Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

  • Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango lirateke, eta 50 zentimetrotan handituko litzateke itsasoaren maila.

Ozeanoa Atlantikoa. Alicedaraujo / Wikipedia Commons

2025eko abuztuaren 29an - 11:14
Azken eguneraketa: 12:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikerketa berri batek ohartarazi du Atlantikoaren hegoaldeko iraulketa zirkulazioa (AMOC), planetako korronte ozeaniko garrantzitsuenetako bat, adituek aurreikusitakoa baino askoz lehenago kolapso atzeraezin batera bideratuta egon daitekeela, The Guardian-ek jaso duenez. Aztertutako klima ereduek erakusten dutenez, inflexio-puntua 10 eta 20 urte bitartean iritsiko da, handik aurrera atzeraezina izango da. Kolapso osoak, aldiz, 50-100 urte beharko lituzke, Potsdam Institutuko ikertzaile Stefan Rahmstorf-ek honakoa adierazi du datuen inguruan: "Aurkikuntza harrigarria da, eta horregatik oso azkar jokatu behar dugu emisioak murrizteko orduan".

Ondorioak suntsitzaileak izango lirateke: milioika pertsonengan aldaketa handiak egongo lirateke, negu oso hotzak eta uda lehorrak Europan, eta 50 zentimetroz handituko litzateke itsasoaren maila. Rahmstorf-en arabera, aurkikuntza kezkagarria da: "Kolapsoa izateko aukerak %10 beherakoak zirela esan ohi nuen, baina emisio txikiak izanda ere, orain dirudi %25 izango direla".

Emisio oso baxuko agertoki batean ere, dezelerazio handia egongo da

Environmental Research Letters-en argitaratutako ikerketaren arabera, emisioek gaur egungo erritmoan hazten jarraitzen badute, kolapsoa izateko aukerak %70ekoak izango dira. Tarteko agertokietan, datua %37 da. Herbeheretako Meteorologia Institutuko Sybren Drijfhout ikertzaileak honakoa azpimarratu du: "Emisio oso baxuak izanik ere 2100erako dezelerazio handia ikusten dugu, eta, ondoren, erabateko deskonexioa". Hau da, nahiz eta emisio oso baxuak egon, AMOC korrontea ahulduz joango da mende honetan, 2100 urterako aldaketa handiak egongo dira, eta handik aurrera kolapsoa egon daiteke.

Erresuma Batuan, Met Office Hadley Centre-ko Jonathan Baker ikertzaileak gogorarazi duenez, "ozeanoa aldatzen ari da, eta Ipar Atlantikoko konbekzioan proiektatutako aldaketak benetan kezkagarriak dira". Zifrak kontu handiarekin erabili behar direla uste duen arren, honakoa ohartarazi du: "Mende honetan kolapsoa gertatzeko aukera gutxi badaude ere, ahultze larri batek eragin oso handia izan ditzake datozen hamarkadetan Europako kliman".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Europa, azkarren berotzen ari den kontinentea

Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]


2025-09-25 | Basilika
Kairos #05: Trantsizioaren mapa, Marta Victoriarekin
MULTIMEDIA - Basilika

Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]


Muturreko arriskuak hobeki ulertu

Azken urteotako uda bukaera guzietan bezala, Ipar hemisferioko suteen kalteak zenbatzen ari gara, eta zenbakiak ikusi arren, oraino zaila zaigu arazoaren munta eta horri loturiko arriskuaren ezaugarriak ulertzea. Halere premiazkoa da, horren arabera lurraldeak prestatu beharko... [+]


2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


2025-09-03 | Kanaldude
Itsas korronteak eta klima aldaketa
MULTIMEDIA - solasaldia

Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz. 

 


Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-09 | Itxaro Borda
"Azpian lur hotza"

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-03 | Nicolas Goñi
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.


2025-06-22 | Basilika
Kairos #04: Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin
MULTIMEDIA - Basilika

Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Iluntasunean argi, argi etorkizunean

Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]


Eguneraketa berriak daude