Izarren hautsa

  • Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna; gehien-gehienon gustuko dira. Halakoak ez ditugu soilik buru gainean ordea, itsas hondoan ere egon badaudelako. Batzuk heriotzerako bidean, su bero, itzaltzeko gertu diren poxpolo bailiran; besteak, aldiz, ur epel edo hotzetan, hondartzetarako bidean. Zeruan nahiz itsasoan, biak ala biak, izarren hautsa.

     

Diego Delso / Wikimedia Commons

2025eko irailaren 08an - 05:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Itsas izar arantzaduna Marthasterias glacialis

TALDEA: Ekinodermoa/ Forcipulatida ordena /Mathasterias generoa.

NEURRIA: 25-30 cm arteko diametroa.

NON BIZI DA? Itsasertzetik hurbil, 200 metroko sakoneraraino.

ERNALKETA SEXUALA ETA ASEXUALA: Asexuala birsorkuntza eta klonazio bidez egiten du. Espezie dioikoa izanik, bi sexuak banatuak dituena, ernalketa sexuala planktoniko bitartez egiten du.

NERBIOA BAI, GARUNIK EZ: Nerbio sistema erdiko diskoan dagoen eraztun batek eta hortik besoetara ateratzen diren bost nerbio kordek osatzen dute.  

BABES MAILA: Ez dago babestua.

Itsas izarrak animalia ekinodermatuak dira, itsas triku, holoturia eta luma-mototsekin batera taldekatzen direnak. Haien simetria erradialak eta hainbat puntako gorputzak zerura begira jartzen gaitu. Talde honek biltzen dituen 1.500 espezie ingururen artean, ia denak itsas hondoetako harkaitz eta hondar guneetan mugitzen dira, eta gutxi batzuk hondarpean ere bai. Bost beso izaten dituzte gehienek (“pentameroak”), baina badira gehiago dituzten espezieak (adibidez, “eguzki izar” deiturikoak, 7-20 besodunak).

Gure kostaldean itsas izarren bat aurkitu eta ezagutu nahi izanez gero, Zumaiako Flysh-era edo Urdaibaiko biosfera bezalako txokoetara gerturatu besterik ez dugu. Besteak beste, gurean ohikoena dena han inguruan topatuko baitugu: itsas izar arantzaduna. Itsas izarren artean nahiko handia den espezie honek (80 cm izatera heldu daiteke), erdiguneko diskoa txikia du eta bertatik aterako dira bost beso lirain eta arantzatsu. Beso bakoitzak kono itxurako arantza zurizko hiru lerro ditu gainazalean eta hauen tontorrean puntu more edo horia, naturaren gutizia txiki moduan. Arantza bakoitzak, inguratzen duen pedizelarioen koroa bat du, besoa garbi mantentzeaz arduratzen diren luzakinen sorta. Arantzen baso horretan topatuko ditugu uzkia eta “plaka madreporitikoa”; azken hau, uraren iragazketa kontrolatzen duen karezko egitura da eta arnasketa aparatuaren ardatza, ura iragaziz, behar duen oxigenoa lortzeko. Arantzaz jositako gainazal latzaren azpian, erdiko disko txikitik bost lorratz-lerrok ematen die “hanka anbulakral” txikiz beteriko launa ilarei babesa. Eta hanka hauek dira, hain zuzen ere, itsas izarren “pauso” motel baina sendoen arduradunak. Mugimendu moteleko animalia den arren, jatun amorratua da, harraparia eta sarraskijalea. Harrapakinak belakiak, anemonak, koralen polipoak, beste ekinodermo batzuk (itsas trikuak, barraskiloak), bibalboak, krustazeoak, harrak nahiz arrainak dira.

Itsas izar arantzadunaren kolorea alez ale alda daiteke, gris-berdexka edo marroia gehienetan. Itsas izar gazteen kolorea apalagoa izan ohi da, eta sakonera handiagotan bizi diren helduena, aldiz, biziagoa. Beso bakoitzaren muturrean orban arrosa bat ageri da, funtzio sentsoriala betetzen duena, azpiko substratua ezagutzeko.

Ezaguna da itsas izarren birsortzeko gaitasuna. Animalia hau estresatzen denean, bere hanka bat edo batzuk askatuko ditu. Ez kezkatu, berriro haziko dira! Hala, ohikoa da aleak hiruzpalau beso handi eta beste bat edo bi txikirekin ikustea –galdu dituenak hazten ari direlako–. Pairatutako erasoren batean disko zentralaren zati bat galduz gero ere, hura birsortzeko gai da. Beso bakarra eta erdiko diskoaren bostena nahikoa ditu bertatik izar osoa birsortzeko. Gainera, asexualki ere erreproduzitzeko gai da, erdiko diskoa zatituta edo beso osoak askatuta, eta hala gainerako zatiak birsortuta.

Itsas izarrak itsas ekosistemaren osasunaren adierazgarri dira; beraz, baldintza egokiak izateari uzten diotenean, desagertu edo lekuz mugituko dira. Zeruko izarrek hantxe jarraituko dute gu ez gaudenean. Itsas izarrek ziurrenik ere bai, duten erresistentziari erreparatuz gero. Baina adin bat dugunok ongi gogoratzen dugu zenbat ikusten genituen inguruko harroketan gaztetan; eta zenbat ikusi ditzakegun gaur egun. Ez ditzagun bada itsas azpikoak itzaldu. Izarren hautsa bizigai; itsasoan, ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: A ze fauna!
2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Xilokopa: meatzari hegalaria

Tarteka bada ere, inoiz ikusiko zenuten hego beltzeko “erle erraldoi” eta potolo bat zuen inguruan hegan. Hala bada, ziur izan intsektuen artean ikusgarrienetako bat ikusi duzuela. Eta ziur izan, baita ere, ez duzuela inongo arriskurik, itxura itzeleko erlastar honek... [+]


2025-07-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Hegoaldeko suge leuna: ehiztari bat ilunpean

Sugea eta eguzkia: pertsona askoren buruan banandu ezinak diren bi hitz. Sugea entzuten dugun aldiro, egun bero eta argi bat irudikatzen dugu. Buruak hala funtzionatzen baitu: asoziazio horiek egiten ditu duen informazioarekin. Eta ez da arraroa, bestalde; izan ere, sugeak... [+]


2025-06-30 | Nagore Zaldua
Itsaso bat zahagi gardenetan

Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


Iluntasunean argi, argi etorkizunean

Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]


Sorbeltza
Lo airean egiten duena

Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]


2025-05-26 | Iñaki Sanz-Azkue
Euskal Herriko muskerrik handiena

Gorputzeko ezkatak kolore berde bizikoak ditu; biziak eta deigarriak. Eta horiekin nahasten dira, sare bat osatuko balute bezala, orban beltzak, bizkar osoan zehar. Gizakiaren begietara gardatxoa gardatxo egiten duena, ordea, saihetsean aurkituko dugu. Bertan, lerrokatuta,... [+]


2025-05-19 | Nagore Zaldua
Luma-mototsa
Zizareak olatupeko hondarretan

Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]


2025-05-12 | Irati Diez Virto
Kondairetako piztia Kantauri Itsasoan

Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus) munduko horzdun zetazeo handiena da, eta baita munduko horzdun animalia handiena ere. Beheko barailan soilik ikusten zaizkio hortzak, baina bakoitzak kilo bateko pisua izan dezake. Izatez, ez dago oso argi zertarako erabiltzen dituen... [+]


Itsasoan katua marrazo

Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.


Mari zuria, elurrak urtzen dituena

Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]


Eguneraketa berriak daude