Legutioko Albertia mendian 1936ko gudariei egiten zaien aurtengo omenaldia aukeratu dute Jardun koordinadora ezkertiar eta independentistaren sorrera irudikatzeko. Haren atzean bi indar dira. Batetik, tradizio politiko luzea duen Eusko Ekintza eta plazara lehen aldiz iazko abenduan atera zen Jarki antolakundea. Sozialismoaren eta independentziaren bidean indarrak batzeko gunea izan nahi du Jardunek. Jarki eta Eusko Ekintzako kide banarekin hitz egin dugu komunikabideetan eskaini duten lehen elkarrizketan.
Arkaitz eta Josu. Asmatutako izenak darabiltzagu. Segurtasun kontua ala hautu politikoa?
Arkaitz (Jarki): Ez da segurtasun kontua. Azken urteotan mezu politikoaren edukian baino mezua zeinek ematen duen garrantzia handiegia hartu du. Norbanakoaren figura gailendu da kolektiboaren gainetik. Guk edukiari arreta osoa eman nahi diogu, argi uzteko gure proiektua ez dagoela inoren edo zuzendaritza edo elite baten menpe.
Josu (Eusko Ekintza): Izaera kolektiboa azpimarratzeko hautua da.
Ez bozeramaile publikorik, ez webgunerik, ez sare sozialetan konturik...
Arkaitz: Jarkik ez du sare sozialik, edo ikus-entzunezko baliabiderik. Azken urteotako joera politika-espektakulua da. Ikusgarritasun handiko ekimenak egitea, baina inolako eraginik eta jarraipenik gabekoak. Itxura edukiaren gainetik. Jarkik ez dio sare sozialen erabilerari uko egiten, noski, baina orain ez da lehentasuna. Ezin dugu esan kalea galduta dagoela eta erabateko desmobilizazioaz hitz egin eta gero Twitterretik iraultza bideratzera mugatu. Jendearekin aurrez aurre egoteko unea da. Lehentasuna kalean jarri dugu, baita maila komunikatiboan ere.
Jarki ezker abertzaleko “disidentetzat” hartuko du batek baino gehiagok.
Arkaitz: Jarki ez da inoren disidentzia. Jarki ez da ezker abertzaletik sortzen, ezta ezker abertzalearekin apurtzen ere. Gu etorri gara hona zerbait berria sortzera.
Ezker abertzaleak historia eta garapen propioa dituen mugimendu politikoa da, baina eragile iraultzaile gisa agortuta dago. Gatazka ziklo bat ixtear dago, zarratu barik dauden ondorioak alde batera laga barik. Orain beste konfrontazio ziklo bat ireki behar da, eta horregatik da beharrezkoa alternatiba iraultzaile berria sortzea.
Josu: Jardun, Eusko Ekintza edo Jarki nola izango dira ezker abertzalearen disidentzia, inoiz ez bagara Sortu edo aurretik Batasunaren militante izan? Euskal Herrian katolizismoak kaltea handia egin du. EAJ karlisten disidentzia izan zela zioten, gero ANV EAJren disidentzia zela, baita ondoren ETA bera ere. Kontzeptu politikoa baino erlijiosoa da disidentzia. Alde batek legitimitate eta egia absolutuaren jabe eginik, bere multzoan ez dagoenari disidente etiketa jartzen dio legitimitatea kentzeko.
Batek baino gehiagok ez du Jarki ezagutuko. Zein da zuen antolakundearen indarra edo zabalpena?
Arkaitz: Jarki da borroka ideologikorako koadro antolakundea, belaunaldi artekoa. Beste zenbait taldetan aritu den jendea dago eta inoiz inon militatu ez duena ere bai. Gaur gaurkoz, gehien bat, jende gaztea da nagusi Jarkin. Egoera politiko berrian beste belaunaldi bat hartzen ari delako bere gain alternatiba iraultzailea eraikitzeko ardura.
Hego Euskal Herrian herrialde guztietan gaude, eskualdez eskualde, eta horri esker jarduteko gaitasun minimo bat daukagu. Lapurdi, Zuberoa eta Baxenabarreri dagokienez, zintzotasun osoz, lehen hartu-emanak izan ditugu, baina gaur gaurkoz ez dugu presentziarik.
“Ziklo iraultzaileak ixten direnean, beti sortzen da nahasmen edo noraez egoera. Euskal Herria ez da salbuespena munduan”
Ezartzen ari gara, hedapen eta errotze prozesuan gaude. Gure praktika politikoaren bitartez, apurka-apurka eta apal, nahi dugu ezagutzera eman.
Espainiako Konstituzioaren aurkako manifestazioan 400 bat lagun elkartu ginen Durangon abenduaren 6an. Eta udan Gasteizen, 150 bat lagun bildu ginen, ez gehiago. Oso testuinguru txarrean: abuztuan, Euskal Herria osasun larrialdi betean sartuta, konfinamenduaren ostean eta beldur debeku eta eskubide murrizketa giroan. Baina hain zuzen, horregatik, garrantzitsua zen manifestazioa egitea, kalera ateratzeko.
