Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

  • Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


2025eko abuztuaren 26an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazara Martxa-k Egiptoko lurretan aurrera egitea lortu ez zuenez, itsasoz ahaleginduko dira orain. Israelen blokeoa haustea eta genozidioa salatzea izango da helburua, espedizio berrian parte hartuko duten Euskal Herriko kideek eta Gazarako Mugimendu Globalekoek adierazi dutenez. Gasteizen egin dute agerraldia, Eskoriatza-Eskibel jauregiaren atarian, bandera palestinarrak bistan-bistan ipini dituztela.

Euskal Herriko 50 inguru gizarte mugimenduk adierazi diete babesa Global Sumud deituriko ontzidiari. Espedizioaren helburua Gazaraino iristea izango da, korronte humanitario bat irekitzen saiatzea, finean ahalik eta laguntza humanitario gehien sartu dadin, eta herrialdetik alde egiteko beharra eta nahia duten pertsona guztiak atera daitezen. 

44 herrialdetako pertsonek osatutako ekimena izango da Global Sumud ontzidiaren bidaia. Bartzelonatik irtengo dira hainbat itsasontzitan abuztuaren 31n; tartean, lau euskal herritar. Horiei eta gainontzeko militanteei elkartasuna adierazteko bi autobus aterako dira bezperan, bat Bilbotik eta bestea Donostiatik; lehenak geldialdia egingo du Gasteizen eta besteak Iruñean. 

Ekimen gehiago, helburu berarekin

Gasteizen egin dute prentsaurrekoa, ez alferrik: dozenaka pertsona, astelehenean hasita, itxialdia eta baraualdia egiten ari dira Arabako hiriburuan. Ostiralera arte iraungo dute. Bestalde, Gasteizen bertan, Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea deitu dute astearte honetarako, Jaurlaritzari eskatzeko Israelekin eta "sionismo kriminalarekin" harreman oro eteteko. 

Horrez gain, datorren asteko asteartean, irailaren 2an, gizonezkoen Espainiako txirrindularitza itzulia Arguedas eta Izaba artean jokatuko denez, litekeena da ekintzarik antolatzea, Israelgo talde bat lehian ari delako boikot mezu eta eskaeren gainetik. Azkenik, irailaren 6an, larunbatez, itsas-lehorreko martxa antolatu dute Bilboko itsasadarrean. Santurtzin hasi eta Bilboko itsasmuseum-en amaituko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu ditute jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


2025-09-04 | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Eguneraketa berriak daude