Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko hondartzen kopurua %70-80 bitartera heldu liteke.
Uda Italian igaro duten zortedunek, ondarea ezagutzeaz batera, herrialdearen gauza gorrotagarrienarekin ere egingo zuten topo: lido bezala ezagutzen diren ordainpeko hondartzekin. Euskal Herrian ez bezala, Italiako probintzia askotan ez da erraza ordaindu gabe bainua hartu eta hondartzaz disfrutatzea. Horren aurrean Itsasoa Aske mugimenduak protesta ekintzak egin ditu hainbat lekutan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko.
Italiak duen 8.000 kilometroko kostaldetik, ia erdia kontzesiopeko hondartzak dira, hain zuzen bainurako lekurik egokienak direnak. Gainontzekoa eremu babestuetatik hasi eta sarbide zaileko zonalde malkartsuez inguratutako itsasertzak dira nagusiki. Hondartzak gobernuaren menpe badaude ere, berauen kudeaketa maila lokaleko administrazio zein udalen esku dagoen kontzesio sistema baten bidez egiten da. Udalek espreski sortutako enpresa lokalen esku uzten dute hondartza zein itsasertz askoren kudeaketa.
Lido-en sorrera eta negozioa
XIX. menderako kosta adriatikoan aristokraziarentzat zuzenduriko lehen lido esklusiboak sortu baziren ere, ordainpeko hondartzen sistema herrialde osora Bigarren Mundu Gerra ostean zabaldu zen. Gerra igarota, kostaldeko zenbait txokotan mantenu lanak egin eta hondartzak berriro herritarren eskura jartzeko ardura itsasbazterretan bizi ziren familien esku uztea erabaki zuen gobernuak.
1960. hamarkadan izandako turismoaren eztandaren eraginez, bisitariz betetzen ziren hondartzetan zerbitzuak eskaintzeko egiturak sortu zituzten kontzesio horien jabe ziren familiek eta enpresek. Horrek denborarekin hondartzetan sartzeko edota bertan edozein zerbitzuz disfrutatzeko ordaindu beharra eragin du kostaldeko leku askotan.
Enpresa horiei kontzesioa behin eta berriz luzatzearen aurka eta Bolkestein legea oinarrian, Europako Batzordeak behin baino gehiagotan eskatu dio Italiako Gobernuari lizitazio sistema aldatzeko eta hondartzak kudeatzeko eskubideak lizitazio publikoen bidez esleitzeko. Europatik datozen eskaerei entzungor eginda 2024ko irailean Italiako Lehen Ministro Giorgia Melonik zuzentzen duen administrazioak egungo kontzesio sistema 2027ra bitarte luzatzeko dekretua onartu zuen.
Italiako kontsumitzaileen eskubideak defendatzen dituen Federconsumatori elkarteak uda honetan lido-en balantze ekonomikoa egiteko argitaraturiko datuen arabera, hondartzetan sartzeko prezioa %3 igo da aurten. Hondartza horietan egoteko alokatu beharreko aulki, sonbrilla edota elikagaien prezioek etengabe egin dute gora urtez urte. Aldiz, gune horiek kudeatzen dituzten enpresek gobernari kontzesioagatik urtero ordaintzen dioten tasaren bataz-bestekoa 100 euro inguruan legoke.
Herritarren borroka lido-en aurka
“Itsasoa libre! hondartzak askatu!” aldarria zabaltzeko Itsasoa Aske mugimenduak mobilizazio ugari egin ditu udan hainbat hiritan. Kontzesio sistema amaitu eta hondartzak herritarren esku jar daitezen eskatzeko herritar andanak hartu du parte protestetan. Horien jarraipena egin du VDnews agerkari digitalak. Gai honen inguruan zein Italiako eskubide sozialen aldeko borroken berri izan nahi duenarentzat aukera ona da Milanen sorturiko agerkaria arakatzea. Beraien sareetan ikus daitezke ekintza indartsuenak Napoli hiria barnenbiltzen duen Campaniako probintzian egin direla zeinetan lido-en kopurua herrialdeko handienetakoa den.
Ostia itsasoari bizkar emanda bizi den hiria
Antzinatean Erromako Inperioa itsasora zabaltzeko portu estrategiko gisa sortu zen Ostiako hiria. Hiriburutik 30 kilometrora dagoen hirira heltzen ziren kolonietatik metropoliak behar zituen material eta lehengaiak. Biak lotzeko eraiki zen Via Ostiense galtzada erromatarra. Bertatik soldadu eta lehengaien joan etorria etengabekoa izan zen inperioak iraun zuen bitartean. 1924. urtean Mussolinik Ostia Erromarekin are gehiago batzeko proiektu bat egikaritu zuen. Jada existitzen zen galtzadari trenbidea gehitu zitzaion. Hiriburuko eromenetik ihes egiteko, Ostia erromatarrentzako destino turistiko bihurtzeko prozesua jarri zen martxan.
Hiriburutik zihoazen bisitariei 60. hamarkadako turismo masiboa batu zitzaienean Ostiaren ospea nabarmen handitu zen, bertako hondartzen irabaziak bezalaxe. Hain ziren handiak Ostiako kostaldeak ematen zituen etekinak, herrialdean hain ezagunak diren klan mafiosoek ere eskua sartu zutela hondartzen negozioan. Ismael Monzon kazetariak “Erromako mafiaren hondartzak” izenburupean argiraturiko artikulua interesgarria da gaiaz gehiago jakiteko edota Ostian girotuta dagoen Giancarlo Cataldoren Suburra eleberri ezaguna.
Mafiak han dituen negozioez haraindi, Monzonen artikuluan azpimarratzen da nola ordainpeko hondartzen kudeatzaileek egun “Ostiako Horma” bezala ezagutzen dena. Negozioa egiteko eraikitako igerileku, taberna eta egurrezko beste ekipamenduek hiriaren harribitxia den malekoia banandu dute itsasoa eta hondartzarengandik. Horrela malekoia igarotzen duten herritarrek maiz ezin dute bertatik hondartzara sartu ezta itsasoa ikusi ere.
Turistek ere arbuiatzen dituzte lido-ak
Turistak ere hasi dira kostalde pribatizatuari bizkarra ematen. Mobilizazioak egin diren hondartza horietara joan ohi diren turisten kopuruak behera egin du azken urtean, hori dio Hondartza hutsen uda izenburupean Francesco Olivo kazetari italiarrak abuztuan La Vanguardia-rako idatziriko artikuluan. Azken datuen arabera hondartza hauetan turisten kopurua %15-25 bitartean jaitsi da.
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]
Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.
Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]
Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.