Eusko Ekintzaren kasua bestelakoa da ibilbide luzeagoa duelako. Nola dago gaur egun?
Josu: Luzea da gure tradizio politikoa. Albertia Egunean 60 urteko militantzia duten kideak omendu genituen. Gaur egungo gure militante batzuek Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuten. Bi estatuei eta kapitalari aurre egiteko, mugimendu izaera ezinbestekoa da. Eusko Ekintzaren tradizio politikoan beti kontraesan bera izan da: ezker independentista ordezkatzeko ez da alderdi bakarra behar eta, horregatik, guk inoiz ez dugu gure burua aurkeztu funtzio hori betetzeko. Mugimendu zabal batean gure ekarpen propioa egitea izan da gure hautua.
Azken urteotan, indar handia eskaini diogu oroimen historikoari, borrokarako tresna gisa ulertuta. 1978ko erregimena kuestionatzen lan handia egin dugu. Horren emaitza da aurtengo Albertia Eguna: nahiz eta data zailetan egin, abuztuaren 28an, azken urteotako jendetsuena izan da.
ATA, Herritar Batasuna, mugimendu sozialistaren bueltako hainbat antolakunde, Hauspoa, Jarki, Jardun… Sigla eta talde faltagatik ez da izango.
Arkaitz: Ziklo iraultzaileak ixten direnean, beti sortzen da nahasmen edo noraez egoera. Euskal Herria ez da salbuespena munduan. Aurreko zikloan estatuekiko norgehiagokan ari zen eragileak, konfrontazio dinamika horretan, nolabaiteko batasuna eratu zuen. Tentsio hori apaltzean, batasuna apurtu da eta beste talde batzuk sortu dira.
“Jarki ez da inoren disidentzia. Ez dugu ezker abertzalearekin apurtu, ez garelako ezker abertzaletik sortu. Gu etorri gara hona zerbait berria sortzera”
Horrelako egoeretan hiru aukera agertzen dira. Bat, talde asko sortu ostean, horietako batek nagusitasuna lortzea eta bere inguruan alternatiba berria sortzeko gai izatea. Bi, talde berrien arteko zatiketa handitzea eta inolako gaitasun eraldatzailerik ez izatea. Eta hiru, taldeen artean adostasunerako puntuak lortu eta sinergiak sortzea.
Azken asmo horren ildotik sortu dugu Jardun koordinadora. Garaia da taldeen arteko zalapartak eta ezinikusiak alboratu eta elkarlanerako guneak sortzekoa. Zortzi txiringito eta lau pertsona. Eta lau horiek gutxi izateaz gain, haien artean liskarretan daude. Jendea ez da inozoa eta guztiz normala da pentsatzea “ni horiekin ez noa ezta izkina bueltara ere”. Hori ez da serioa. Dinamika hori apurtu behar da. Argi utzi behar zaio herriari gu ez gaudela hemen kontrara edo erantzunera mugatutako politika egiteko, baizik eta egiazko alternatiba eraikitzeko gogoz eta indarrak batzeko apustu irmoa eginda.
Indarrak batzeko asmoa zergatik abiatu da Eusko Ekintza eta Jarkiren bultzadaz?
Josu: Urtebete baino gehiago daramagu gure artean gauza askori buruz hitz egiten, elkar ezagutzen eta adostasunak bilatzen. Horren ostean sortu da Jardun.
Arkaitz: Nonbaitetik hasi behar delako eta Eusko Ekintzarekin lehen aldiz hitz egin genuenen ikusi genuen borondatea zegoela elkarlanerako esparruak sortzeko.
Adostu dituzuen minimoak ondoregoak dira: independentzia, sozialismoa, internazionalismoa, klase feminismoa, amnistia eta ekologismoa. Elkar lotuta ikuten dituzue?
Arkaitz: Bai. Minimo zabal batzuk dira, Euskal Herrian oso ohiko bilakatu den “betiereko eztabaidan” egotea gainditzeko. Hartara, zerotik hasi gabe, gainerako taldeekin eduki zehatzez hitz egiten has gaitezen.
Indar metaketa horretan, zer jende edo talde duzue buruan?
Arkaitz: Talde askorekin hitz egiten ari gara. Handiak eta txikiak. Ez dugu inor alboratu. Horren adibide da Bilboko Bultza herri ekimena orain hiru aste Jardunera batu izana. Baina, noski, akordiorik lortu arte, errespetuagatik ez dugu beste inoren izena esango.
“Kontzientziazioa, aktibazioa, mobilizazioa eta antolakuntza
espazio berrien sorrera sustatzea dira akuiluak, gizartearen erradikalizazio
gradualari begira”
Egungo panorama politikoan era antolatuan eta programa komun baten pean bere lekua aurkitzen ez duen orori irekita dago, beti ere adostutako minimo horien bueltan.
