“Espetxeen abolizioaren alde”

  • Ruth Wilson Gilmore akademiko eta giza eskubideen aldeko ekintzailea Critical Resistance abolizioaren aldeko erakundearen kide eta Kaliforniako Espetxeen Moratoria Proiektuaren (Prison Moratorium Project, ingelesez) sortzaileetako bat da. COVID-19az, “indarkeria antolatuaz” eta abolizionismoaz mintzatu da.


2020ko irailaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

COVID-19 gaitzaren hedatzeak AEBetako espetxe-egituran giltzaperatuta dauden 2,3 milioi pertsonaren bizia arriskuan jarri du. Maiatzaren 1ean, The Marshall Project hedabideak espetxeratutako 14.000 pertsonaren eta espetxe-egiturako 4.000 langileren positiboaren berri eman zuen. Diagnosi probak lortzeko zailtasunak direla eta egiazko datua askoz handiagoa izan daitekeela uste da. Horien bizitza salbatu eta birus hilgarriaren hedapena gelditu arren, pertsona multzo horren askatasuna eskatzen dute giza eskubideen aldeko hainbat ekintzailek. Ruth Wilson Gilmore abolizioaren aldeko adituarekin harremanetan jarri gara gaiaz mintzatzeko. Lur eta Ingurumen Zientzietako irakaslea eta New York Hiriko Unibertsitateko (CUNY, ingelesez) Kultura, Politika eta Lurralde Zentroaren (Center for Place, Culture and Politics) zuzendaria da. Golden gulag: Prison, Surplus, Crisis, and Opposition in Globalizing California liburuaren egilea da ere (Urrezko gulaga: Espetxea, Superpopulazioa, Krisia eta Oposizioa Globalizatzen ari den Kalifornian). Change Everything: Racial Capitalism and the Case for Abolition deituko da bere hurrengo liburua (Dena aldatu: arraza-kapitalismoa eta Abolizioaren aldeko kausa).

“Abolizioa” defini zenezake? Koka zenezake pandemiaren testuinguruan?

Abolizioaren helburua da aldatzea gauzak pentsatzeko eta egiteko modu bat. Espetxea eta zigorra ezin da gizarte, ekonomia, politika, jarrera edo pertsonaren arteko harremanetan sortzen diren edonolako arazoren konponbide gisa aurkeztu. Espetxeen abolizioak ez du presoak besterik gabe askatzea edo kaleratzea aldarrikatzen. Elkarren arteko bizimoduaren berrantolaketa proposatzen du, AEBetan eta mundu osoan jende asko egiten hasi den hausnarketa da, hain zuzen ere. Ez da amets edo ezinezko fantasia bat. Neurri praktiko eta egingarria da errealitatean, bai New Yorken, Texasen, Hegoafrikan edota beste edonon.

"Abolizionismoaren hainbat lider etxeko indarkeria gaitzestetik abolizioa aldarrikatzera pasa da”

Zein erantzun ematen zaie gainontzeko herrialdeetan krimenaren eta zigorraren inguruko arazoei? Nola izan daiteke munduko presoen portzentaia hain handia AEBetan egotea?

Interesgarria da mundu osoko lau presotatik bat AEBetan egotea, kointzidentzia hutsa bada ere. Interesgarria da, era berean, COVID-19 izurriaren ondorioz hil diren lau pertsonatik bat estatubatuarra izatea [elkarrizketa uztaila amaieran egina da]. Kointzidentzia ala ez, gure elkar-antolatzeko moduan pentsarazi dit, Atlantikotik Ozeano Bareraino aurki ditzakegun politika ezberdin eta anitzengan. Munduko beste tokietan gauza bat argi ikusten da: bizitzak merezi eta balio duen tokian, bizitzak balio du; Estatu, gobernu, udaletxe, justiziaren aldeko erakunde, komunitate erlijioso eta sindikatuek elkarren artean guztion bizitza hobetzeko lan egiten duten tokietan, krimena eta zigorrarekin loturiko arazoak, baita pertsonen arteko kalteak, askoz gutxiago dira. Biztanleria oso anitza den lekuetan, berriz, AEBetan bezala, gehiago gertatzen dira. Krimena eta zigorraren erabilera askoz ohikoagoa da gizarte-ezberdintasuna handiagoa den lekuetan. Edozein kasutan, ez dago AEBen kasua bezalakorik.

