Zalantzarik gabe, COVID-19aren pandemiak gure bizitzak nahastu ditu maila guztietan. Egia da, halaber, apur bat friboloa dela gaitzak jo ez gaituenak kexatzea hain aipatua dugun “normaltasun berriak” gure bizimoduari ekarriko dizkion nahasmenduez. Hildako kopuru handiaren alboan, ondorioak dituzten gaixoen eta minez betetako familien ondoan, gure bizitza kulturalak epe labur edo ertainean izango dituen galerei buruz hitz egiteak gorritu egiten nau, nolabait.
Baina egia da, baita ere, bizitzak aurrera jarraitzen duela, eta kulturarik gabeko bizitza, eta batez ere musikarik gabekoa, bizitza gutxiago dela, edo kalitate txarragoko bizitza dela.
Horregatik guztiagatik, musikaren ikuspegitik etorkizun itxaropentsua azaltzen digutelako, txalogarriak dira hainbat erakunde izaten ari diren ekimenak. Gure inguruan egiten ari diren ekimenak nabarmendu behar ditut, noski.
Maiatzaren 30ean hasi eta uztailaren 18ra arte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu ziklo txiki bat eskainiko du ETB2tik eta, ondoren, Internet bidez. Lehenengo emisioak sentimendu nahasketa eragin zigun. Alde batetik, ezin dut ukatu halako atsekabe batek hartu ninduela publikorik gabeko aretoa ikustean eta musikariak behar bezalako distantziak mantenduz. Pandemiak dena inbadituko balu bezala da. Baina egia da, baita ere, musikalki emankizuna primeran hartu genuela. Berpizkunde bat izan zen, lehorte hilabete hauen ondoren. Azpimarratu behar da, bestalde, Europako orkestra gutxi ari direla lanean. Adibidez, Amsterdamgo Concertgebouw Orkestrak ekainaren 3an eta 5ean bi kontzertu streaming bidez emateko asmoa zuen, Gustavo Gimenoren zuzendaritzapean. Baina kasu gutxi dira.
Horrez gain, operaz ere gozatu dezakegu, OLBEren unerik onenak ikus ditzakegulako, elkarte horrek bere webgunean egiten dituen emisioen bidez. OLBE etxean izeneko ekimen honek operako une antologikoak eta dibulgazioko hitzaldiak helarazi nahi dizkie operazaleei.
Harrera oso ona izan duen ekimena da, eta hilabete hauetan programatutako operen ezeztapena arintzeaz gain, ziur zale gehiago sortzen lagundu duela.
Pixkanaka erritmo musikala berreskuratuko dugu, baina pazientzia izan beharko dugu. Udara begira, Donostiako Musika Hamabostaldiak kalitatea formatu txikian eta bertako artistekin eskainiko digu. Programaren iragarpenaren zain geratzen gara. Txikia izan arren, mundu bat irudituko zaigu.
Kursaal Eszena
Non: Donostiako Kursaal Jauregian
Noiz: 2025eko urri eta abendu artean
----------------------------------------------------------------------------------
Uda azkar pasatu zaigu, oraindik buruan ditugu Musika Hamabostaldian gozatu ditugun kontzertu zoragarrien... [+]
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]
Azken urteotan egin dudan bezala, Musika Hamabostaldiak 86. ediziorako prestatu duen egitarau ederra ikusita, nire iradokizun eta gomendio bereziak egiten dizkizuet.
Egia esan, eta ia beti gertatzen den bezala, oso zaila da kontzertu batzuk nabarmentzea, horiek guztiak... [+]
Jon Esnaola (Tolosa, Gipuzkoa, 2000) konpositoreak Eusko Ikaskuntzaren saria jaso du joan den apirilean, Nestor Basterretxearen omenezko LUUR obrarengatik, eta lan horixe bera joko du Euskadiko Gazte Orkestrak orain, uztailaren 11tik 15era, EAEko hiriburuetan eta Hondarribian... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'