“Oihan isila erdi hila dagoen oihana da”

  • Jérôme Sueurekin solastatzea abereen arteko harmoniaz kontzientzia hartzea da, baita gizakion egoismoa berriro ere berrestea. Eko-akustikaren sortzailea, paisaia natural batetik ateratako soinuak biltzen eta aztertzen dabil. Emaitzak ez dira airosak: iragan hurbila arte genuen soinu paisaia aberats eta anitza pobretuz eta isilduz doa. Abereen arteko komunikazio-sistemaz, gizakion zarataz, bien arteko bateraezintasunaz hitz egin digu.

“Gizakion soinurik ez izatea soilik izan daiteke onuragarria naturarentzat”. (Argazkia: Frédéric Sèbe)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oihanean sartu berri zara.

Jura eskualdean (Frantzia) izan gara, duela urtebete oihan batean instalaturiko magnetofonoen bila. Ordu laurdenero, minutu bat grabatu dugu. Datu meteorologikoak ere jaso ditugu eta oihanean soinuak zein distantziara hedatzen diren aztertu.

Eko-akustika ez da bio-akustika.

Bio-akustika bigarren mundu gerlaren biharamunean agerturiko eremua dugu, komunikatzeko soinua erabiltzen duten animalien jokamoldeak aztertzen dituena. Nola sortzen eta jasotzen duten soinua eta zein informazio komunikatzen duten. Azken urteetan eremu berri bat garatu izan dugu: eko-akustika. Ekosistema bere osotasunean hartuz, paisaia natural batetik ateratako soinu guztiez interesatzen gara, galdera ekologikoak mahaigaineratuz.

Aldaketa klimatikoaren ondorioek bultzaturiko alorra da?

Ez. Animalien joerei baino gehiago gai ekologikoei sentibera nintzelako garaturikoa da. Bio-akustika ikasirik, ekologiari buruzko galderak jorratzeko erabili nahi izan dut. Ekologiaren arloko lankideekin egindako elkarlanaren emaitza da. Noski, xede berdintsuak dituzten beste batzuk ere badaude munduan.

Bernie Krause bio-akustikalari ospetsuak errana: 50 urtez naturako soinuen %50 desagertu dira.

Ez dakit nondik atera duen zifra hori. Bere eskalako ikuspegi historikoa du baina datu zientifikoak eskas ditugu zifra hau baieztatzeko.

Argi dena da soinuak desagertzen ari direla.

Hori segur da. Espezieak desagertzen ari dira eta haiekin batera haien soinuak. Haien habitataren sustsipenari lotua da.

Benetako komunikazio sistemak dira.

Soinu horien bidez informazioak transmititzen dituzte. Txorien kantuen bidez, usu, bada arra naiz edo emea, ugalketarako prest naiz edo ez, hemen bizi naiz... Bospasei, gehienik hamar bat informazio pasarazten dituzte. Informazio horiek espeziearen biziraupenerako erabakigarriak dira, mutu bilakaraziz edo soinuak estaliz ez dute irauten. Ez dute gizakiok bezainbat informazio pasarazten, baina komunikaturikoa hil ala bizikoa dute.

Argazkia: Frédéric Sèbe

Dialektoak dituzte.

Animalia batzuek, batez ere itsas-ugaztunek ala txoriek ezberdintasunak dituzte tokika: azentuak, dialektoak dituzte. Espazioan bakartuak izaki, arrazoi ezberdinengatik denboran bestelakotzen dira soinuak eta belaunaldiz belaunaldi pasatuak dira. Hori erranik ere, Parisko elur-txoria eta hego-ekialdekoa elkar gurutzatuz gero ulertuko direla uste dugu.

Harmonia osatzen dute.

Soinu ingurumena estrukturatua dutela ohartzen gara, frekuentzien araberakoa edota unearen araberakoa. Krausek adibide miresgarriak entzunarazi dizkigu. Ez gara kakofonia batean. Baina hor ere, ez da beti horrela, batzuetan soinuak gainjarriak dira eta ikertu beharra dago zergatik. Agian nahasmendu bat dago ingurunean.

Eta gizakia dator bere soinu inposaturikoekin.

Soinu asko ekoizten ditugu, animalientzako zaratak direnak. Ez dira estrukturatuak eta beste soinuak estaltzen dituzte. Animalien komunikazioak nahasarazten dituzte, estresarazten dituzte, nekarazten.

Egokitzapen joerak ba ote dira?

Bai baina mugatuak. Espezie batzuek kantuak errepikatuko dituzte, beste batzuek ozenago edo zorrotzago abestuko dute. Baina guzti horrek muga morfologiko eta fisiologikoak ditu eta kostu energetiko handia. Beste batzuek alde egiten dute.

Gure zarata eta animalien komunikazioa, biak batera ezin.

Gizakion soinurik ez izatea soilik izan daiteke onuragarria naturarentzat. Soinurik ez izatea larria da, erran nahi duelako ez dagoela kilkerrik, matxinsaltorik, txoririk, animaliarik. Oso larria da, oihanaren funtzionamenduan rol bat dutelako guztiek. Oihan isila erdi hila dagoen oihana da. Gertatu izan zait Portugaleko eukaliptus baso batean kausitzea; urrundik baso bat dirudi eta bertaratu eta ez dago ezer, ez dago soinurik, kulturarik ez dagoelako, monokultura delako. Isiltasunaz gain, soinu paisaiaren homogeneizazioa ere badaukagu.

Erran nahi baitu?

Orotako espezieak daude, nahiko toleranteak. Baina espezie berezituak ere badaude, elikadura edota bizitoki berezi bati arras loturikoak, eta haien habitataren desegitea hilgarria zaie. Azkenean, orotako espezie horiek gelditzen dira.

Lanbide politikoa duzue.

Alarma pizten gabiltzala erran daiteke. Herritar eta zientifiko gisa, kezkagarria da egoera. Baina gure ikerketa erabat objektiboa da, ageri denaren berri ematen dugu.

Nola irudikatzen duzu natura 2050 urtean?

Homogeneizazioa aurreikusten dut, espezie eta beraz soinu gutxiago eta maluruski geroz eta zarata humano gehiago. Erran bezala, Juran egon berri naiz. Genevako aireportua hurbil dute. Gure grabaketen %85 hegazkinen soinuz kutsaturikoa da. Ez dut uste joera hobetuz joango denik, alderantziz.

Animaliek liluraturik
“Ttikitan animalien portaerek liluratzen ninduten, geroago berriz musikak. Maluruski ez nuen hezkuntza musikalik jaso eta ez naiz musikari, dolu handi bat izan da hau. Lortu izan dut hala ere nire pasioak eta ekologia juntatzen soinuaren bidez, eko-akustikari esker. Naturan izatea, soinuak hurbilpen zientifiko baina sensible baten bidez entzutea sekulakoa da. Pasiozko lanbidea dut”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Natura
2025-09-26 | Sustatu
Euskal Herritik haratago, Pirinioak eta gehiago Mendiak aplikazioan

Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa kontsulta daiteke Mendiak.eus, baina erabilpen aproposerako, app bidez... [+]


2025-09-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Aspis sugegorria
Gorrian zuri

Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-03 | Kanaldude
Itsas korronteak eta klima aldaketa
MULTIMEDIA - solasaldia

Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz. 

 


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
"Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da"

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-18 | Elhuyar
Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList

Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura bateratuarekin: AviList. Prozesua gardena eta irekia izan da,... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.