Jardun
2020-09-30 | Axier Lopez

Legutioko Albertia mendian 1936ko gudariei egiten zaien aurtengo omenaldia aukeratu dute Jardun koordinadora ezkertiar eta independentistaren sorrera irudikatzeko. Haren atzean bi indar dira. Batetik, tradizio politiko luzea duen Eusko Ekintza eta plazara lehen aldiz iazko abenduan atera zen Jarki antolakundea. Sozialismoaren eta independentziaren bidean indarrak batzeko gunea izan nahi du Jardunek. Jarki eta Eusko Ekintzako kide banarekin hitz egin dugu komunikabideetan eskaini duten lehen... [+]

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...