Gernikako bonbardaketa ezin ahazturik, Francori txanpon berarekin erantzuteko, bere burua sutan jaurti zuen Joseba Elosegik Donostian pilota partida bat ikusten ari zela, “Gora Euskadi Askatuta” oihukatuz.
1970eko irailaren 18a, Donostiako Atano III.a pilotalekua. Erregimenaren ordezkariz eta poliziaz gainezka daude harmailak. Francisco Franco diktadorea ere bertan da, Munduko VI. Pilota Txapelketaren hasiera ikusteko. Arratsaldeko zazpiak eta hogeian, talde guztiak kantxan daudenean, berrogeita hamabost urte inguruko gizonezko batek, aurretik komunean ezkutatutako Insalus botilarekin busti du puntuzko txaketa urdina eta gorputz osoa; ez da ura, alkohola baizik. Pospoloari eragin eta sutan jaurti du bere burua oihuka goiko harmailatik: Gora Euskadi Askatuta!
Joseba Elosegik ekintza ikusgarri horren bidez erakutsi nahi izan zion Francori berak 33 urte lehenago Gernikan ikusitakoa. “Munduak sinetsi egin zuen sarraski hura gorrien ekintza izan zela, gudariona, eta hango gudariak nireak bakarrik ziren, ez zegoen besterik, eta nik badakit ze ahalegin egin genituen jende hari laguntza emateko, baina ez zegoen zer eginik”, azaldu zion ARGIAri ostera. Elosegi, Saseta batailoiko kapitaina zen 1937an eta bertatik bertara ikusi zituen alemaniar hegazkinek eragindako sugarrak; hildako haurtxo bat bere eskuz atera zuen eraikinen hondakinetatik. Geroztik zin egin zuen “arduradunen kontzientzia sutan kiskali arte” eta Gernikako sua bere “erretzaileen begietaraino” eraman arte ez zuela etsiko, 1971n Anai Arteak argitaratutako Quiero morir por algo (Zerbaiten alde hil nahi dut) autobiografian azaldu zuenez.
Jauzi egiterakoan ez zuen diktadorea harrapatu –ez baitzen hori bere asmoa– eta polizia baten gainera erori zen. Erreduren eta kolpeen ondorioz 17 egun koman egon zen ospitalean Elosegi. Telebista espainiarra pilota txapelketari jarraipena egiten ari zitzaion, baina egun hartako NO-DOak, frankismoaren doktrinamendu eta propagandarako tresna izaki, irribarre alaiak eta giro lasaia baino ez zituen erakutsi; diferituaren abantailak.
Joseba Elosegi ispilu bat izan zen askorentzat, askatasunaren alde erakutsitako konpromisoagatik eta ekintzara pasatzeko izandako ausardiagatik
1963an Quang Duc Vietnamgo monje budista auto-immolatuaren irudia mundu osora zabaldu zen: gasolina bidoi bat ondoan duela, sutan ageri da meditazio postura hartuta; Ngo Dinh Diemen gobernuaren politika salatu nahi izan zuen horrela. Hurrengo urteetan munduko gatazka askotan erabili izan zen ekintza mota hori aldarriei oihartzun handiagoa emateko. Zentsura medio, Elosegirena ez zen Hego Euskal Herriko hedabideetan apenas aipatu ere egin, bai ordea atzerrian. Le Monde-k esaterako, honela zioen: “Amorru eta desesperazio garrasia berehala itzali zuten estatuburuaren eskoltako poliziek, eta honek zirkinik ere ez zuen egin”. Francorengandik 30 metrora erori zen donostiarra.
Ekintzaile desobedientea, ororen gainetik
Urte haietan frankismoa odol hotzean zebilen inoiz baino gehiago, batez ere ETAk 1968an Melitón Manzanas torturatzailea hil zuenetik. Salbuespen egoerekin poliziak sarekadak ugaritu zituen eta, hain justu, talde horretako hamasei kide laster epaitzekoak ziren Burgoseko gerra kontseiluan, 1970eko abenduan.