Josu: Bi esparru mota zabalduko ditu Jardunek parte hartzeko. Erakunde sektorialak eta tokian tokiko taldeak. Baina beti, gauza bat argi erakunde sektorialak ezin dira zuzendaritza nazionalaren txotxongilo izan. Dinamika eta gaitasun propioak izan behar dituzte. Beste era batera egin behar dira gauzak. Militantzia kritikoa ezinbestekoa da. jendartea eraldatzeko. Herritar militante kritikoak sustatu eta antolatu nahi ditugu Jardunen. Horregatik lehen dokumentuan bertan argi arbuiatu ditugu entrismo edo dirigismo saiakerak. Edozein aldaketarako ezinbesteko humusa da herri mugimendua.
Berriki, “alderdikeria”, “haien kideen aurkako gezurrak zabaltzea”, Jardunen barruan, “bozka eskubidearen monopolioa izatea” eta “nor gonbidatu eta nor ez hautatzea”…. leporatu dizuete Mugimendu Sozialistako bost kidek artikulu batean.
Arkaitz: Antolakunde politiko orok herriarekiko erantzukizuna dauka eta herriak epaituko du bakoitzaren praktika politikoa. Arduraz jokatu behar da eta beti ikuspegi eraikitzailez. Jardun ez da murgilduko mugimendu iraultzailean ezinikusiak edo arrakalak sortzera bideratutako dinamiketan. Gu prest gaude asmo eraikitzailez ari den antolakunde ororekin bildu eta elkarlanerako esparruak irekitzeko. Baina inolaz ere ez dugu egungo panorama soziopolitiko toxikoa elikatuko. Garrantzitsuena indarrak batzea da eta Euskal Herri langileak bere egin dezakeen alternatiba politiko integral eta sinesgarri bat aurrera eramatea.
“Jardun ez da murgilduko mugimendu iraultzailean ezinikusiak edo arrakalak sortzera bideratutako dinamiketan. Elkarlanerako esparruak irekitzera gatoz”
Josu: Arrakalak ez ditugu sustatu nahi. Herria nekatuta dago dinamika suntsitzaile horiekin. Liskar eta sare sozialetako zurrunbiloetatik kanpo, askoz garrantzitsuagoa deritzogu aurrez aurre biltzeari eta zintzoki hitz egiteari.
Garaiotan zalantzak eta galderak ez dira gutxi antikapitalista eta independentisten artean. Zer egin, nola, norekin egin? Zuek diozue, “herri langile gisa kapitalari aurre egiteko”, argi duzuela “jarraitu beharreko estrategia”. Zein da, bada?
Arkaitz: Akuiluak dira kontzientziazioa, aktibazioa, mobilizazioa eta antolakuntza espazio berrien sorrera sustatzea. Egoeraz kexatzeaz harago, gizartearen erradikalizazio gradualari begira, bidegabekeriei aurre egin eta antolatzeko prestutasuna zabaldu nahi dugu. Hori da borroka ideologiko eta mobilizazioen bitartez hurrengo urteetan sustatu nahi dugun estrategia.
Zer asmo duzue epe laburrera begira?
Arkaitz: Elkarlanera talde gehiago batzeko asmoz, hurrengo hilabeteetan kontaktu errondari eutsi eta sozializazio kanpaina egingo dugu, zenbait herritan aurkezpenak eginez.
Josu: Jendearekin egoten jarraituko dugu, zalaparta handirik gabe. Guk ez dugu nahi kristoren suziria bota, ez dakit zer nolako aurkezpen nazional entzutetsu bat egin, baina gero atzean ezer egituratu gabe edukita. Sare sozialik gabe, aurkezpen nazional panpoxorik gabe, ematen lezake ez zaudela, baina errealitatearen isla izan nahi dugu eta gauzak beste era batera egin.
Arkaitz: Jarkiri dagokionez, Gudari Egunaren lanketan sartuta gaude eta ondoren abenduaren 6ko manifestazioa lantzeari helduko diogu.
Josu: Espainiako monarkia krisian dagoela, oroimen historikoaren lege berriaren eskutik 1978ko erregimena legitimatzeko ofentsiba dator. Zenbait ekimen ari gara lantzen Eusko Ekintzan. 1978ko amnistia legea ezbaian jarri gabe ezin izango da frankismoa epaitu. Martin Villaren epaiketaren harira sistemaren alderdi eta sindikatuen erantzuna ikusi besterik ez dago. Espainia ez den Europako beste edozein estatutan ezinezkoa litzateke horrelakorik gertatzea.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.
Eskuin muturreko sekta erlijioso bateko kideek, Deierrin bizi direnek, 1986an erbesteratuen aldeko ekintza batean Hernanin hil zen Fernando Ros Abartzuzako gaztearen omenezko ekitaldiko bidea oztopatu zuten igandean.
Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.
Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]
1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]