Egurrezko eskulturarik zaharrena

  • Shigir-eko idoloa Siberiako ekialdeko ertzean aurkitu zuten 1890ean (argazkian, eskulturaren burua).

(argazkia: Thomas Terberger)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Orduz geroztik, kontserbazio egoera kaxkarrak eraginda, eskultura luzea desegiten joan da; bost metrotik gora luze zen aurkitu zutenean eta orain erdia besterik ez da geratzen.

Baina bitartean arrastoak aztertu dituzte eta duela bizpahiru urte piezaren adina zehaztu zuten: 11.000 urte ditu, Göbekli Tepe-n (Turkia), munduko gurtza gune zaharrenean aurkitutako pilare antropomorfoek bezalaxe.

Horrek esan nahi du, garai hartan, Ekialde Hurbileko lehen nekazariak bezala, Uraleetako ehiztari biltzaileak ere arte objektu monumentalak sortzen hasi zirela.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.