik kanpo kokatzen delako, edo erakargarria zaielako, biak izan daitezke”.

Berri Txarrak fenomenoari ere egin diote erreferentzia. Hiru artistek txalotu dute talde nafarrak lortutako arrakasta, eta arbuiatu dituzte profesionalizazioan bidea eginagatik taldeak jaso izan dituen kritikak, nahiz eta Ningrak ñabardura egin duen gaiaren inguruan: “Zein gorputzetatik lortu dute? Zein posiziotik? Apenas aipatzen den, baina zalantzak ditut gizonak izango ez balira lortuko luketen edo ez”. Dena den, guztiak bat etorri dira komertzializazio bidea ukaezina dela musikatik bizi ahal izateko. “Sortzaileok ez gara airea arnastetik bizi eta tamalgarria da profesionalizatzeko asmoz emandako pauso bakoitza fokupean jartzea”, dio Gaztañagak. Tinko kritikatu du egoeraren errudun sortzaileak baino kultur politika eza dela eta norbanakoen gainetik pisua kendu behar dela.

Ningra ere hasia da prekarietatearen lokatza sentitzen, oraintsu atera baitu lehen kanta. Politika falta nabarmena dela dio eta dirulaguntza sistemak musikarien arteko lehia areagotu baino ez duela egiten. Sorkuntza profesionalizatzeko beharra nabarmendu dute hiruek eta COVID-19ak agerian utzi duela beharrezkoa dela zirkuitu propioa izatea. “Areto profesionalak behar ditugu, agenda bateratua. Orain, esaterako, kontzerturik ez dugunez ez dugu nahikoa diru biltzen, eta laguntzak ez dira iristen”, azaldu du Gaztañagak.

Jurgi Ekiza, Willis Drummond taldekoa. Argazkia: Andoni Canellada / Foku.
Erreferenteen beharra

Erreferentzia eskasiaren aurrean berriak sortzeko beharra adierazi du Ningrak, musika estilo urbanoetan batez ere: “Normala da gazteek gaztelaniazko musika entzutea. Ia ehun artistatik bik baino ez dugu euskaraz sortzen. Ez gaituzte ezagutzen”. Gaztañagak ere uste du egun emakume sortzaile gehiago izatea oso garrantzitsua dela lokaletan entseatzen hasi berriak diren gazteentzat, bestela ez dagoela “zeri heldu”, iparrorratzik gabeko jarduna izan baitaiteke. Halaber, raplariak ez du uste euskara muga denik erritmo zehatz bati jarraiki gauza ederrak sortzeko, ezta egungo letrak kontzientzia gutxiagokoak direnik ere. “Orain egungo kezkei buruz abesten dugu. Duela 20 urte beste egoera bat zen, ez egungoa baino kontzientzia gehiagokoa. Gauzak aldatu diren heinean, letrak ere aldatu dira, baina konpromisoa bera dela esango nuke”.

Ekizak ere uste du jendeak gaur egun “pisu handia” ematen diola letren esanahiei eta horren adierazle dela euskarazko rapa bezalako generoek izan duten arrakasta: “Euskara maila igo delako ere hasi dira halako estiloak ugaltzen. Lehen, agian, gizarteari gehiago kostatzen zitzaion letrok ulertzea, baina euskaraz geroz eta jende gehiago alfabetatu den heinean, erakargarriagoak egin zaizkigu halako doinuak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.


2025-09-15 | Euskal Irratiak
Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua

Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.

 


2025-09-12 | Sustatu
Euskararen Kultur Erakundea arriskuan finantzazio murrizketagatik; elkarretaratzea larunbatean

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]


Baionako merkatuan euskaraz eta gaskoiz aritzeko kanpaina abiatu dute

Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Kanaldude
Su eta Gar izarrak
MULTIMEDIA - solasaldia

'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Eguneraketa berriak daude