Kalifornian dagoen North Kern State Prison. 2.694 preso dauzkate bertan.

Antolatutako utzikeriaz eta indarkeriaz hitz egiten duzu; pandemiari estuki loturik dauden bi gaitz direla diozu. Azaldu zeniezaguke?

“Gaitz” hitza erabili dut nik? Baliteke baietz, ados. Pandemiaren bi zehar-ondorio dira. Pertsona, etxe, komunitate eta auzoek pandemiaren aurrean duten babes maila ezberdinean islatzen da utzikeria. Baita babesa bilatu duten pertsonei eman zaien erantzunean ere, New York hirian metroan bizi diren pertsona etxegabeen kasuan bezala. Ereduak zaintza eta kriminalizazioa ditu oinarri. Hau da, utzikeriaren ondorioz sortutako arazoak zigorraren bitartez konpondu nahi dira. Antolatutako utzikeria ez da soilik estatuarena, baita kapital ekonomikoarena edota ondasun higiezinen kapitalarena ere, geroz eta luxuzko etxebizitza gehiago eta pisu eskuragarri gutxiago egiten dituzte, New Yorken eta AEB osoan gertatzen den moduan. Edo turismoaren kapitalak duen utzikeria, pertsona talde batzuk hiriko zonalde batzuetatik kanporatu eta soilik zerbitzuetako langileak badira –garbitzaileak, zaintzaileak, banatzaileak…– onartzen baitituzte. Antolatutako utzikeria modu ugaritan gertatzen da, eta hausnarketa bat eskatzen du horrek: kapitalek, handiek, txikiek, udalenak edota estatuenak, elkarren artean nola egiten duten lan pertsona multzo zehatz batzuei ateak ireki eta beste batzuei ixteko.

Espetxe egituraren erreforma eztabaidatzean, indarkeriarik gabeko delitugileei eman beharreko laguntza aipatzen da maiz, indarkeria erabili duten delitugileekin ez bezala. Hauen kasuan, zigorra oso-osorik bete beharko dutela ziurtzat hartzen da, inolako zalantzarik gabe. Zein iritzi duzu preso biolento eta ez-biolentoak bereizteko saiakeraren inguruan?

"2000. urterako Kaliforniako espetxeetan aurreikusten zen preso kopurura ez iristea lortu genuen. Abolizionisten lanari esker gertatu zen hori, eta lan hori hedatu egin behar dugu”

Banaketa horrek pertsona multzo zehatz batek aldatzeko gaitasunik ez duela eta, gainera, zalantzarik gabe inolaz ere ez dela aldatuko badakigula iradokitzen du. Espetxeratuak diren pertsonen gehiengoa egunen batean espetxea utzi eta aske izango dela ahazten ari gara, delitua dena-delakoa izanik ere. Beraz, pertsona multzo hauek nola jokatuko duten aldez aurretik badakigula pentsatu beharrean, kanporatu dituen mundura nola itzuli daitezkeen pentsatu behar genuke, iraganean eragindako kalteek etorkizunean ez dutela inor kaltetuko ziurtatzeaz gain. Hori aldatzeko, hain zuzen ere, abolizionistek justizia eraldatzailearen ildoa jarraitzen dute. AEBetan eta mundu osoan badira abolizionismoaren hainbat lider, Mariame Kaba, Andrea Smith, Kelly Gillespie eta beste hainbat, esaterako, etxeko indarkeria gaitzestetik abolizioa aldarrikatzera pasa direnak. Indarkeriaren eta minaren aurka  ari ziren borrokan eta konturatu ziren abolizioa zela zigor handien bitartez konpontzen ez diren arazoen konponbidea.

Zure ikerketak Kaliforniako espetxeratzeetan jartzen du arreta; herrialdeko estatu handienetakoa, aberatsena eta biztanleria gehien duena da. Zer ikasi dezakegu kasu honetatik?

