Mussoliniren gorpu ibiltaria

  • Giulino di Mezzegra (Italia) 1945eko apirilaren 28a. Benito Mussolini diktadore faxista eta Clara Petacci maitalea fusilatu zituzten, Suitzara ihesi zihoazela partisano komunista talde batek atzeman ondoren.

Francisco Franco eta Benito Mussolini Bordigheran (Italia), 1941ean. Mussoliniren gorpua batetik bestera ibili zen urtetan; Francorena mugitzeko, ordea, oztopoa eta traba besterik ez dago.
Francisco Franco eta Benito Mussolini Bordigheran (Italia), 1941ean. Mussoliniren gorpua batetik bestera ibili zen urtetan; Francorena mugitzeko, ordea, oztopoa eta traba besterik ez dago.

Biharamunean, Milango Loreta plazako gasolindegian, gorpuak buruz behera zintzilik jarri zituzten, eta jendetzaren esku utzi.
Handik egun batzuetara Nazio Askapenerako Batzordeak diktadorea Milango Hilerri Nagusiko izenik gabeko hilobi batean ehorztea erabaki zuen, haren jarraitzaileen pelegrinazio gune bihur ez zedin. 384. hilobian sartu zuten, baina handik urtebetera, 1946ko apirilean, faxista talde batek gorpua non zegoen jakin zuen. Mussoliniren arrastoak lapurtu eta auto baten maletategian sartu zituzten, haiekin zer egin garbi jakin gabe.

Egoera (eta kiratsa) eutsiezina zenez, Sant’Angelo komentuko apaiz bati uztea erabaki zuten. Hasieran, apaizak ez zuen ezer esan, baina lapurretaren berri zabaldu zenean, Milango artzapezpikuari esan zion diktadorearen gorpua hantxe zegoela. Elizako goi karguak gobernura jo zuen zuzenean. Orduan, gorpua isilpean hiriko aldirietako beste komentu batera eramatea erabaki zuen, Cerro Maggiorera.

Baina han ere ez zuen luzaroan atseden hartzeko aukerarik izan. Aldarepean presaka ehortzi zutenez, berehala meza entzutera hurbildutakoak kiratsa sumatzen hasi ziren eta komentuko arduradunak gutxitan erabiltzen zen gela bateko armairuan sartu zuen Ducea. Eta hantxe egon zen 1957. urtea bitartean.

Urte hartan gobernuak familiaren eskakizunei men egin zien, Mussolini armairutik atera zuten, eta Predappio jaioterrian familiak zeukan kaperan ehortzi. Hantxe dago egun, eta urtero milaka kuxkuxero eta jarraitzaile hurbiltzen dira bertara. Monumentu arranditsu batean ez dago, behintzat, eta 1952an Italiako Gobernuak faxismoaren gorespena legez debekatu zuenez, pelegrinazioak legea hausten duela iritziko baliote, neurriak hartzeko aukera legoke, 2011n Alemanian Rudolph Hessen arrastoekin egin zuten moduan.

Hitlerren albokoa Spandauko espetxean hil zen 1987an eta orduz geroztik Wunsiedel herriko hilerrian zegoen ehortzita. Neonazien pelegrinazio eta omenaldi gune bilakatzen ari zenez, 2011ko udan, hilobia eraitsi zuten, eta Hessen hezurrak hobitik atera, erraustu eta itsasoan bota zituzten.

Bitartean, Madrilgo San Lorenzo del Escorial udalerriko Erorien Haranean, diru publikoz mantentzen den ondarean...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: II. Mundu Gerra
2024-04-08 | ARGIA
Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu dituzte, tartean 6.000 euskaldun

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Adolf Eichmann: errugabea sentitzen zen nazia

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]


Eguneraketa berriak daude