Itolarria sorrarazten zuen egoera hartan jaurti zuen bere burua Elosegik Anoetako pilotalekuko bigarren harmailatik behera. Baina garbi zuen: “Ez nago bizitzaz nekatuta. Une honetan pentsatzean sufritzen dut; baina badakit hil egingo naizela, hil egin behar dudala”, zioen Telesforo Monzoni utzitako eskuizkribu batean. Joseba Elosegi Odriozola ekintzaile desobedientea baitzen, bere betiko alderdi EAJren paralisiaren gainetik.
Gerra ondorenean erbesteratua, Bigarren Mundu Gerran Jose Antonio Agirreren gobernuarentzat inteligentzia zerbitzuak antolatu zituen Frantzian, eta zeregin horretan, klandestinoki egonaldiak egiten zituen Donostian anaiaren dokumentazioa erabilita. 1946ko uztailaren 18an, militar faxisten altxamenduaren hamargarren urteurrenean, ikurrina eskegi zuen hiri hartako Artzain Onaren katedralean, tximistorratzera eskalatu ondoren beste bi lagunekin. Poliziak atzeman eta sei hilabeteko kartzelara kondenatu zuen. 1950ean berriz kartzelaratu zuten denbora labur batez, erresistente katalanekin harremanetan zegoelako.
Elosegi 1964n itzuli zen erbestetik, baina segi zuen frankismoaren kontra ekintzen bidez borrokatzen, 1970ean erakutsi bezala. 1984an, jadanik Madrilen senatari zela –1979tik EAJ ordezkatuz eta 1986tik aurrera EArekin– Itxarkundia gudarien batailoiko ikurrina hartu zuen hango Ejertzitoaren Museotik, gerra botina bezala erakusten baitzuten: “Ez dugu lapurtu, erreskatatu baizik”, esango zuen lau egun geroago. Elosegi 1990eko azaroaren 5ean hil zen 74 urte zituela, bihotzekoak emanda.
“Ez banaiz hiltzen, porrota litzateke”
Anoeta pilotalekuko ekintzagatik TOP Espainiako Ordena Publikoaren Tribunalak epaitua, zazpi urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten propaganda ilegala, polizia bati eta ikusle bati lesioak eragitea eta sutea piztea egotzita. 1971n Jeremy Wallington britainiarrak The Man at The Window (Gizona leihoan) dokumentala grabatu zuen ekintza xehetasunez kontatuz, Elosegiren memorietan oinarrituta. “Ez banaiz hiltzen porrota izango litzateke, ez ditut nire bizitzako azken urteak espetxe batean usteltzen igaro nahi, hala balitz, dena alferrik litzateke”, dio protagonistak.
2018an herritar talde batek eskaera erregistratu zuen Donostiako Udalean kale bati bere izena jartzeko, kontuan edukita “demokraziaren alde eta frankismoaren kontra lan egin zuen donostiar bat” izan zela. Egun, bere izena darama San Bartolome muinoko begiratoki berriak.
Joseba Elosegi ispilu bat izan zen askorentzat, askatasunaren alde erakutsitako konpromisoagatik eta ekintzara pasatzeko izandako ausardiagatik. Etxamendi eta Larraldek Joseba Elosegi’ri disko txikian kantatzen zioten gisan, “…ni hiltzen baniz huntarik, ez otoi egin nigarrik / ez baitut nigar beharrik, ez badut jarraikilerik”.
"Frankismoaren adierazpen zehatzen" eta "faxismoaren berrindartzearen kontra mobilizatzera eta antolatzera" deitu dute.
Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.
Azaroaren 15ean kalera irtetera dei egin dute, PSN, EH Bildu eta Geroa Baik “ezarritako arrabolari erantzuteko”. Frankismoaren biktimak gutxietsiak sentitzen dira Iruñeko Udal Gobernuaren partetik.
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena
Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.