Bada elkarbanatu nahi nukeen ikasgai bat, bai: Kalifornia bere espetxe egitura handia are gehiago handitzeko prozesuan zegoen. Orduan sortu zen AEBetako mugimendu abolizionista garaikidea. Kaliforniako landa eta hiri eremu guztietan zehar borrokan hasi ginen, sindikatuekin, osasun zerbitzuetako langileekin, komunitate erlijiosoekin, militante ekologistekin eta beste hainbatekin indarrak batuz; espetxea eta zigorra krimenaren konponbide zuzena dela defendatzen duen ideia desegiten hasi ginen. Ondorioz, 2000. urterako Kaliforniako espetxeetan aurreikusten zen preso kopurura ez iristea lortu genuen. Abolizionisten lanari esker gertatu zen hori, eta lan hori hedatu egin behar dugu. Los Angeleseko konderrian hainbat garaipen ikusi dugu: hamabost urteko borroka eta gero, milioi askoko aurrekontua zuten hainbat espetxeren eraikitzea bertan behera geratzea lortu dugu. Egin dezakegu, posible da.


ASTEKARIA
2020ko irailaren 06a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Trumpen plana babestuta, Hamas presionatu eta palestinarrak baztertu dituzte Mendebaldeko eta herrialde musulmanetako hainbat gobernuk

PAN, Europar Batasuna, Erresuma Batua, Turkia, Qatar, Egipto, Jordania... denek goraipatu dute AEBen eta Israelen Gazarako plana, eta “bi estatuen irtenbidea” ahalbidetzen duela ziurtatu. Baina, batetik, hogei puntuko planak ez du Palestinako Estatuaren sorrera... [+]


2025-09-30 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Belarrik jan gabe, arma nuklearren jabe

Deigarria egiten da zein oihartzun lausoa izan duen gure artean duela bi aste Saudi Arabian egin eta jakinarazi zaigun tratuak: edozein erasoren aurka baliabide guztiekin elkar defendatzeko ituna sinatu zuten Saudi Arabiak eta Pakistanek.


Gazteak protestan Marokon: "Ez dugu Munduko Koparik nahi; osasuna eta hezkuntza hobea nahi ditugu"

Deialdiak eta asanbladak sare sozialen bidez eginda, protesta jendetsuak ari dira izaten Marokon, hala nola Rabat hiriburuan eta Casablanca eta Tanger hirietan. "Egiturazko erreformak" eskatzen dizkiote gobernuari.


2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Hauek dira Trumpek proposatu dituen 20 puntuak Gazarako

Gazako gerra amaitzea helburu, Etxe Zuriak 20 puntuko proposamena aurkeztu du. Besteak beste, Trump bera buru duen batzorde batek ikuskatuko lukeen trantsiziozko gobernua aipatzen da. "Beste kide eta estatuburu batzuek osatuko lukete batzorde hori, Erresuma Batuko lehen... [+]


Alkoholak eragindako heriotzak bikoiztu egin dira AEBn 1999tik 2024ra

AEBn alkoholak eragindako heriotzak asko handitu dira 1999tik, populazio osoan. Igoera handiena 2019tik 2021era izan zen; alegia, COVID-19aren pandemiaren garaian. Gerora jaitsi egin bada ere, oro har, bikoiztu egin da 1999tik 2024a. Bestalde, hildako gehienak gizonak badira... [+]


CAFeko langileek asteazkenerako lanuztea deitu eta zuzendaritzak Jerusalemgo tranbiaz esandakoak gaitzetsi dituzte

Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]


ZUZENEAN | Jarraitu Gazara doan flotillaren kokapena

Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]


2025-09-29 | ARGIA
Europako portuetako zamaketariak material militarra Israelera bidaltzea boikotatzeko antolatzen hasi dira

Europako eta AEBetako hainbat sindikatuk bat egin eta aldarria egin dute: “Zamaketariek ez dute gerrarentzat lan egiten”. Irailaren 27an Genovan (Italia) bildu dira Europako portuetatik Israelera eramaten den material militarra gelditzeko metodoak elkarrekin... [+]


2025-09-29 | Ahotsa.info
Urriaren 15ean greba eta lanuzte orokorra Palestinaren alde Hego Euskal Herrian

LAB, CCOO, STEILAS, Solidari, ETXALDE eta HIRU sindikatuek datorren urriaren 15erako Hego Euskal Herrian egingo den Lanuzte Orokorra iragarri dute.


Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren itzal bizigabea

Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


Zer gertatuko litzateke AEBek Venezuela inbadituko balute eta Txinak Maduro lagundu?

Ekainaren 17an AEBek Europan dituzten indarren jeneral Christopher Donahue-k iragarri zuen NATOk Kaliningrado inbaditzeko plan bat duela. Kaliningrado Errusiako lurraldea da, Polonia eta Lituania artean dago, eta ez du lurralde loturarik gainerako Errusiarekin.


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!