Moskuko Plaza Polita

  • Moskuko Plaza Gorriaren izena nondik datorren pentsatzean bi aukera bururatu ohi zaizkigu...

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gorria esaten diote, batetik, komunismoari lotutako kolorea delako edo, bestela, plazaren inguruko eraikin asko adreilu gorrizkoak direlako. Ez bata eta ez bestea, ez dira zuzenak. Errusieraz Krasnaia plostxad esaten diote eta, gaur egun, krasnaia hitzak “gorria” esan nahi du.

Baina errusiera zaharrean, XVI. mendean, esaterako, beste adiera bat zuen hitz horrek: “polita” esan nahi zuen. Mende horretakoa da San Basilio katedrala eta hasieran adjektiboa eraikin ederrari soilik jarri zioten. Gero, XVII. mende inguruan katedralaren pareko plaza osoa deskribatzeko erabiltzen hasi ziren eta plazaren izen zaharra, Pozhar (sua), ordezkatu zuen. Plaza polita/gorria izango zen aurrerantzean.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...