Zentzumen sentsudunak

  • Berehalako geroa erabat ezezaguna eta hurbileko iragana guztiz pentsaezina den honetan, bizi dugun errealitate dardartian arrakalei eusten dioten bi mundu ezberdin ditugu gaurkoan: liburuak eta lurrinak. Gizakion zentzumenek bizitasunez beteta esnatzen jarraitzen dute mugapenez inguratutako egun luze hauetan. Hori dela eta, usaimena eta ikusmena denbora tarte batez asetzeko asmoz egin dute Ines Garciak eta Maddalen Marzolek Instagrameko zuzenekoa.


2020ko apirilaren 28an
Argazkia: Tobacco Days
Argazkia: Tobacco Days
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tobaccos Days liburu-dendako eta Hunky Dory Laboratory lurrindegiko bi literatur zale hauek 10 liburu aukeratu eta bakoitzari lurrin bana egokitu diote. Mimo handiz hautatutako eskaintza literario zabalean murgilduko gaituzte saiakerak, entseguak, konstelazioei buruzko istorioak, misteriozko pasarteak, eleberri psikologikoak eta askotariko lurringaiak azalduz.

Lehen liburua Leila Gurriero kazetari eta idazle argentinarrak idatzitako Teoría de la gravedad bilduma da. Garcia eta Marzolen ustez, gardentasunean igeri egiteko beta ematen du, eguneroko errealitatea erakutsi eta gure barnean ezkutatutakoei argia ematen die. Liburuan sarri aipatzen da jasmin usaina eta horregatik, Viadeimille etxeko Gelsomino lurrina jarri diote.

Usain eta irudimen munduan barneratuz, La interprete del dolor (Jhumpa Lahiri) AEBetan bizi diren Indiako etorkin familien gizartea irudikatzen duen liburua dugu hurrengoa. Haien kultura oinordetza nola bizi duten azaltzen da, eta kasu honetan, D.S & Durga etxeko Radio Bombay perfumea jarri diote.

Hirugarrenik, Garciak eta Marzolek oso gustuko duten Siri Hustvedten La mujer que mira a los hombres que miran a las mujeres feminismoaren, artearen eta zientziaren inguruko entseguak gomendatu dituzte. Oraingoan, Pierre Guillaume etxeko Ilang Ivohibe usaina aukeratu dute, baina idazlearentzat hautatua, ez liburuarentzat.

Gero, Irene Solá idazle katalanaren Canto yo y la montaña baila maitagarrien ipuina erakutsi dute. Kolore anitzetako eta baso hostotsuetako mundu berezi eta misteriotsu horri Spiritus izeneko intsentsu ukitua duen jaboi berde usaina egokitu diote.

Fikzioarekin jarraituz, Ghost World (Daniel Clowes) mamuei buruzko ipuina aipatu dute. Paristar batek Los Angeles hiria nola ikusten duen azaltzen duen liburu honi, Paris L.A. izeneko azukre usaina duen lurrina egokitu diote. Goxoki usain horrekin batera, Ozeko Aztia ekarri digute gogora, eta 1873 Collete lurringaia jarri diote.

Misteriozko istorio batekin jarraituz, Patricia Highsmithen Extraños en un tren liburuan bi lagunek burututako hilketa da nagusi. Iluntasuna, misterioa eta beldurra kontatzeko Nerotic lurringaia aukeratu dute.

Marguerite Durasen El amante eleberri autobiografikoan, aldiz, kolonizatutako Indotxinan bizi den frantziar jatorriko nerabe baten istorioa kontatzen zaigu. Haren familiaren egoera ekonomikoak lurra jo eta gero, mutil dirudun batekin duen harremana kontatzen digu. Lurraldearen izena aitzakiatzat hartuz, Indochine perfumea jarri diote Durasen kontakizun honi.

Ordubeteko zuzeneko honi amaiera emateko, bi hizlariek amankomunean duten astronomiako El atlas de las constelaciones liburua aipatu dute. Gau beltzean dirdira egiten duten puntu zurien inguruko hainbat istorio azaltzen ditu, gaueko zerua margotzen duten 88 konstelazioena, hain zuzen ere. Experimentum Crucis lurrina jarri diote azkenengo liburu ilustratu honi, entzuleak usain eta letren munduko ametsera erakarriz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Unai Elorriagak, Karmele Mitxelenak eta Maite Rosendek irabazi dute literaturaren Euskadi Saria

Elorriagaren 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima', Mitxelenaren 'Aitona Floren' eta Rosenderen 'Traba' saritu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. Sari banaketa azaroaren 26an egingo da.


Gorputzak dio

Kontra

Ane Zubeldia Mangriñá

Susa, 2025

----------------------------------------------------------------------------------

Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]


Kaixo berriro, karis

Beste zerbait

Danele Sarriugarte

Consonni, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------

Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]


1977-80ko kritiken bilduma
Sarrionandia: "Gauza asko behar genituen garai hartan, eta zineak eman zigun leiho hori"

Zeruko Argian eta Anaitasuna-n idatzi zituen zinema kritikak Joseba Sarrionandiak 1977 eta 1980 urteen artean, 20 urte inguru zituela. Horien bilduma eginda, Pamiela argitaletxeak argitaratu du liburua, Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980). Josu Martinezek egin ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-25 | Jon Torner Zabala
Irailak 29, izendatzen zaitugu Euskal Komiki Eguna

Euskarazko komikigintza ikusgarri egitea helburu, hainbat komikizale eta komikigilek Euskal Komiki Eguna sortu dute. Lehen edizioa eta ondoren etorriko direnak irailaren 29an izango dira, Olariagak Zakilixut pertsonaiaren lehen zinta argitaratu zuen urteurrenarekin bat.


2025-09-23 | Jon Torner Zabala
Joe Saccoren trilogia itzela, euskaraz

Palestina, Gerra Gazan eta Gazako oin-oharrak
Joe Sacco
Itzulpena: Julen Gabiria
Astiberri, 2023-2025

---------------------------------------------------

Duela bi urte Palestina erreferentziazko kazetaritza-komikia euskaraz plazaratu zuen Astiberrik, Gerra Gaza-n 32... [+]


Sally Rooneyri orain egin diogu kasu

Sally Rooney bezalaxe, Ken Loach. Atxilotuak izan beharko lukete biek. “Behar”, ez premiatik ulertuta, baizik eta desobedientzia zibila zigortzeko maneretan, demokrazian, paradoxikoa badirudi ere. Baina ez dituzte atxilotu. Eta itxuraz, ez dituzte atxilotuko. Rooney... [+]


Aberria eta hil

Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025

------------------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]


Juan Luis Larraza
"Lizarraga kapitaina gure herriaren askatzailea izan zen, eta dagokion lekua behar du gure memorian"

Idatzi duen eleberriko pertsonaia mirestera heldu da Juan Luis Larraza Lakuntza (Etxarri Aranatz, 1950), eta, beharbada, mitifikatu ere egin du. Han eta hemen, eta, oroz gain, Nafarroako Artxibategiko agirietan Luis L(e)izarraga kapitainari buruzko datu bakanak bildu, Pello... [+]


Ezberdinak eta antzekoak

Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025

---------------------------------------------------------------------

Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]


Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza literatur bekari, CAF diru-emaile delako

"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]


Eguneraketa berriak daude