Jérôme Sueur. Txorien entzule

Jérôme Sueurekin solastatzea abereen arteko harmoniaz kontzientzia hartzea da, baita gizakion egoismoa berriro ere berrestea. Eko-akustikaren sortzailea, paisaia natural batetik ateratako soinuak biltzen eta aztertzen dabil. Emaitzak ez dira airosak: iragan hurbila arte genuen soinu paisaia aberats eta anitza pobretuz eta isilduz doa. Abereen arteko komunikazio-sistemaz, gizakion zarataz, bien arteko bateraezintasunaz hitz egin digu.