Zalantzarik gabe, 2020a ‘Beethovenen urtea’ da, haren jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen baita. Kontzertu-zikloez, musika sinfonikoaz, pianorako musikaz gozatu ahal izango dugu –egoerak ahalbidetzen duenean noski–. Benetan ospatu beharreko efemeride bat da. Baina ezin ditugu ahaztu aurtengo beste urteurren batzuk, agian ez hain distiratsuak, edo ez hain ezagunak, baina horiei buruz hitz egin behar dugu.
Joan den mendeko piano-jotzailerik bikainenetako baten jaiotzaren 100. urteurrena betetzen da aurten, Arturo Benedetti Michelangelirena hain zuzen ere. Italiako Brescian jaioa, perfekzionismo handiko artista zen denean, interpretazioan, instrumentuetan, aretoetan, afinazioan eta musika ekintza inguratzen duen guztian. Gauzak horrela, artista zaila, oso zaila bihurtu zen, baina sublimea, hori bai.
II. Mundu Gerra hasi zenean, Benedettik Genevako Nazioarteko Jaialdiko lehen saria irabazi zuen 1939an, baina arteak xurgatutako musikaria izatetik urrun, nortasun aktibo eta gogotsua zuen: gerra garaian osasun-langilea izan zen, pilotua ere bai, eta ondoren, Italiako erresistentziako kidea. Gainera, Ferrari auto probatzailea eta alpinista ere izan zen. Gerra amaitu ondoren, merezitako ospea lortu zuen kontzertista bezala, bere osasun delikatuak bira asko egitea eragotzi zion arren.
Bere perfekzionismoa gaixotasun baten antzeko zerbait ere bihurtu zen. Pianoarekin eta afinatzailearekin bidaiatzen zuen beti, kontzertuak bertan behera uzten zituen maiztasun handiz, eta sarritan emanaldi baten erdian jaikitzen zen, pianoa ez baitzen entzuten berari gustatzen zitzaion bezala.
Baina teknikoki pianistarik perfektuenetakotzat jo dezakegu, kristala bezalako soinu gardena lortzen zuen. Kalitate paregabeko disko sorta geratu da etorkizunerako. Azpimarratuko nituzke Beethovenen piano eta orkestrarako kontzertuak, bereziki Enperadorea, edota Schumannen Inauteriak eta Vienako Inauteriak. Grabazio guztiak antologikoak dira, bereziak. Horiek entzuteak gaur egun aurkitzeko zaila den maila batera eramaten gaitu. Konfinamendu egun hauetan beharrezko bakea aurkitzeko oso aproposak.
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]
Azken urteotan egin dudan bezala, Musika Hamabostaldiak 86. ediziorako prestatu duen egitarau ederra ikusita, nire iradokizun eta gomendio bereziak egiten dizkizuet.
Egia esan, eta ia beti gertatzen den bezala, oso zaila da kontzertu batzuk nabarmentzea, horiek guztiak... [+]
Jon Esnaola (Tolosa, Gipuzkoa, 2000) konpositoreak Eusko Ikaskuntzaren saria jaso du joan den apirilean, Nestor Basterretxearen omenezko LUUR obrarengatik, eta lan horixe bera joko du Euskadiko Gazte Orkestrak orain, uztailaren 11tik 15era, EAEko hiriburuetan eta Hondarribian... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
VERDIREN OTELLO OPERA